Auzolanean oinarritutako jai egitaraua aurkeztu du udalak
Gaur goizean aurkeztu dute Santakrutzetako jai egitaraua Ainhoa Zabalo alkateak eta Mikel Arruti Kultura zinegotziak. Auzolanean osatutako egitaraua dela nabarmendu dute biek, eta horren harira, jai batzordeak egindako lana eskertu dute, “ezinbestekoa delako, bene-benetan, bertan parte hartzen duten talde eta norbanakoen lana”. Protagonismo hori jai batzordeari eman nahian, jai egitarauan ez da azaltzen aurten alkatearen agurrik ezta udal gobernuaren argazkirik, horren ordez, jai batzordea osatu duten kideak azaltzen dira eta azken horiek luzatu diete mezua lezoarrei. “Errezeta berririk” ez dutela asmatu eta aurtengo Santakrutzak “elkarlanean, guztion laguntza eta ilusioarekin osatu” dituztela nabarmendu du jai batzordeak bere agurrean, eta kalera atera eta jaietaz gozatzera gonbidatu ditu lezoar guztiak “horretarako hamaika aukera izango dituzuelako”. Zabalok, gogora ekarri ditu, bestalde Santakrutz jaiekin gozatzerik izango ez duten Lezoarrak: “Hainbat arrazoiengatik gaixorik, erbestean edo preso daudelako herritik kanpo izango diren guztiak oroitu nahi ditugu”. 48.600 euroko aurrekontua Zabalok emandako datuen arabera, 48.600 euroko aurrekontua izango dute Santa Krutzek, “joan den urteko aurrekontuarekin alderatuta murriztu egin dugu, krisiak halako erabakiak hartzera behartzen gaituelako”. Jai eredu parte hartzaileagoa bultzatzea zutela helburu zehaztu du Arrutik bestalde, “herrikoiagoa, eta horretara animatu nahi izan ditugu herriko elkarteak. Eredu hori aurretik dator, baina indartzen ari da eta horretara jo behar dugula [...]
Gaur goizean aurkeztu dute Santakrutzetako jai egitaraua Ainhoa Zabalo alkateak eta Mikel Arruti Kultura zinegotziak. Auzolanean osatutako egitaraua dela nabarmendu dute biek, eta horren harira, jai batzordeak egindako lana eskertu dute, “ezinbestekoa delako, bene-benetan, bertan parte hartzen duten talde eta norbanakoen lana”. Protagonismo hori jai batzordeari eman nahian, jai egitarauan ez da azaltzen aurten alkatearen agurrik ezta udal gobernuaren argazkirik, horren ordez, jai batzordea osatu duten kideak azaltzen dira eta azken horiek luzatu diete mezua lezoarrei. “Errezeta berririk” ez dutela asmatu eta aurtengo Santakrutzak “elkarlanean, guztion laguntza eta ilusioarekin osatu” dituztela nabarmendu du jai batzordeak bere agurrean, eta kalera atera eta jaietaz gozatzera gonbidatu ditu lezoar guztiak “horretarako hamaika aukera izango dituzuelako”.
Zabalok, gogora ekarri ditu, bestalde Santakrutz jaiekin gozatzerik izango ez duten Lezoarrak: “Hainbat arrazoiengatik gaixorik, erbestean edo preso daudelako herritik kanpo izango diren guztiak oroitu nahi ditugu”.
48.600 euroko aurrekontua
Zabalok emandako datuen arabera, 48.600 euroko aurrekontua izango dute Santa Krutzek, “joan den urteko aurrekontuarekin alderatuta murriztu egin dugu, krisiak halako erabakiak hartzera behartzen gaituelako”. Jai eredu parte hartzaileagoa bultzatzea zutela helburu zehaztu du Arrutik bestalde, “herrikoiagoa, eta horretara animatu nahi izan ditugu herriko elkarteak. Eredu hori aurretik dator, baina indartzen ari da eta horretara jo behar dugula uste dugu gainera”.
Egitarauari dagokionean, Santakrutzetan egingo diren hiru bazkari herrikoiak nabarmendu ditu Arrutik: Arrantzaleena, Tartekoena, eta Marmitakoa. Lehenengo biak Santakrutz egunean egingo dituzte, i14 egunaren baitan, eta aurten zortzigarren aldia beteko duen arrantzaleen bazkarian 200 bat lagunek parte hartuko dutela azaldu du Kultura zinegotziak. Tartekoen bazkariak, berriz, bigarren aldia izango du aurtengoa, eta dagoeneko 250 lagunek izena eman dutela gaineratu du Arrutik. Marmitako lehiaketaren harira egiten duten bazkariak, bestalde, hamahiru urte beteko ditu aurten eta bertan 300 lagun inguru biltzen dira.
Gurasoen parte hartzea handitu
Haurrei zuzendutako ekintzak nabarmendu ditu bestetik Arrutik, eta batez ere, horietan gurasoek duten parte hartze geroz eta handiagoa. Besteak beste, produktu birziklatuekin tailerrak eta jolasak izango dira txikienentzat, eta baita margo tailerrak ere. Muxiko egunaren gaineko aipamen berezia egin dute gaurko agerraldian, “hirugarren aldia izango da aurtengoa eta pixkanaka-pixkanaka iondartzen ari den ekimena da”.
Horiekin batera, herri kirolak, Inude eta Artzainen desfilea, pilota partidak, rock kontzertua, berbenak eta jaiak amaitzeko aurten ere antolatu duten Baserritar Eguna ez dira faltako.

