Herri batzarra deitu du ezker abertzaleak etzirako
Etzi, herri batzarra izango da udaletxeko areto nagusian, 11:00etan, ezker abertzaleak deituta. Bertan, hialren 26ko greba orokorra eta urriak 21eko hauteskunde orokorrak izango dituzte hizpide. Oiartzungo ezker abertzaleak bertan parte hartzeko deia e...
Etzi, herri batzarra izango da udaletxeko areto nagusian, 11:00etan, ezker abertzaleak deituta. Bertan, hialren 26ko greba orokorra eta urriak 21eko hauteskunde orokorrak izango dituzte hizpide. Oiartzungo ezker abertzaleak bertan parte hartzeko deia egin die herritar guztiei.
Bestetik, greba orokorraren harira, Greba Komitea sortu dute, eta bertan parte hartzeko deia ere egin dute. Greba Komiteko lehen bilera datorren asteartean, hilaren 11n, egingo dute, Girizia elkartean, 19:30ean.

