Dagoeneko izena eman daiteke kenpo ikastaroan
Honbun ematen zituzten eskolak Elorsoro kiroldegian emango dituzte aurrerantzean Honbu Japoniar Zentro Kulturala itxi ondoren, Elorsoro kiroldegian emango dituzte kenpo kai eskolak. Astearte eta ostegunetan izango dira, 13:00etatik 14:00etara eguerdiet...
Honbun ematen zituzten eskolak Elorsoro kiroldegian emango dituzte aurrerantzean
Honbu Japoniar Zentro Kulturala itxi ondoren, Elorsoro kiroldegian emango dituzte kenpo kai eskolak. Astearte eta ostegunetan izango dira, 13:00etatik 14:00etara eguerdietako saioan. Arratsaldeetan, berriz, 17:00etatik 21:45era izango dira eskolak. Dagoeneko, irekita dago izena emateko epea, kiroldegian bertan.
Oiartzunen duela 30 urte inguru hasi ziren kenpoa praktikatzen, eta egungo irakasle taldea Shihan Vidalek zuzentzen du. Esperientza handia du Vidalek, eta gerriko beltza du, zortzi danekin. Kenpoa praktikatzera animatzeko deia egin dute.

