
Berrehunetik gora musikari eta ia beste horrenbeste dantzari, guztira laurehun ikasle inguru; horiek guztiak elkartuko dira ostiralean, hilak 22, arratsaldeko bostetatik aurrera Urdanibia plazan, Nazioarteko Musikaren Eguna ospatzeko. Skola Musik akademiarena da ekimena, eta PausoK dantza eskolaren eta Irungo Udaleko Kultura arloaren laguntza izango du. Emanaldia arratsaldeko bostetan hasi eta lau orduz luzatuko da. Gaur goizean Moskun eginiko aurkezpenean Arantza Olaizola Skolako arduradunak aurreratu bezala, ikasle gazteenak izango dira taulara igotzen lehenak. 3-7 urtekoek haurrentzako abestiak joko dituzte, eta ondoren 8 urtetik gorakoak ariko dira, multzoka. Lehenik, lau kanta interpretatuko dituzte, pianoarekin; eta ondoren hainbat estiloko abestiak joko dituzte, taldeetan banatuta: musika elektronikoa, pop, rock, metal, punk, hip hop… “Bigarren zatian PausoK eskolako dantzariek parte hartuko dute, flash mob-ak eginez. Publikoarekin nahastuko dira eta ekitaldi honetarako propio prestaturiko dantzak egingo dituzte”, argitu du Skola Musikeko arduradunak. Skola Musiken askotariko adineko ikasleak elkartzen direla azaldu du Olaizolak: “3 urtetik aurrerako ikasleak ditugu, jubilatuta daudenak ere, baina azken hauei kosta egiten zaie zuzenekoetan parte hartzea”. Irun Zuzenean programa Goizeko aurkezpenean Belen Sierra Kultura arloko ordezkaria ere egon da. Izan ere, Irungo Udalak Skola Musiken ekimenarekin bat egin du, apiril bukaeran abiatu zuten Irun Zuzenean programaren barruan. Egitasmoak tokiko pop eta rock taldeak [...]

Tximeleta Kirol Elkarteko kideek ikasturte bukaerako emanaldia egin zuten herenegun arratsaldean, Elorsoro kiroldegian. Haurtzaron eta Elizalden dantza dibertigarriak, hip hop eta gimnastika erritmikoa egiten duten haur eta gaztetxoek egin zuten saioa....

Madrilgo Edu Manazas & Whiskey Tren Blues taldeak kontzertua emango du, bihar, De Cyne Reyna tabernan, 22:30etik aurrera. 1.300 kontzertutik gora eman ditu Madrilgo blues taldeak batez ere kultur zentro eta aretoetan. Edu Manazas (ahotsa eta gitarra), Phineas Sanchez (baxua) Oscar Gonzalez (gitarra) eta Pino Sambatarok (bateria) osatzen dute taldea.

Denboraldi honetakoa egin du Futbol 7 Txapelketak, eta hirugarren fasea, Vivaldi Otisek irabazi du, Desira Caferen aurretik. Hain zuzen, bi talde horiek izan dira denboraldi osoan zehar maila altuena erakutsi dutenak. Guztira, 50 taldek eta mila jokala...

Errenteriako Garaguneren aurkezpena egingo dute bihar Pontikako Kabia Espazio Kreaktiboan. Aurkezpenaren barruan, 11:30ean hasita, Gabierrota Auzo Elkarteko kideekin batera dantza erakustaldia egingo dute Garaguneko kideek, 12:30ak arte.

Andra Mariren abesbatzek (Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri) kurtso bukaerako kontzertua emango dute, etzi, 20:00etatik aurrera, Fatimako Andra Mariren elizan. Imanol Elizasuk zuzenduko ditu koruak. Andra Marik jakinarazi duenez, aurten, abesbatzako m...

Igandean jokatu zuten iaz bertan behera utzitako Enrike Abril Errebote Txapelketako finala, Beheko plazan. Kapito Harrik (Ustaritze) irabazi zion Luzaz Gazteri (Donibane Lohizune), 13-4. Hasieratik, ustariztarrek euren nagusitasuna erakutsi zuten. Ia partida osoan paretaren jaun eta jabe izan ziren. eta donibanetarrek ezin izan zioten egoera horri buelta eman. Gainera, pilotaririk onena Kapito Harri taldeko Eneko Peretrat izendatu zuten.

Herri Musikaren Txokokoen, Ibargain eskolako ikasleen eta Elizaldekoen saioak izan dituzte eskolan Elizalde Herri Eskolan musika izan zen protagonista joan den aste osoan zehar. Kontzertu pedagokikoak egin zituzten eskolan, besteak beste. Astelehenean, Herri Musikaren Txokoko ordezkariek emanaldia egin zuten eskolako mediatekan. 2. eta 3. zikloko ikasleak gustura aritu ziren alboka, dultzaina, txalaparta, txistua, danbolina, panderoa, txaramela eta kanabera entzuten, baita azalpenak jasotzen ere. Asteartean, berriz, sei kontzertu pedagogiko izan ziren, Ibargain Musika Eskolaren eskutik. Goizeko hamaika eta erdietan izan ziren guztiak: tronpeta, akordeoia eta klarinetea, biolina eta biolontxeloa, flauta eta harpa, perkusioa eta gitarra, eta pianoa. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei eskaini zizkieten kontzertuak. Eskolako abesbatza Elizalde Herri Eskolako abesbatzak laugarren urtea du aurten. Hala, joan den ostegunean eta musikaren astearen harira, eskolako mediatekan emanaldia eskaini zien 2. eta 3. mailako ikasleei. 8-12 urte bitarteko 20 neska-mutil aritu ziren kantari. Urteroko ohiturari jarraituz, ostiralean, arratsaldeko bostetan, seigarren mailako ikasleek musika eta antzerki emanaldia eskaini zieten gurasoei. Lehen Hezkuntzari agurra ematen diote elkarrekin ikasle, guraso eta irakasleek.

Larrialdiak enpresak furgoneta bat eman dio Errenteriako Babes Zibilari. Zerbitzu pribatuan anbulantziek bizitza mugatua dute, eta orain, Babes Zibilak erabili ahal izango du furgoneta bezala, bestelako zerbitzuetarako. Gaur eguerdian eman dute horren ...

Musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute bihar arratsaldeko sei terdietatik aurrera, Hondarribiko Paradorean. Bigarren mailatik hirugarrenera pasako diren Musika eskolako ikasleek ziurtagiria jasoko dute.

Sanmartzialetako agenda. Hilaren 22a, ostirala. Hilaren 19tik uztailaren 1era, Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan, Margolanen erakusketa, Jose Luis Viñuela artistaren eskutik: astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era. Hilaren 19tik 28ra, Amaia Kultur Zentroan, 2012ko San Pedro eta San Martzial jaiak iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa: 18:00-21:00 asteartetik larunbatera, eta 11:30-13:30 igandeetan eta jaiegunetan. Hilaren 20tik 24ra, Amaia Kultur Zentroan, Filatelia erakusketa, Bidasoko Filatelia eta Numismatika Elkarteak antolatuta. Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era. 11:00etan, Biteri plazan, II. Mendibil Patata Tortila Lehiaketa, Mendibil Merkataritza Guneko Jabeen Erkidegoak antolatuta. 18:30ean, Urantzu pilotalekuan, 60. Kurpil Kirolak Afizionatuen Esku Pilota Txapelketa. Antolatzailea: Kurpil Kirolak Pilota Elkartea. Sarrera doan. 20:00etan, Ficoban, Ongintza kontzertua Taupadak GKE Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Sarreraren prezioa: 20 euro. 23:00etan kontzertua Urdanibia plazan. Correos eta Ras Miguel & Tafari talde irundarren emanaldia.

Floren Aoiz historialariak Gipuzkoa versus Nafarroa goiburuko hitzaldia emango du bihar Urdanibiako Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:30ean. Historia ofizialak gipuzkoarrak eta nafarrak etsai bezala aurkeztu dituela azalduko du Aoizek, eta horret...

Duela bi aste jarri zituzten martxan zerbitzu berriak Listorreta-Barrengoloia atseden gunean, eta udalak konpromiso handiagoa eskatu die erabiltzaileei espazio hori zaintzeko garaian. Izan ere, onargarriak ez diren jarrera batzuk ikusi dituela jakinara...

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak diru laguntza lerro berri bat atera du aurten, «Irungo herritarren lehen mailako premiei erantzuteko». Esaterako, “krisialdi gogorreko egoera honetan, jendea janariz, arropaz eta abarrez hornitzeko” ...

Guardia Zibilak 35 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, sexu harremanetarako sarean adingabeak bilatzea egotzita. Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzaren arabera, Interneko sare sozialak erabiltzen zituen harremanetarako, eta &...

Koldo Mitxelena ikerketa bekaren 11.en aldian parte hartzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak, uztailaren 13ra arte. Ikertu beharreko gaia Errenteriako euskaldunen historia soziala eta euskara izango da, eta ikerketa lana, gehienez, hamabi hil...

Ostiralean hasi, eta igandean bukatu ziren Ergoiengo jaiak, sanantonioak. Larunbat arratsaldean izan ezik, eguraldia lagun izan zuten auzotarrek festetan, eta kanpotik ere jende dezente hurbildu zen antolatuta zituzten ekimenetan parte hartzera. Hilare...

Ekaineko ohiko udalbatzarra, astebete aurreratu, eta gaur egingo dute, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Beste gaien artean, Olaldeko etxebizitza tasatuetarako izena eman duten pertsonen zerrendak onartuko dituzte. Gai guztiak hemen.

Mendinetik Arraguara doan bidean, bazter-babesak jartzen ari dira. Lanean ari dira bertan, eta bide bat itxita daukate, hala, norabide batekoak edo bestekoak pasatzen dira bertatik, semaforoak baimentzean. Ilarak sor litezke tarteka, eta pazientzia esk...

Hondarribia Blues Festival jaialdia aurkeztu zuten atzo goizean eta zazpigarren ekitaldiaren programaren aurrerapena eman dute jaialdiaren antolatzaileek. Nazioarteko izen handiak bilduko dituzte Txingudiko badiaren ertzean. Jaialdia uztailaren 12an, 13an, 14an eta 15ean egingo dute. Nazioarteko musikarien artean, bi nabarmendu dituzte antolatzaileek: bost Grammy irabazi dituen Robert Cray musikaria eta Eric Sardinas gitarra jotzailea, “slide gitarra teknikan hoberenetarikoa”. Horrez gain, Hondarribia Crossroad sailari garrantzi berezia eman diote antolatzaileek, “lehen mailako artistak bilduko baitira ekitaldi bakar eta errepikaezina eginez”. Chicagoko musika hartuko dute kontuan aurten Crossroad-en, “Bluesa maite dutenek izango dute aukera Tail Dragger, Zora Young eta Eddie Shaw-en ahots bereziekin gozatzeko, luxuzko taldeek lagunduta”.