Tximeletaren saioa
Tximeleta Kirol Elkarteko kideek ikasturte bukaerako emanaldia egin zuten herenegun arratsaldean, Elorsoro kiroldegian. Haurtzaron eta Elizalden dantza dibertigarriak, hip hop eta gimnastika erritmikoa egiten duten haur eta gaztetxoek egin zuten saioa....
Tximeleta Kirol Elkarteko kideek ikasturte bukaerako emanaldia egin zuten herenegun arratsaldean, Elorsoro kiroldegian. Haurtzaron eta Elizalden dantza dibertigarriak, hip hop eta gimnastika erritmikoa egiten duten haur eta gaztetxoek egin zuten saioa. Senideek eta lagunek guztiz bete zituzten harmailak.


