Listorreta zaintzeko konpromiso handiagoa eskatu du udalak
Duela bi aste jarri zituzten martxan zerbitzu berriak Listorreta-Barrengoloia atseden gunean, eta udalak konpromiso handiagoa eskatu die erabiltzaileei espazio hori zaintzeko garaian. Izan ere, onargarriak ez diren jarrera batzuk ikusi dituela jakinara...
Duela bi aste jarri zituzten martxan zerbitzu berriak Listorreta-Barrengoloia atseden gunean, eta udalak konpromiso handiagoa eskatu die erabiltzaileei espazio hori zaintzeko garaian. Izan ere, onargarriak ez diren jarrera batzuk ikusi dituela jakinarazi du udalak: “Suak pizten dituzte horretarako prestatuta dauden guneetatik kanpo”. Hondakinei dagokienez ere “konpromiso eskasa erakusten duten jarrerak” izan direla aipatu du.
Zentzu horretan, hondakinen bilketari buruzko udal ordenantza martxan dela ohartarazi du, eta isunak aurreikusten dituela “hondakinak kontainerretatik kanpo uzten dituztenentzat”.

