
Ekainaren 7an (osteguna) Asha Kiran fundazioaren aldeko elkartasun afaria egingo dute Errenteriako Batzokian. Duela zazpi urtetik ari dira antolatzen eta afarian biltzen den diru guztia fundazio horretara bideratzen. Fundazio horrek Indiako haur zaurga...

Hondarribiko Historiaren Lagunak Elkarteak, hiriko bizilagun batek emanda, artilleriako pieza bat jaso du. Arrantzalea izaki, itsasoan aurkitu zuen pieza herritarrak, eta duela 20 urte baino gehiagotik zuen pieza gordeta. Elkartea, Hondarribiko kultur ondarea babestu nahian, Hondarribiko uretan aurkitutako kanoia aztertzen hasi da, Arma Plaza Fundazioarekin batera. Artilleriako pieza bat da, kanoi tankerakoa, txikia eta astuna, itsasontzietan urkila baten gainean jartzen zena. XVI. eta XVII. mende artekoa da, ia hiru metroko luzera du eta osorik dago. «Ez da ohikoa horrelako piezak aurkitzea, eta kanoi hau berreskuratuta gure ondarea aberastuko dugu», azaldu dute elkarteko kideek. Hondarribiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari gailuaren birgaitze lanak egiteko eskatu dio, eta zaharberritze lanetan hasi dira jada, Irungo Gordailun, Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren zentroan. Lanak bi hilabetetan bukatzea espero dute, eta ondoren, udalak erabakiko du zer egin kanoiarekin. Miren Aierbe udaleko arkeologoak azaldu duenez egoera oso onean dago kanoia: «Piezak hautsita aurkitzea izaten da ohikoena, eta kanoiak, karelean finkatzeko urkila ere badauka». Herriko bizilagunak egin duen dohaintzaren harira, Aierbe arkeologoak gogorarazi du ez dela izan horrelakoren bat jaso duten lehen aldia; izan ere, fuela urte batzuk herritar batek Montserrateko Estela eman zuen. Pieza hori Hondarribiko Udalak Irungo Oiasso Erromatar Museoari eman zion, eta gaur egun bertan ikus [...]

Aireportua handitzeko proiektua alde batera utzi izana zoriondu du Eguzki talde ekologistak. Espainiako eta Euskal Herriko hainbat aireportutan salbuespen egoera adierazi du Espainiako Sustapen Ministerioak, eta horien artean, Hondarribikoarena. Hala, ...

Hondarribiko Txirrindulari Elkarteko Triatloi Sailak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, 400 korrikalari inguruk parte hartu zuten Hondarribiko triatloiaren laugarren edizioan. Bi triatloi izan ziren; promozio triatloia — herritarrentzat— eta sprint triatloia —federatuentzat—. Federatuen Mailan, emakumeetan, Ane Ziaran eibartarra izan zen garaile, 1.17:24ko denborarekin, eta gizonetan, aldiz, Nicholas Kastelein australiarra, 1.03:16ko denborarekin. Gipuzkoako Triatloi Sprint Txapelketarako puntuagarria izan zen proba nagusia, eta 750 metro igerian, hogei kilometro bizikletan eta bost kilometro lasterka burutu zituzten. Puntuak batuta, Ziaran berak eskuratu zuen emakumeetan sailkapen nagusiko garaipena, eta Saltoki-Trikideko Mikel Otaegik gizonetan. Promozio triatloian, berriz, emakumeetan Pili Esnaola izan zen lehena. Gizonetan, Mikel Saralegi izan zen azkarrena, eta Iñigo Cordal hondarribiarra bigarren sailkatu zen minutu bat geroago. Herritarrentzako promozio triatloian, 350 metro igerian, hamar kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro lasterka egin zituzten.

Kultura Sailak herriko jaietarako ekitaldi proposamenak aurkezteko epea ireki du. Elkarte eta kultur eragileei zuzendu diete deialdia, «eta proposamenak bidezkoak badira», Kultura Sailaren arabera, jaietako programan txertatuko dituzte. Gastua neurt...

Igandean Polinesiako dantzen jaialdia izango da Errenteriako Hiria Kulturgunean. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euroko prezioa du. Errenteria Hiria kulturguneko leihatilan lor daitezke ohiko ordutegian. Hala ere, beste modu bat ere izang...

Hauxe da aurkeztu duten mozioa.

Hirugarren adinekoen Makila Elkartearen pintura tailerreko taldeak erakusketa antolatu du Euskadiko Kutxaren aretoan. Atzo arratsaldean inauguratu zuten, eta ekainaren 8ra arte bisitatu daiteke, 18:00etatik 20:45era. Makila elkarteak hamabost urte darama urtero-urtero margoketa tailerrean egindako lanak erakusten.

Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol departamentuak egun berezia antolatu du iganderako, Kirolari Ateak Zabalik Eguna. Hala, bi ekimen egingo dituzte Trintxerpen, beti ere herritarrei eskura dituzten kirol baliabideen berri emateko, eta gizarte sektore guztietan kirola sustatzeko. Batetik, Trintxerpeko kirolguneko pilotaleku itxietan rokodromo berezia prestatu du udalak. Bertan, bulder txiki bat eraiki eta horman eskalatzeko zortzi bide ireki dituzte. Hastapenerako eta teknika hobetzeko gune egokia dela esan dute udaletik, eta haurrentzat nahiz gazteentzat azpiegitura egokia dela, baina haurrek gurasoekin joan behar dute. 10:00etatik 13:00etara zabalduko dute lehenengo aldiz instalazioa. UDA udako kirol kanpaina ere erabiliko dute rokodromoa. Informazioa eskatzeko bi bide daude; batetik kirolgunera joatea, eta bestetik honako telefono zenbakira deitzea: 943 39 97 53. Parte hartzaileek oparia izango dute. Bestalde, 10:00etatik aurrera, Trintxerpeko pantalanetik abiatuta badia piraguaz zeharkatzeko aukera izango da, Pasaia Kayak-en eskutik. Denentzako ekimena da, eta antolatzaileek emango dute beharrezko materiala. Informazio gehiago izateko 617 32 35 02 telefono zenbakira deitu behar dute interesa dutenek.

Kirol egitarau bateratua aurkeztu dute eskualdeko lau udalek.

Bikotekidearenganako urruntze agindua urratu duelakoan, Ertzaintzak 38 urteko gizon bat atxilotu zuen herenegun Errenteria-Oreretan. Bikotekidearen etxean lapurtzea ere egotzi diote. Emakumeak salaketa jarri zuen, eta herenegun atzeman zuten gizona. Be...

Maiatzeko ohiko udalbatzarra gaur arratsaldean egingo dute, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hemezortzi puntuko gai zerrenda jorratuko dute zinegotziek. Gai zerrenda hemen ikus daiteke.

Muturbeltz eta Blaka taldeen kontzertuak izango dira etzi Psilocybenea aretoan, 22:00etatik aurrera. Sarrerak egunean bertan eros daitezke, bost euroan, Psilocybenean bertan. Muturbeltz izango da lehena taula gainean eta 2009ko udan sortu zen Blaka Roc...

Apirilerako antolatuta zegoen Txintxeta Produkzioak taldearen Bodologuak ikuskizuna bertan behera gelditu zen eta igande honetan egingo dute. Umorezko antzerkia arratsaldeko zazpi terdietatik aurrera izango da Itsas etxeko auditoriumean eta sarrerak bo...

Gainontzeko Renault klasikoek, zein beste edozein markako klasikoek ere parte hartuko dute Gipuzkoako R5 klubak antolatuta, asteburuan II. Euskonzentrazioa egingo dute Oiartzunen: R5 (Renault 5) autoen kontzentrazioa. Izena halakoa izan arren, antolatzaileek zehaztu dutenez, gainontzeko Renault klasikoek, zein beste edozein markako klasikoek ere parte hartu ahal izango dute. Larunbaterako zein iganderako hainbat ekimen prestatu dituzte, eta Tolosara ere joango dira autoen kontzentraziora biltzen direnak (behean). Antolatzaileek zehaztu dutenez, parte hartzaileek opariak jasoko dituzte eta zozketak ere izango dira. Horrez gain, sariak banatuko dizkiete ondoen kontserbatutako R5ari, urrutitik gerturatu denari eta zaharkituenari. Iaz egin zuten mota horretako lehenengo jaia Euskal Herrian: 2011ko ekainaren 4an eta 5ean Gernikan eta Lekeition. Helburua urtero elkartzea da, baina lurralde ezberdinetan. EGITARAUA Ekainak 2, larunbata 10:00etatik 12:00etara. Autoak elkartuko dira, Doneztebe plazan eta izena emango dute, Kastro tabernan. 12:00etan. Informazio bilera (briefing), Kastron. 12:30ean. Bidera aterako dira autoak, ibilaldia egingo dute. 14:00etan. Bazkaria Olaberri jatetxean (San Antonen). Ondoren. Doneztebe plazara itzuliko dira, eta interesdunek autoak ikusteko aukera izango dute. Kontzentraziora bildu direnek, arratsalde pasa lasaia egingo dute herrian. Tarte horretan. Animatzen direnek, Olaberriako karting-era (55 kilometro inguru) joateko aukera izango dute. 20:00etan. Elkartu, eta Astigarragan afaria (Larrarte sagardotegian). Afarian zehar. Sariak banatuko dituzte eta txapelak izango dira irabazleentzat (bakarrik R5, super5 [...]

Denboraldi honetako azkeneko saioa izango da gaurkoa; uztailean itzuliko da programa, Tourrarekin batera Gaur, denboraldi honetako azken Kirolez blai! saioa emango dute Oiartzun Irratian (13:15ean eta 20:30ean). Atsedenaldi baten ondoren, uztailean itz...

Londresko Olinpiar Jokoetan izango da Mikel Odriozola, eta hain zuzen, nola prestatzen ari den eta beste Olinpiar Jokoetan izan duen parte hartzea azaltzeko hitzaldi bat emango du astelehenean, Xenpelar Etxean, 19:00etan. Horrez gain, atletismoan emaku...

Donibanen euskararen presentziak eta erabilerak gora egin dezan, Prest! taldea sortu dute hainbat sanjuandarrek. Larunbatean aurkeztuko dute taldea Meipin, 12:00etatik aurrera. Bertan, besteak beste, txalapartariak, bertsolariak, dantzariak, trikitilar...

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Anaitasuna: 2-1. Liderrari irabazi arren, ez da mailaz igotzeko lehian sartu Oiartzun. Hirugarren postuan bukatu du denboraldia. Euskal Herriko Emakumeen II. Futbol Kopa. Oiartzun-Garazi: 14-0. Oiartzuarre...