Ane Ziaran eta Nicholas Kastelein izan dira triatloi probako azkarrenak
Hondarribiko Txirrindulari Elkarteko Triatloi Sailak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, 400 korrikalari inguruk parte hartu zuten Hondarribiko triatloiaren laugarren edizioan. Bi triatloi izan ziren; promozio triatloia — herritarrentzat— eta sprint triatloia —federatuentzat—. Federatuen Mailan, emakumeetan, Ane Ziaran eibartarra izan zen garaile, 1.17:24ko denborarekin, eta gizonetan, aldiz, Nicholas Kastelein australiarra, 1.03:16ko denborarekin. Gipuzkoako Triatloi Sprint Txapelketarako puntuagarria izan zen proba nagusia, eta 750 metro igerian, hogei kilometro bizikletan eta bost kilometro lasterka burutu zituzten. Puntuak batuta, Ziaran berak eskuratu zuen emakumeetan sailkapen nagusiko garaipena, eta Saltoki-Trikideko Mikel Otaegik gizonetan. Promozio triatloian, berriz, emakumeetan Pili Esnaola izan zen lehena. Gizonetan, Mikel Saralegi izan zen azkarrena, eta Iñigo Cordal hondarribiarra bigarren sailkatu zen minutu bat geroago. Herritarrentzako promozio triatloian, 350 metro igerian, hamar kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro lasterka egin zituzten.
Hondarribiko Txirrindulari Elkarteko Triatloi Sailak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, 400 korrikalari inguruk parte hartu zuten Hondarribiko triatloiaren laugarren edizioan. Bi triatloi izan ziren; promozio triatloia — herritarrentzat— eta sprint triatloia —federatuentzat—. Federatuen Mailan, emakumeetan, Ane Ziaran eibartarra izan zen garaile, 1.17:24ko denborarekin, eta gizonetan, aldiz, Nicholas Kastelein australiarra, 1.03:16ko denborarekin.
Gipuzkoako Triatloi Sprint Txapelketarako puntuagarria izan zen proba nagusia, eta 750 metro igerian, hogei kilometro bizikletan eta bost kilometro lasterka burutu zituzten. Puntuak batuta, Ziaran berak eskuratu zuen emakumeetan sailkapen nagusiko garaipena, eta Saltoki-Trikideko Mikel Otaegik gizonetan.
Promozio triatloian, berriz, emakumeetan Pili Esnaola izan zen lehena. Gizonetan, Mikel Saralegi izan zen azkarrena, eta Iñigo Cordal hondarribiarra bigarren sailkatu zen minutu bat geroago. Herritarrentzako promozio triatloian, 350 metro igerian, hamar kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro lasterka egin zituzten.


