Euskaraz bizitzeko, Prest! taldea sortu dute Donibanen
Donibanen euskararen presentziak eta erabilerak gora egin dezan, Prest! taldea sortu dute hainbat sanjuandarrek. Larunbatean aurkeztuko dute taldea Meipin, 12:00etatik aurrera. Bertan, besteak beste, txalapartariak, bertsolariak, dantzariak, trikitilar...
Donibanen euskararen presentziak eta erabilerak gora egin dezan, Prest! taldea sortu dute hainbat sanjuandarrek. Larunbatean aurkeztuko dute taldea Meipin, 12:00etatik aurrera. Bertan, besteak beste, txalapartariak, bertsolariak, dantzariak, trikitilariak eta marrazkilariak izango dira. Nahi duenak txistorra pintxoak jateko aukera izango du.
Pasaiako Udalak bultzatu duen Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoaren (2010-2020) barruan izan diren bileretan elkartzea eta lanean hastea erabaki zuen sanjuandar talde horrek, udaberrian. Taldekideen arabera, “talde heterogeneoa” da, “adinez eta jatorriz, bizieraz eta bizibidez, baina kezka batek elkartu gaitu: Donibaneko euskararen erabilera eskasak, kalean duen presentzia ahulak, eguneroko adierazpen gehienetan gaztelaniak duen gailentasun ia erabatekoak, euskaraz jakinik gaztelaniaz hitz egiteko dagoen ohitura hain errotuak, euskaren prestigio ezak… Sanjuandar askok euskaraz jakin arren eta gehien-gehienak euskararen alde egonda ere, praktikan, txoil baztertua ikusten dugu euskara sanjuandarron bizitzatik”.
Kezka horiekin guztiekin bat egiten dutenei taldearekin harremanetan jartzeko eskatu diete, honako posta elektronikoaren bitartez: presTTladea[abildua]yahoogroups.com.

