Aireportuaren handitzea alde batera utzi izana zoriondu du Eguzkik
Aireportua handitzeko proiektua alde batera utzi izana zoriondu du Eguzki talde ekologistak. Espainiako eta Euskal Herriko hainbat aireportutan salbuespen egoera adierazi du Espainiako Sustapen Ministerioak, eta horien artean, Hondarribikoarena. Hala, ...
Aireportua handitzeko proiektua alde batera utzi izana zoriondu du Eguzki talde ekologistak. Espainiako eta Euskal Herriko hainbat aireportutan salbuespen egoera adierazi du Espainiako Sustapen Ministerioak, eta horien artean, Hondarribikoarena. Hala, segurtasun guneak jartzeko beharrezkoa omen zen aireportua handitzea eta alde batera utziko dute egitasmo hori.
Eragile eta herritarrak kontra
Aireportua handitzeko proposamenaren aurka Bidasoako Udala, Diputazio Forala eta milaka herritarren sinadurak bildu dituzte eta “handitzeak ekarriko lukeen ingurumen, osasun eta segurtasun ondorio kaltegarriak aztertu eta ziurtatuta daude”, azaldu dute Eguzkiko kideek.

