Hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldia antolatu du EAJk
Carlos Ormazabal, EAJren garapen iraunkorreko diputatu ohiak hiri hondakinen kudeaketaren gainean hitz egingo du Pasaian. Hitzaldia hilaren 30ean da, asteazkena, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:30ean. “Zaborren inguruan azkenaldi honetan sortu de...
Carlos Ormazabal, EAJren garapen iraunkorreko diputatu ohiak hiri hondakinen kudeaketaren gainean hitz egingo du Pasaian. Hitzaldia hilaren 30ean da, asteazkena, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:30ean. “Zaborren inguruan azkenaldi honetan sortu den eztabaida sakona kontuan hartuta, eta hainbat herritarrek eskatuta, Pasaiako EAJ-PNVtik, gaiaren inguruan hitzaldi bat antolatzera animatu gara”, azaldu du alderdiaren bozeramaile Nahikari Oterminek. Pasaitar guztiak gonbidatu dituzte hara hurbildu eta pare hartzera.

