Ulian ehizatzeko aukerari eusteko eskatuko dute ehiztariek
Mozioa aurkeztu dute Galepertarrak eta Usoa elkarteetako ehiztariek, eta eskutitza helarazi diote alkateari Donibaneko Usoa eta Antxoko Galepertarrak elkarteek Ulia mendian «egungo ehiza aukerekin jarraitzearen alde agertzea» eskatuko diote udalbatzarrari. Horretarako mozioa aurkeztu dute Pasaiako ehiztariek, eta hurrengo udalbatzarrean eztabaidatuko dela espero dute. Horrez gain, mozioa onartuko balitz, erabakia aldundiari eta inguruko udalerriei ahalik eta azkarren helarazteko eskatuko dute herriko ehiztariek. Iazko urrian, Eguzki talde ekologistaren eskariz, Bilduk Ulian ehiza debekatzea eskatzen zuen mozioa eraman zuen udalbatzarrera, eta baita aurrera atera ere, EBren babesarekin. PPk eta EAJk kontra bozkatu zuten, eta PSE-EEk ez zuen bozketan parte hartu, udalak zentzu horretan aurrez hartutako akordioa indarrean duela argudiatuta. Orduan hartutako erabakiak herriko ehiztarien haserrea piztu zuen, eta hainbat mobilizazio ere egin zituzten, udalak hartutako erabakiaren kontra. Alkatearengana Eskutitz bidez ere zuzendu dira Amaia Agirregabiria alkatearengana. Bere haserrea adierazten dute bertan ehiztariek, udala ez delako beraiekin bildu, eta Ulian ehiza debekatzeko erabakia «herriarekin zerikusirik ez duen elkarte baten eskariz» hartu izanagatik, herriko ehiztarien iritzirik jaso gabe. Ehiztarien mozioa eta alkateari zuzendu dioten eskutitza pasaia.hitza.info-n daude osorik.
Mozioa aurkeztu dute Galepertarrak eta Usoa elkarteetako ehiztariek, eta eskutitza helarazi diote alkateari
Donibaneko Usoa eta Antxoko Galepertarrak elkarteek Ulia mendian «egungo ehiza aukerekin jarraitzearen alde agertzea» eskatuko diote udalbatzarrari. Horretarako mozioa aurkeztu dute Pasaiako ehiztariek, eta hurrengo udalbatzarrean eztabaidatuko dela espero dute.
Horrez gain, mozioa onartuko balitz, erabakia aldundiari eta inguruko udalerriei ahalik eta azkarren helarazteko eskatuko dute herriko ehiztariek.
Iazko urrian, Eguzki talde ekologistaren eskariz, Bilduk Ulian ehiza debekatzea eskatzen zuen mozioa eraman zuen udalbatzarrera, eta baita aurrera atera ere, EBren babesarekin. PPk eta EAJk kontra bozkatu zuten, eta PSE-EEk ez zuen bozketan parte hartu, udalak zentzu horretan aurrez hartutako akordioa indarrean duela argudiatuta.
Orduan hartutako erabakiak herriko ehiztarien haserrea piztu zuen, eta hainbat mobilizazio ere egin zituzten, udalak hartutako erabakiaren kontra.
Alkatearengana
Eskutitz bidez ere zuzendu dira Amaia Agirregabiria alkatearengana. Bere haserrea adierazten dute bertan ehiztariek, udala ez delako beraiekin bildu, eta Ulian ehiza debekatzeko erabakia «herriarekin zerikusirik ez duen elkarte baten eskariz» hartu izanagatik, herriko ehiztarien iritzirik jaso gabe.
Ehiztarien mozioa eta alkateari zuzendu dioten eskutitza pasaia.hitza.info-n daude osorik.


