
Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publimetroak metro koadroko 439 euri litro jaso zituen apirilean. 2011ko hilabete berean 145 litro egin zituen, beraz, aurten 294 euri litro gehiago bota ditu. Apirilean, egun bakarrean ez zuen euria egin: hilaren 1ea...

Erraldoi eta buruhandi erakusketa herriko saltokietan

Oiartzunek Tellatuberriren kontra jokatuko du denboraldiko azkeneko partida. Bihar izango da norgehiagoka, 17:30ean, Elorsoro kiroldegian. Lider dira oiartzuarrak. Power Rangersek ere asteburuan jokatuko du denboraldiko azken lehia. Etxean izango du pa...

Hondarribiko DYAk osasunaren eta istripuen prebentzioaren aldeko ekimenak antolatu ditu hirian. Gaur, arratsaldeko zazpietatik aurrera, hitzaldia izango da Hondarribiko DYAn. Bihar, istripu baten simulazioa egingo dute. Izena emateko 943 46 46 22 telef...

Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolako hainbat ikasle Orion izango dira bihar. Izan ere, trikiti eta pandero topaketan hartuko dute parte. Goizean kalejira egingo dute herriko kaleetatik zehar.

Bihar hasiko da Musikaste euskal musikaren astea. Urteurren biribila beteko du, gainera: 40. ekitaldia izango da. Xenpelar Etxean hasiko da, 12:30ean. Memoria musikalaren transmisioa izango da hasiera ekitaldiaren gaia, eta azalpenak emateaz gain, Maddi Oihenartek errezitalditxo bat egingo du Zuberoako kantuekin. “40 urtez etenik gabe” aritzea nabarmendu zuen musika astearen aurkezpenean Mari Karmen Garmendia Andra Mari Abesbatzako kideak. Eresbilen zein erakundeen esfortzua txalotu zuen, krisi garaian egonda ere, “imajinazioarekin” aurrera atera dutelako. Gizarteari egiten dion “aportazioa” ere aipatu zuen. Ildo berean hitz egin zuen Julen Mendoza Errenteriako alkateak. Eresbil zoriontzeaz gain, krisiarekin egitarau “ona” osatu dutela txalotu zuen. Horrez gain, musikaren astea Errenterian kokatzeagatik eskerrak eman zituen alkateak. Gainera, Musikaste kalera ateratzea “urrats garrantzitsutzat” definitu zuen. Euren ondoren Musikaste eta Eresbileko zuzendari Jon Baguesek hartu zuen hitza atzoko aurkezpenean. Aurtengo ekitaldian hamasei musikagileren lanak entzun ahal izango dira, eta bederatzi obra estreinatuko dituzte: “Aurten, 400 musikagileren muga gaindituko dugu Musikasteren historian”. Etzi bandentzako nazioarteko sarien irabazleen piezak estreinatuko dituzte Foru plazan. Astelehenean sei musikagile gazteren estreinaldiaren txanda izango da. Asteartean hiru euskal emakume musikagileren konposizioak berreskuratuko dituzte. Bestetik, ostegunean, Euskal Herrian, Done Jakue bidea ardatz hartuta, orain dela 500 urte entzuten zen musika eramango dute Errenteria Hiria Kulturgunera. Itxiera ekitaldiaren [...]

Lezoko AEK-k antolatuta, Erhal-Kanpora dokumentala emango dute gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera Kultura Aretoan. AEK-k jakinarazi duenez, dokumental horrekin arazorik badago, Gernika, bonbardaketa eskainiko dute. Argia Dokumentalak zikloaren barr...

Soon Come reggae taldean kontzertua eskainiko du gaur Hondartza auzoko Le Barmout ostatuan. Kontzertuaren ondoren musika giroak jarraituko du, goizaldeko ordubiak arte.

Allerru Bk Lehen Erregionaleko partida jokatuko du bihar arratsaldean, Hernaniko Zubipe zelaian. Hernaniarren bigarren taldearen kontra jokatuko du, 16:00etatik aurrera. Lezoarrak azkenak dira sailkapenean, eta hernaniarrak, zazpigarrenak.

Haurtxo 0 eta 2 urteko haurrentzako eskolan aurrematrikulazioa egiteko azken eguna da gaur. Eskaerak eskolan utzi behar dira (Polentzarrene kalea). Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, 943 52 73 42 telefono zenbakira dei daiteke.

Jai Batzordearen aurreko bileretan parte hartu duten eragile eta elkarteek erabaki dute hilaren 14rako (astelehenerako) aurrekontu guztiak aurkeztu behar direla. Hala egiten ez duten elkarteek, udalaren diru laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute. B...

Zortzi disko jartzailek jarriko dute giroa bihar gauean Pagoa dantzalekuan. Honakoak izango dira: Richi Risco, Hector Llamazares, Thomas Totton, Lolitta, Apariccio, Mikeloop, Oliver Dmx eta Noda. Festa gauerdian hasiko da, 00:00etan, eta hurrengo egune...

Gaur goizean ireki dute Betherramgo adineko pertsonentzako egoitza. Baliabide berri honekin nabarmen murriztuko da eskualdeko itxarote zerrenda eta zentro berriak egoitzarako 150 plaza eskainiko ditu, horietatik 112 publikoak: 58 plaza adineko mendekoentzako, 30 psikogeriatrikoentzako eta 24 buruko gaixotasuna dutenentzako. Gainera, eraikin berean egongo da eguneko zentroa, 30 plazekin. Horietatik 18 hitzartuak izango dira. “Betiere lehentasuna Bidasoari emanez, baliabide hau egoera berezienean dauden inguruko beste biztanleei ere zabaltzeko aukera ireki dela: 2010. urtea baino lehenagotik itxarote zerrendan dauden Oarsoaldeko bizilagunei ere eskaini zaizkie plazak. Egoitza plaza baten zain dauden senar-emazteekin ere jarri gara harremanetan; izan ere, horien itxarote denbora asko luzatu ohi da, oso zaila baita bi plaza batera libratzea” gehitu du Martin Garitanok, Gipuzkoako ahaldun nagusiak. “Ezinbestekoa da hainbeste lan egin duen Joxe Gogorza apaiza aipatzea. Sekulako lana egin du, urte askotan Udaletxetik Foru Aldundira, handik bankuetara eta handik enpresa eraikitzaileetara mugitu da, eta azkenean, bere ametsaren fruitua hemen daukagu” esan du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak.

Bateraguneren gaineko epaia salatzeko elkarretaratzea egin dute

Bidasoa izan zen asteartean Donostian egin zuten Gipuzkoako Pintxo Txapelketako protagonista nagusia. Irungo Danakok Pintxo Txapelketako lehen postua lortu zuen: Ladi Cherry pintxoa David Rodriguezek eta Naiara Abandok egin zuten. Antxoa pintxoa, ozpin zuri, baratxuri eta perrexilarekin lagundu zuten. Kale Nagusiko Gaztelumendi Antxon tabernak, gainera, Eusko Label saria jaso zuen. Originalena, Hondarribian Hondarribiko Goxodenda kafetegiko David de la Callek eta Carlos Nuezek Gipuzkoako Pintxo Txapelketan pintxo originalenaren saria eskuratu zuten. Planta parece, cuajada es izenarekin aurkeztu zuten miniaturazko proposamena Donostiako Basque Culinary Centerren. Goxodendako sukaldariek loreontzi txiki batean aurkeztu zuten pintxoa. Hegalaburrez egindako mamia, sagardoz egindako jelearekin eta olibaz egindako hautsarekin lagundu zuten. Hirukote hondarribiarra Gran Sol jatetxeko Bixente Muñozek, eta Batzokiko Pili Martiarenak eta Iñaki Gezalak osatu zuten, Sugarri eta Sagartxerri izeneko pintxoak aurkeztuta hurrenez hurren. Biak saria eskuratzeko pausu bakarrera gelditu ziren. Muñozek porruz egindako pasteltxoa aurkeztu zuen, bakailaoz egindako izozki eta tomatez lagundutako gelatina batez osatua. Bestetik, Batzokiko Pili Martiarenak eta Iñaki Gezalak sesamozko eta pipazko tenpura krokantea, egitura melenga lortu arte era tradizionalean egositako basatxerri muturrekin eta sagar konpotarekin lagundu zuten.

Hondarribiko Alarde Fundazioak argitaratzen duen Titibiliti aldizkari-urtekariak Haurren IV. Margo Lehiaketa martxan jarri duela iragarri dute. Lehiaketa hamabi urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta hiru mailatan banatu dituzte haur horiek: zazpi urt...

Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak Donostiako Berio taldearen kontra jokatuko du bihar arratsaldean, 16:30etik aurrera, Ondartza futbol zelaian.

Mendelu auzoko jaiak ospatuko dituzte bihar eta etzi. Eguzki Mendelu Elkarteak antolatuta, ekintzak elkartearen inguruan egingo dituzte: lehena biharko 11:30ean izango da. Gaztelu puzgarriak, truk txapelketa, tortilla patata txapelketa, bazkari herriko...

Ostiralero bezala, Oiartzungo Herrira herri bilguneak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, 20:00etan, Doneztebe plazan. Presoak eta iheslariak etxeratzeko asmoz lanean ari da herri bilgunea, eta hainbat ekimen biribiltzen ari da. Hurrengoa, hilar...