Haurren IV. Margo Lehiaketa martxan jarri du ‘Titibiliti’ aldizkariak
Hondarribiko Alarde Fundazioak argitaratzen duen Titibiliti aldizkari-urtekariak Haurren IV. Margo Lehiaketa martxan jarri duela iragarri dute. Lehiaketa hamabi urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta hiru mailatan banatu dituzte haur horiek: zazpi urt...
Hondarribiko Alarde Fundazioak argitaratzen duen Titibiliti aldizkari-urtekariak Haurren IV. Margo Lehiaketa martxan jarri duela iragarri dute. Lehiaketa hamabi urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta hiru mailatan banatu dituzte haur horiek: zazpi urte artekoa, zortzi urtetik hamar urte artekoa eta 11 eta hamabi urte arteko haurrena.
Urtero, lanentzako gai bat aukeratu ohi du Titibiliti aldizkariak. «Aurtengo gaia estropadak izango dira, eta horren inguruan nahi dutena marraztu eta margo-tzera gonbidatu nahi ditugu txikiak», azaldu dute lehiaketaren antolatzaileek.
Lehiaketan parte hartzeko gaztetxoek A4 tamainako orrian eta teknika librean egin behar dituzte lanak. Lan horiek norberak bere ikastetxean entregatu ahalko ditu, edo bestela 279 posta kutxara bidali, ekainaren 15a baino lehen.

