439 euri litro apirilean Oiartzunen
Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publimetroak metro koadroko 439 euri litro jaso zituen apirilean. 2011ko hilabete berean 145 litro egin zituen, beraz, aurten 294 euri litro gehiago bota ditu. Apirilean, egun bakarrean ez zuen euria egin: hilaren 1ea...
Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publimetroak metro koadroko 439 euri litro jaso zituen apirilean. 2011ko hilabete berean 145 litro egin zituen, beraz, aurten 294 euri litro gehiago bota ditu. Apirilean, egun bakarrean ez zuen euria egin: hilaren 1ean. Euri gehien, berriz, hilabeteko azken egunetan egin zuen. Apirilaren 28tik 30era 75 euri litro bota zituen. Egun horien ondotik, apirilaren 19a eta 20a izan ziren euritsuenak.

