
Denboraldia amaitzeko lau partida falta direnenean, datorren urtea prestatzen hasteko unea atzeratzen ari da Real Union; gehiago, datorren denboraldia zein mailatan jokatuko ez dago argi, egunetik egunera etorkizuna goibeltzen ari baitzaio Irungo futbo...

Irungo Santiagotarrak Arraun Elkarteko aulki mugikorreko haurrek eta kadeteek Cazaubon-go (Armagnac, Okzitania) Nazioarteko Estropadetan parte hartu zuten joan zen asteburuan. Aitzpea Gonzalez izan zen irundarren artean onena: Olatz Aipeolearekin bater...

Iragan asteazkenean Arma Plaza Fundazioko Patronatuaren lehengo bilera egin zuten udaleko areto nagusian. Erakundeak egindako lehen urrats ofiziala izan zen. Erakundearen helburua da Hondarribiko kultur ondarea kudeatu eta sustatzea. Hiriko ondareari b...

Gaur, 17:30etik aurrera, Nagusilaneko psikologo batek hitzaldia emango du Kasino Zaharrean. Nagusilanek adin nagusikoen giza boluntariotzaren alde lan egiten du, eta 1.000 boluntario baino gehiago biltzen ditu denera. Boluntario horien helburu nagusia ...

Datorren igandean, hilaren 22an, Bidasoa ibaiko San Migel eremuan ur bizietako piraguismoko Euskadiko Jaitsiera Txapelketa egingo dute, Sprint modalitatean. Euskadiko Piraguismo Federazioa eta Santiagotarrak Arraun Elkartea ari dira proba antolatzen. ...

Uda Jolas egitasmoa uztailean egingo dute aurten ere. Hondarribian bizi diren bost eta hamaika urte arteko haurrek parte har dezakete bertan. Ekimena euskaraz egingo dute, eta izena Gazte Informazio Bulegoan eman behar da, larunbata baino lehen.

Gartxot filmari buruzko hitzaldia emango dute etzi, Zuloaga Etxean, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Hitzaldian Asisko Urmenetak, Mikel Louvellik eta Juanjo Elordik parte hartuko dute. Elordi eta Urmeneta dira lanaren zuzendariak.

Gazte asanbladak Zizt! aldizkariren apirileko zenbakia zabaldu du. Birziklapenaren gaineko erreportajea, Herrirak antolatutako kafe solasaldiaren kronika, lehiaketa, eta gaztetxean izandako lapurreta hartu dituzte hizpide gazte aldizkarian, besteak b...

Puntu bakarra lortu zuen Pasaiak herenegun Oñatin, Azkoagain zelaian, Aloña Mendiren kontra jokatutako partidan: bana berdindu zuten zuri-gorriek. Hurrengo partida larunbatean dute, Hondarribiaren kontra, Don Boscon.

Pasaiako PSE-EEk antolatuta, bihar, hiri hondakinen kudeaketaren gaineko hitzaldia izango da Trintxerpeko alkateordetzan. Hizlaria, PSE-EEren Gipuzkoako Ingurumen idazkari Denis Itxaso izango da. Hitzaldia 18:00etan izango da.

Apirilari dagokion odola emateko saioa izango da gaur anbulatorioan, 18:00etatik 20:00etara. Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko herriko ordezkari Angel Mendizabalek gogorarazi duenez, odol emaile berriak behar dira.

Talaia eskolako ikasle talde bat Bretainiako Brest hirian izan da. Lycée Amiral Ronarc’h ikastetxeko kideekin egin dute elkartrukea. Bretainiako ikasleak Hondarribian izan ziren azaroan eta orain, Hondarribiko ikasleek, Bretainiako ipar mendebaldeko kostaldeko hiria bisitatu dute. Zortzi eguneko bisita egin dute, eta bertako familien etxeetan izan dira hondarribiarrak. Hiria bisitatzeaz gain, arte ederretako museoa, Kerjean gaztelua eta Saint Michel mendia bisitatu dituzte.

Ertzainek 38 urteko emakume bat atxilotu zuten atzo goizaldean. Herriko etxebizitza batean izandako liskar batera joanak ziren ertzainak, eta Herrizaingo Sailaren arabera, gizon bat ikusi zuten hainbat harramazkekin eta alkandora puskatuarekin. Gizonar...

Gaur, 16:00etatik 20:00etara, Berdintasun arloko teknikari Neus Albertosek bosgarren tailerra emango du, Emeki elkartearen egoitzan. Tailerra elkarteko bazkide, ikasle edo edozein emakumeri zuzenduta dago, eta bertan parte hartzeko baldintza bakarra, a...

Gipuzkoako DYAk sorospen ikastaroa antolatu du maiatzerako Lezon. Elkarteak jakinarazi duenez, hiru asteko iraupena izango du ikastaro horrek, eta herritar guztiei zabalduta dago. Maiatzaren 3an hasiko da ikastaroa, eta hiru astez luzatuko da, maiatzar...

Joan zen larunbatean Espainiako VII. Olinpiar Slalom Kopako bigarren proba egin zuten La Seu d’Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak). Irungo Santiagotarrak Arraun Elkarteak hara eramandako taldeak hirugarren postua lortu zuen, 20 talderen atean....

Zero zabor: posible al da atez tekorik gabe? izenburupean hitzaldia antolatu dute gaurko. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, Trintxerpeko alkateordetzan.

Nesken estropada Getariak irabazi du bi egunetan, eta San Juan bigarrena izan da bi jardunaldietan Asteburuan jokatu dituzte Gipuzkoako Trainerilla Ligako lehen bi estropadak, eta biak irabazi ditu San Juanek gizonen Senior Mailan. Lehen jardunaldia Donibane Lohizunen (Lapurdi) jokatu zuten larunbatean, eta han Hondarribia iritsi zen helmugara bigarren postuan. Orio hirugarrena izan zen, eta San Pedro, berriz, laugarrena. Trintxerpe-Illunbe azken postuan iritsi zen. Herenegun, berriz, Zarautzen jokatutako estropadan, San Pedro izan zen bigarrena, San Juanetik zazpi segundora. Orio hirugarrena izan zen, eta Hondarribia laugarrena. Trintxerpe-Illunbe azkena helmugaratu zen. Emakumeen estropada Getariak irabazi zuen bi egunetan, eta San Juan bigarren iritsi zen, Getariaren atzetik eta Orioren aurretik. Hibaika laugarrena izan zen bi estropadetan, eta San Juan B azkena Donibane Lohizunen, eta seigarrena Zarautzen. Mutilen Gazte Mailan Getariak irabazi zituen bi estropadak. Zumaia izan zen bigarrena Donibane Lohizunen, eta Zarautz herenegun, etxean jokatutako estropadan. San Pedro hirugarren izan zen bi egunetan, eta San Juan seigarrena. Federazio Kopa Trainerilla Ligarekin batera, baina bertatik kanpo, Federazio Kopa jokatu dute asteburuan, eta Hondarribiak irabazi ditu bi estropadak. San Pedro B bigarrena izan zen Donibane Lohizunen, eta hirugarrena Zarautzen. Orio, berriz, hirugarrena izan zen Donibane Lohizunen eta bigarrena Zarautzen. San Juan B, aldiz, laugarrena izan zen [...]

Hilero bezala, apirilean ere egingo dituzte literatur solasaldiak, eta gaur gaztelaniaz eta bihar euskaraz izango dira. Gaur, Jose Maria Perez Alvarezen Nembrot liburuaren gainean ariko dira, eta Jose Luis Canchok koordinatuko du. 19:00etan hasiko da X...