Talaiako ikasleak, Bretainian
Talaia eskolako ikasle talde bat Bretainiako Brest hirian izan da. Lycée Amiral Ronarc’h ikastetxeko kideekin egin dute elkartrukea. Bretainiako ikasleak Hondarribian izan ziren azaroan eta orain, Hondarribiko ikasleek, Bretainiako ipar mendebaldeko kostaldeko hiria bisitatu dute. Zortzi eguneko bisita egin dute, eta bertako familien etxeetan izan dira hondarribiarrak. Hiria bisitatzeaz gain, arte ederretako museoa, Kerjean gaztelua eta Saint Michel mendia bisitatu dituzte.