San Juanek irabazi ditu Trainerilla Ligako lehen bi jardunaldiak
Nesken estropada Getariak irabazi du bi egunetan, eta San Juan bigarrena izan da bi jardunaldietan Asteburuan jokatu dituzte Gipuzkoako Trainerilla Ligako lehen bi estropadak, eta biak irabazi ditu San Juanek gizonen Senior Mailan. Lehen jardunaldia Donibane Lohizunen (Lapurdi) jokatu zuten larunbatean, eta han Hondarribia iritsi zen helmugara bigarren postuan. Orio hirugarrena izan zen, eta San Pedro, berriz, laugarrena. Trintxerpe-Illunbe azken postuan iritsi zen. Herenegun, berriz, Zarautzen jokatutako estropadan, San Pedro izan zen bigarrena, San Juanetik zazpi segundora. Orio hirugarrena izan zen, eta Hondarribia laugarrena. Trintxerpe-Illunbe azkena helmugaratu zen. Emakumeen estropada Getariak irabazi zuen bi egunetan, eta San Juan bigarren iritsi zen, Getariaren atzetik eta Orioren aurretik. Hibaika laugarrena izan zen bi estropadetan, eta San Juan B azkena Donibane Lohizunen, eta seigarrena Zarautzen. Mutilen Gazte Mailan Getariak irabazi zituen bi estropadak. Zumaia izan zen bigarrena Donibane Lohizunen, eta Zarautz herenegun, etxean jokatutako estropadan. San Pedro hirugarren izan zen bi egunetan, eta San Juan seigarrena. Federazio Kopa Trainerilla Ligarekin batera, baina bertatik kanpo, Federazio Kopa jokatu dute asteburuan, eta Hondarribiak irabazi ditu bi estropadak. San Pedro B bigarrena izan zen Donibane Lohizunen, eta hirugarrena Zarautzen. Orio, berriz, hirugarrena izan zen Donibane Lohizunen eta bigarrena Zarautzen. San Juan B, aldiz, laugarrena izan zen [...]
Nesken estropada Getariak irabazi du bi egunetan, eta San Juan bigarrena izan da bi jardunaldietan
Asteburuan jokatu dituzte Gipuzkoako Trainerilla Ligako lehen bi estropadak, eta biak irabazi ditu San Juanek gizonen Senior Mailan. Lehen jardunaldia Donibane Lohizunen (Lapurdi) jokatu zuten larunbatean, eta han Hondarribia iritsi zen helmugara bigarren postuan. Orio hirugarrena izan zen, eta San Pedro, berriz, laugarrena. Trintxerpe-Illunbe azken postuan iritsi zen.
Herenegun, berriz, Zarautzen jokatutako estropadan, San Pedro izan zen bigarrena, San Juanetik zazpi segundora. Orio hirugarrena izan zen, eta Hondarribia laugarrena. Trintxerpe-Illunbe azkena helmugaratu zen.
Emakumeen estropada Getariak irabazi zuen bi egunetan, eta San Juan bigarren iritsi zen, Getariaren atzetik eta Orioren aurretik. Hibaika laugarrena izan zen bi estropadetan, eta San Juan B azkena Donibane Lohizunen, eta seigarrena Zarautzen.
Mutilen Gazte Mailan Getariak irabazi zituen bi estropadak. Zumaia izan zen bigarrena Donibane Lohizunen, eta Zarautz herenegun, etxean jokatutako estropadan. San Pedro hirugarren izan zen bi egunetan, eta San Juan seigarrena.
Federazio Kopa
Trainerilla Ligarekin batera, baina bertatik kanpo, Federazio Kopa jokatu dute asteburuan, eta Hondarribiak irabazi ditu bi estropadak. San Pedro B bigarrena izan zen Donibane Lohizunen, eta hirugarrena Zarautzen.
Orio, berriz, hirugarrena izan zen Donibane Lohizunen eta bigarrena Zarautzen. San Juan B, aldiz, laugarrena izan zen Lapurdin, eta bosgarrena Zarautzen.

