
Luzuriaga urbanizatzeko bigarren faseko lanak «laster» hasiko direla dio Pasaiako EAJk EAJk poza agertu du Antxon, Luzuriagako aparkalekua txukundu dutelako. Jeltzaleek argitu dutenez, antxotarren kexak entzun ondoren, maiz eskatu diote alkateari eta gobernu taldeari Luzuriaga konpontzeko, herritar asko aparkaleku zaharrean «autoetan sortzen ziren etengabeko kalteez» kexu zirelako. Horrez gain, orubea asfaltatu gabe lurra txukundu izana txalotu dute. EAJren arabera «laster» hasiko dira Luzuriagako bigarren faseko lanak, eta horregatik defendatu omen du asfaltatze oso bat ez zela beharrezkoa. Aspalditik itxaroten Pasaiako EAJk gobernu taldea zoriondu nahi du, «bai gure taldea, eta bai antxotar asko aspaldian eskatzen ari ziren hobetze lan horiek

Duela egun batzuk Oreretako langabeen batzarrak Gipuzkoa mailan egingo dute batzar baten berri eman zuen. Bihar izango da Urnietako kultur etxean, baina ez 10:00etan iragarri bezala, 18:00etan baizik. Aurretik ere, martxoaren 9an, Gipuzkoako langabeen ...

Errenteriako Udal liburutegiak antolatuta literatur solasaldiak egingo dituzte bihar eta etzi Xenpelar Etxeko lehenengo solairuan. Biharkoa gaztelerazko saioa izango da eta bertan, Jose Maria Perez Alvarez idazlearen Nembrot liburuaren gainean ariko dira 19:00etatik aurrera. Gaztelerazko literatur solasaldia Jose Luis Canchok bideratuko du. Etzi, berriz, euskarazkoaren txanda izango da. Leku eta ordu berean hasita, Anjel Lertxundi idazlearen Thes Betea liburuaren gaineko gogoeta egingo dute. Saio hori, Ane Mayozek koordinatuko du.

Gaztañoko bizilagunek urtero antolatzen duten bazkarira joateko izena eman daiteke dagoeneko. Maiatzaren 5ean egingo dute bazkaria, Oiartzungo Intxixu jatetxean. Parte hartu nahi dutenek 35 euroko diru sarrera egin behar dute Euskadiko Kutxako 3035 00...

Oñatiko Upaingoa Baserriak ekoiztutako Upaingoa Getariako txakolin dastatzea egingo dute bihar Txiki Kaian 19:30etatik aurrera. Dastaketa, ostalariei begira antolatu dute, eta bertara Errenteria-Oreretako zein Oiartzungo tabernari zein jatetxeetako ar...

Asteburuan jokatu dira trainerilla ligako lehen bi estropadak eta biak irabazi ditu San Juanek. Lehen jardunaldia Donibane Lohizunen jokatu zen, larunbatean, eta han Hondarribia iritsi zen helmugara bigarren postuan. Orio hirugarren izan zen, eta San Pedro, berriz, laugarren. Illunbe azken postuan iritsi zen. Igandean, berriz, Zarautzen jokatutako estropadan, San Pedro izan zen bigarren, San Juanetik zazpi segundora. Orio hirugarren izan zen, eta Hondarribia laugarren. Illunbe azkena helmugaratu zen. Gazteen Mailan Getaria nagusi Gazteen Mailan Getaria izan zen jaun eta jabe bi jardunaldietan, nesketan zein mutiletan. Mutiletan, Zumaia izan zen bigarrena Donibane Lohizunen, eta Zarautz igandean, etxean jokatutako estropadan. San Pedro hirugarren izan da bi egunetan, eta San Juan seigarrena. Neskatan, San Juan bigarren izan da bi egunetan Getariaren atzetik, eta Orio hirugarrena. Hibaika laugarren izan da bi estropadatan, eta San Juan B, azkena Donibane Lohizunen eta seigarren Zarautzen. Federazio Kopan, Hondarribi buruan Ligatik kanpo, Federazio Kopa jokatu da asteburuan eta Hondarrik irabazi ditu bi estropadak. San Pedro B bigarren izan zen Donibane Lohizunen, eta hirugarren Zarautzen. Orio, berriz, hirugarren izan zen Donibane Lohizunen eta bigarren Zarautzen. San Juan B laugarren izan zen Donibane Lohizunen, Orioren atzetik, eta bosgarren Zarautzen.

Akitaniako Promozio Ligan jokatzen duen Eglantins taldeak ez dio uko egin sailkapeneko lehen postuari. Hendaiarrak bigarren dira, 58 punturekin, Lons liderrak baino lau gutxiago. Bi taldeek sendo eusten diete haien helburuei, eta asteburuan garaipen ba...

Mendibil Merkataritza Guneak umore gaua antolatu du datorren hilabeteko 11rako, ostiralerako, hiru bakarrizketalariekin. Mario Simancas irundarrarekin batera Alex Rabanal lazkaotarra eta El Club de la Comedia telebista saioan azaldu ohi den Fernando Ga...

Libroforum taldearen saioa egongo da gaur, 19:00etatik aurrera, udal liburutegian. Angeles Alonsok zuzentzen duen taldeak ipuinak idatzi dituzten hainbat emakumeren lanak aztertuko ditu.

Joan den apirilaren 4ean Ondartxo auzoko hondakin uren ponpaketa estazioan matxura bat gertatu zen, eta horren eraginez, Oiartzun ibaian “bolumen handiko” hondakin uren isurketa izan zela jakinarazi du Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak. Isurketa hori ponpen aktibazio automatikoak ez erantzutegatik izan zela azaldu du, “matxura guztiz ustekabekoa izan zen, eta aurretik jakiteko ezinezkoa”. Beste arazo bat ere izan zen: funtzionamendu okerren alarma sistemak ere ez zuela erantzun. Ferradasek aurreratu duenez, horrelakorik berriro ez gertatzeko Saneamendu Sareen Zerbitzua akats horien jatorria ikertzen ari da, eta baita sistema hori hobetzeko aukerak ere, “kontrol mekanismoak bikoiztuz”.

Ereñozuraino oinez joan eta hango Larregain sagardotegian bazkalduko dute izena ematen dutenek Urtero legez, Antxoko Basari elkarteak sagardotegira mendiz joateko irteera antolatu du. Larunbatean da irteera (hilaren 21ean), eta bazkaria Ereñozuko Lar...

Atzo hasi ziren klaseak ematen Eguzkitza Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikastetxeko eraikin berrian. 1, 2 eta 3. mailako 288 ikaslerentzat egun berezia izan zen, lehen aldiz eseri bait ziren aurrerantzean beren ikasmahaiak izango direnetan. Orain arte Olaberrian izan dira, beren eskola zaharra eraitsi eta berria noiz eraiki zain. Ikastetxearen irekitzea mailakatua izango da. Hala, irailean 4. mailakoen eta bi urteko haurren txanda izango da, eta handik urte betera 5. mailakoak ere hasiko dira Eguzkitza eskola berrian. Azkenak iristen 6. mailakoak izango dira; 2014-2015 ikasturte hasierarako espero dituzte. Guztira, 484 ikasleetzako tokia egongo da Eguzkitzan. Atzo, Eusko Jaurlaritzako eta Irungo Udaleko arloko arduradunak Eguzkitza ikastetxe berriko lehen eskola egunean egon ziren. Udaleko arloko arduradunak, Fernando San Martin zinegotziak, ez zuen poza ezkutatu: “hasiera batean planteatutako helburu guztiak bete dira; bere garaian lurzatia eskura jarri genuen obra egiteko eta Eusko Jaurlaritzaren obrak amaitu zirenean eta eraikinaren lagapena egin zenean, hainbat ekipamendu gaitu genituen; haien artean ikastetxeko autobusarentzako aparkalekua eta oinezkoentzako sarbidea aipa daitezkeela, eta gaur egun instalazioaren aldaketa Eguzkitzan inolako arazorik gabe”. Behin behineko egoeran Eguzkitza ikastetxe publikoan D eredua eskainiko dute soilik, lehengo eraikin zaharrean bezala. Orain arte ikasleak Olaberria auzoko eraikin batean egon dira behin behinekoz, eskola berriko obrak [...]

Karrikako Artaso elkarteak urtero antolatzen du barrikotea, “presoak eta iheslariak etxeratzearen alde”. Aurten, salgai jarritako sarrera guztiak saldu dituzte, eta 320 pertsona elkartu ziren larunbatean Elorsoro kiroldegian. Lehen txotxa ...

Xabier Cazorla judoka lezoarrak denboraldi bikaina egiten jarraitzen du. Pasa den asteburuan Portugalgo Miranda do Corvon lortutako brontzezko domina da horren seinale. Europako Kopako lehiaketa jokatu zuten bertan. Final erdietara iristea lortu zuen, baina bertan Pieter Zadro bielorrusiarrak garaitu zuen lezoarrak. Cazorlak aurrea hartu zion, Zadrori jarritako zigor bati esker. Hala ere, arerioak markatzea lortu zuen, eta abantaila bukaerara arte mantentzea lortu zuen. Bigarren domina Lezoarrak nazioarteko txapelketatan lortu duen bigarren domina da. Bere kategorian (66 kiloz azpikoan) ez du beste inork halakorik lortu. Martxoaren bukaeran Fuengirolan (Andaluzia, Espainia) urrezkoa eskuratu zuen lezoarrak. Datorren hilabetean Espainiako Txapelketa jokatuko dute, eta hori buru belarri prestatuko du.

Bertan behera geratu da Irungo Ogasuneko ustezko iruzurraren inguruko epaiketa, asteazkenera arte. Jose Maria Bravo Irungo Ogasuneko zuzendari ohiaren eta Maria Rosa Cobos haren emaztearen defentsen arabera, prozesuan hainbat prozedura akats izan...

Gaurtik aurrera Lurraldebus txartela erabil daiteke hiri barruko autobusetan. Autobusetako gidariek azaldu dutenez, gaur, oraindik, ez dute herritarrek txartela askorik erabili, baina jendea jakitun zen duela egun batzuetatik aldaketaren bat egongo zel...

Larunbatean ligako azken partidua jokatu zuen Ereintza BM Colindresen kontra. Antolatzaileek festa izatea nahi zuten, eta hala izan zen emaitza erosoarekin irabazi baitzuen: 34-11. Lehenengo zatian bikain aritu zen Ereintza, hutsik egin gabe eta 15-4 i...

Argoiak emakume elkarteak asteazkenero antolatzen dituen hitzaldien barruan aste honetan Rosa Arburua Goienetxek Irungo emakume kontrabandistak goiburuko hitzaldia emango du, gazteleraz. Filosofia eta hezkuntza Zientzietan Doktorea da Arburua.

Irungo Ogasuneko ustezko iruzurraren inguruko epaiketa gaur goizean hasiko da, Donostiako Lurralde Auzitegian, eta hilabete inguru iraungo du. 80 lekukok parte hartuko dute. Jose Maria Bravo Irungo Ogasuneko zuzendari ohia, Maria Rosa Cobos haren emaz...

2012ko hauteskundeei begira Hendaiako Herriko Etxeak bi hautes bulego berri sortu ditu, “bozka bulegoetan hautesle kopurua orekatzeko gisan”. Daniel Ugarte pilotalekuan eta Lizardiko Ama-eskolan jarriko dituzte bulego berriak. Horren eragin...