
Udalaren Gazteria eta Kirol Departamentuak udaleku irekiak direla-eta zabaldutako informazioan akats bat dago. Udaleku irekiak 2001 eta 2009 urte bitartean jaiotako haurrentzat baino, «Pasaian erroldatuta dauden edo Pasaian ikasten duten 2002 eta 2009...

Abiadura Handiko Trenaren kontrako borrokarako dirua lortu asmoz, kontzertua antolatu dute etzirako Mogambon. Ekilibristak, Hau Holaxe den/k eta Klak ! Son taldeek joko dute. Sarrerak bost euro balio du eta 22:00etan hasiko da.

Portuko buru Lucio Hernandok lonjaren gainean esandakoak gezurra direla berretsi du alkateak San Pedroko lonja berrirako proiektuak hautsak harrotzen jarraitzen du. Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok lehengo larunbatean El Diario Vasco egunkarian esandakoak gezurtatu ditu beste behin Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak. «Ez dakigu arrandegi berriak zein diseinu izango duen; udalaren esku dago», esan zuen Lucio Hernandok elkarrizketan, besteak beste. Udalak, ordea, lonjaren diseinuaren erantzukizuna Portuarena dela dio. Proiektu aldaketa «Portu Agintaritzak udalean aurkeztutako xehetasun azterlanak ez du ezertan antzik lehiaketa irabazi, eta parte hartze prozesuan herritarrek berretsi zuten proiektuarekin», kexu da udala. «Zuzentzen dudan udalak lehiaketa irabazi zuen ideia errespetarazteko betebeharra du, parte hartze prozesuan guztion artean adostutako emaitzetan oinarritzen delako egitasmo hori», nabarmendu du Amaia Agirregabiria alkateak. Udalaren arabera, Portuak bere beharrei erantzuteko aldatu du proiektua, eta udal teknikariak, horretaz jabeturik, Portuari beharrezko aholkularitza teknikoa eskaini diola jakinarazi du alkateak, «haren jarduera oztopatzen zuten alderdi teknikoak konpontzeko, eta jatorrizko ideiaren galera horiek berreskuratzeko. Hala ere, aholkularitza horri entzungor eginez, nahiago izan dute beren aldaketak egin», kexatu da alkatea. Zuhurtzia Gauzak horrela, «zuhurtziaz» jokatzeko eskatu dio udalak Portuari, eta iritzi publikoa ez manipulatzeko esan dio, «erraza delako arrandegi berrirako ideia irabazlea eta Portu Agintaritzak gaur egun eraiki nahi duena alderatzea». [...]

Alex Agirretxek beste garaipen bat eskuratu du, oraingoan Euskadiko Duatloi Txapelketan. Asteburuan jokatu dute Arrigorriagan (Bizkaia) eta atleta errenteriarrak lortu du garaipena. Lasterketa osatzeko 12 kilometro egin behar zituzten korrika, 75 kil...

›Apirileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Beste hainbat gairen artean, Epaitegi Gorenak emandako epaiaren berri emango dute: Udalbatzak 2007-07-10ean hartutako erabakia deuseza deklaratzen du. Gai zerrenda ...

Gazte Foruak antolatu du Merkatruke azoka larunbaterako. Doneztebe plazan izango da, 16:30etik aurrera. Izenak dioen bezala, truke azoka izango da, ez da dirurik beharko beraz. Larunbaterako gauzak utzi nahi dituztenek, gaur pasatu behar dute Gazte Inf...

De Cyne Reynan biharkoan ere musika izango da osagai garrantzitsua, eta Xabi eta Petti izango dira gonbidatuak. Bikotea 22:30ean hasiko da gitarra jotzen. Punk eta rock&roll doinuetara joko du Xabik, eta Pettik, berriz, grizzli, folk eta bluesera. Bertsioak jotzen ariko dira: Ray Charles, The Beatles, Jimi Hendrix, Rory Gallagher, David Bowie, John Hiatt, Bill Kirchen, Chris Cacavas, Deke Dickerson, Big Sandy…

Arrakastatsua izan da beste behin, eta errepikatzeko prest agertu dira ikasle, irakasle eta gurasoak Herenegun Liburuaren Nazioarteko Eguna zen, eta Elizalde Herri Eskolan hainbat ipuin kontaketa saiorekin ospatu zuten. Irakasleek eta gurasoek eskain...

San Marko Eguna izanik, gaur hasiko dira kanpai hotsek lagunduta bost egunez auzoa festa giroan murgilduko duten Pontikako jaiak. Egitarauaren barruan nabarmentzekoa da igandean goizeko hamarretan hasi, eta 14:00ak arte antolatu duten ehozirilarien t...

Denetarik izan da Allerruren futbol taldeen asteburuko partidatan: garaipena, berdinketa eta porrot bana. Hiru puntu eskuratu zituztenak Erregional Preferenteko jokalariak izan ziren. Sanpedrotarraren kontrako derbian 3-4 gailentzea lortu zuten zuri-berdeek. 2012ko bolada onarekin jarraitzen dute mutilen talde nagusikoek, eta jada 39 puntu dituzte. Sailkapeneko zazpigarren postua hobetzeko hiru jardunaldi dituzte. Lehenengo biak behealdean daudenen kontra jokatuko dituzte, eta azkena postu bat gorago dagoen Beti Onaren kontra. Nesken puntua, kanpoan Emakumeen Ligako Igoera Fasean, berriz, zuri-berdeek puntu bat eskuratu zuten etxetik kanpo. Intxaurdiren zelaian bana berdindu zuten, eta horrela fase horretako hemezortzigarren puntua eskuratu dute. Datorren asteburuan derbia jokatuko dute etxean Arrobi Berriren kontra. Allerru Bk zulotik atera ezinda jarraitzen du. Joan den asteburuan Plazetan galdu zuen Touring Bren kontra. 2-5 irabazi zuten errenteriarrek.

Herenegun Liburuaren Eguna ospatu zuten Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxean, ipuinak hainbat hizkuntzatan kontatuz. Gurasoen eta boluntarioen laguntzaz, euskaraz ez ezik, gazteleraz, portugesez eta ingelesez irakurri zituzten ipuinak, bai Haur Hezkuntza baita Lehen Hezkuntzako haurrentzako ere. Haurrak adinaren arabera banatu zituzten, eta eskolak antolatutako ipuin zirkuitutik zehar pasatzen joan ziren ikasleak, ipuinak hizkuntz ezberdinetan entzunez.

Pasai Antxoko Herrirak ostiraletako mobilizazioen gaineko proposamen bat aurki plazaratuko duela jakinarazi du. Proposamena jaso eta iritzia eman nahi duten guztientzat ondoko helbidea zabaldu dute: pasaiantxokoherrira@gmail.com . Bien bitartean, etzi,...

Gaur Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrena bete da, eta hura gogoratzeko Donibaneko Bixi Bixi elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu. Etzi, hilak 27, 22:00etan aterako dira joaldunak, orduan erailak izan ziren guztiak omentzeko. Maiatzaren 6rako berriz, irteera antolatu dute, Gernikatik Gaztelugatxera. 08:00etan abiatuko dira Meipitik, eta han bost orduko ibilbidea egingo dute. Haurrentzako beste bide bat ere aurreikus dute. Izena emateko Bixi Bixi elkartera edota Itziar tabernara jo behar da. Helduek 10 euro ordaindu behar dituzte eta haurrak doan joango dira. Ibilbidea luze egin nahi dute gurasoek haurrak Bixi Bixiko kideen ardurapean uzteko aukera izango dute. Maiatzaren 19an, 1512. urtea gogoan Maiatzaren 19rako hainbat ikuskizunez osatutako jaia antolatuko dute Donibanen Bixi-Bixikoek. Bertaratuko direnei 1512an gertatu zena berriz ere gogorarazi nahi diete. Haien ustez, “ezinbestekoa da historiaren berri behar bezala izatea. Behin baino gehiagotan adierazi izan diguten moduan, iraganik gabeko herrik ez omen du etorkizunik, eta, hori da hain zuzen ere, kultur-elkarte horren gakoetako bat: etorkizuna”, adierazi dute.

Etxeko lanak egiten lanean dabiltzan emakumeei begirako hitzaldia antolatu dute Pasaian. Etxeko zerbitzuaren lege berriak zertan eta nola eragiten die azaldu nahi diete langileei, eta baita enplegu emaileei ere. Hitzaldia maiatzaren 3an da (osteguna), ...

Parkinsonaren kontra daukan borroka jaso du Antonio Sanchez Escuderok Mi lucha contra el parkinson (Parkinsonaren kontrako nire borroka) liburuan. Duela hamabi urte esan zioten gaitza zuela, eta etsi ordez, aurre egitea erabaki zuen. Liburua bost euroa...

Oarsoaldeko Askapenak hitzaldia antolatu du gaurko, Nazioarteko Preso Politikoen Egunaren harira. Preso politikoak munduan izenburupean, Mousa Abu Mayra preso ohi palestinarra, Palestinak egun bizi duen egoeraz mintzatuko da Xenpelar Etxean 19:30etik a...

Madalenetako Koadrilen Eguna prestatzeko bigarren bilera egingo dute bihar (osteguna), 19:00etan, Xenpelar Etxean. Ekimenean parte hartzeko interesa dutenei agertzeko eskatu diete.

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Behobia-Oiartzun: 1-3. Estatuko Bigarren Maila. Oiartzun-Athletic: 0-0. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Gure Txokoa: 2-2. Bigarren Maila. Zarautz-Power Rangers: 4-2. Hirugarren Maila. Pub Elorri-DP...

Preso ohiek hartu dute apirileko azken ostiraleko mobilizazioa deitzeko lekukoa. Kartelada ordez, erronka antolatu dute, Gurekin batera tira soka. Presoak etxeratzeko daukagu erronka lelopean. Herritarrek soka muturrekin joan beharko dute plazara, 20:0...

Marie de Jongh konpainiak Alabatxo antzezlana emango du, etzi, 18:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Kultura Sailak jakinarazi duenez, Gijonen (Asturias, Espainia) egindako Haurrentzako Europako Antzerki Azokan saritu zuten lana, eta R...