Udala: «Lonjarako proiektuak ez du lehiaketa irabazi zuenaren antzik»
Portuko buru Lucio Hernandok lonjaren gainean esandakoak gezurra direla berretsi du alkateak San Pedroko lonja berrirako proiektuak hautsak harrotzen jarraitzen du. Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok lehengo larunbatean El Diario Vasco egunkarian esandakoak gezurtatu ditu beste behin Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak. «Ez dakigu arrandegi berriak zein diseinu izango duen; udalaren esku dago», esan zuen Lucio Hernandok elkarrizketan, besteak beste. Udalak, ordea, lonjaren diseinuaren erantzukizuna Portuarena dela dio. Proiektu aldaketa «Portu Agintaritzak udalean aurkeztutako xehetasun azterlanak ez du ezertan antzik lehiaketa irabazi, eta parte hartze prozesuan herritarrek berretsi zuten proiektuarekin», kexu da udala. «Zuzentzen dudan udalak lehiaketa irabazi zuen ideia errespetarazteko betebeharra du, parte hartze prozesuan guztion artean adostutako emaitzetan oinarritzen delako egitasmo hori», nabarmendu du Amaia Agirregabiria alkateak. Udalaren arabera, Portuak bere beharrei erantzuteko aldatu du proiektua, eta udal teknikariak, horretaz jabeturik, Portuari beharrezko aholkularitza teknikoa eskaini diola jakinarazi du alkateak, «haren jarduera oztopatzen zuten alderdi teknikoak konpontzeko, eta jatorrizko ideiaren galera horiek berreskuratzeko. Hala ere, aholkularitza horri entzungor eginez, nahiago izan dute beren aldaketak egin», kexatu da alkatea. Zuhurtzia Gauzak horrela, «zuhurtziaz» jokatzeko eskatu dio udalak Portuari, eta iritzi publikoa ez manipulatzeko esan dio, «erraza delako arrandegi berrirako ideia irabazlea eta Portu Agintaritzak gaur egun eraiki nahi duena alderatzea». [...]
Portuko buru Lucio Hernandok lonjaren gainean esandakoak gezurra direla berretsi du alkateak
San Pedroko lonja berrirako proiektuak hautsak harrotzen jarraitzen du. Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok lehengo larunbatean El Diario Vasco egunkarian esandakoak gezurtatu ditu beste behin Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak.
«Ez dakigu arrandegi berriak zein diseinu izango duen; udalaren esku dago», esan zuen Lucio Hernandok elkarrizketan, besteak beste. Udalak, ordea, lonjaren diseinuaren erantzukizuna Portuarena dela dio.
Proiektu aldaketa
«Portu Agintaritzak udalean aurkeztutako xehetasun azterlanak ez du ezertan antzik lehiaketa irabazi, eta parte hartze prozesuan herritarrek berretsi zuten proiektuarekin», kexu da udala.
«Zuzentzen dudan udalak lehiaketa irabazi zuen ideia errespetarazteko betebeharra du, parte hartze prozesuan guztion artean adostutako emaitzetan oinarritzen delako egitasmo hori», nabarmendu du Amaia Agirregabiria alkateak.
Udalaren arabera, Portuak bere beharrei erantzuteko aldatu du proiektua, eta udal teknikariak, horretaz jabeturik, Portuari beharrezko aholkularitza teknikoa eskaini diola jakinarazi du alkateak, «haren jarduera oztopatzen zuten alderdi teknikoak konpontzeko, eta jatorrizko ideiaren galera horiek berreskuratzeko. Hala ere, aholkularitza horri entzungor eginez, nahiago izan dute beren aldaketak egin», kexatu da alkatea.
Zuhurtzia
Gauzak horrela, «zuhurtziaz» jokatzeko eskatu dio udalak Portuari, eta iritzi publikoa ez manipulatzeko esan dio, «erraza delako arrandegi berrirako ideia irabazlea eta Portu Agintaritzak gaur egun eraiki nahi duena alderatzea».
Ezker Anitzaren arabera, portuaren kudeaketa eskasa begibistakoa da
Egungo kaiaren instalazioak ez hobetzea Portu Agintaritzaren estrategiatzat jo du Xabier Pombok
Lonjaz bakarrik ez. Kanpoko kaiaz ere hitz egin du Lucio Hernandok larunbateko elkarrizketan. Zentzu horretan esandakoak Pasaiako Ezker Anitzako Xabier Pombok erantzun ditu. Pomboren arabera, portuak lehiakortasuna galtzearen arrazoia haren «kudeaketa eskasa» da, «eta ez besterik». Trafiko berriak erakarri gabe, eta egungo instalazioetan inolako hobekuntzak egin gabe, erabiltzaileak uxatzeko arriskua dagoela iritzi dio zinegotziak. Izan ere Ezker Anitzaren arabera, horixe baita Agintaritzaren estrategia; egungo kaia abandonatu, kanpoko kaia defendatzeko.
Kanpoko kaiarentzako finantzazioa lortu asmoz, Portuak barruko portuaren lurrak Jaizkibiari saldu nahi dizkiola salatu du Pombok, «gaurko merkatuaren errealitatetik urrun dagoen prezioan». Horren aurrean, egungo portuaren kudeaketari ekin, eta ingurumen neurriak errespetatzeko eskatu dio Agintaritzari.