
Gure bide galduak antzezlana taularatuko du igandean bigarrenez Errenteria-Oreretan Dejabuk, bertan estreinatu zuela ia urtebete beteko denean. Donostia Saria jaso berri dute Dejabukoek lan horrekin. Urko Redondo sariaz eta dituzten proiektu berrietaz mintzatu da Oarso Bidasoko Hitza-rekin. Donostia Saria jaso berri duzue ‘Gure bide galduak’ lanarekin. Zer suposatu du zuentzat? Oso pozik jaso dugu, ez genuelako espero gu aintzat hartzea Donostia Sarirako, eta poza handiarekin hartu dugu. Hutsetik hasi genuen lana izan da, elkarlanean, talde lanean egin duguna eta azkenean, denentzako opari moduko bat dela uste dut. Orain arte Dejabuk taularatu dituen lanetan ez dira lantalde handiak izan oholtza gainean. Honakoan ez da hala izan. Talde handian egin izan ditugu beste lan batzuk, baina egia da Dejabuk egin izan dituen lanak batez ere Ainara Gurrutxagak eta biok bideratu eta antzeztu izan ditugula. Dejabu Panpin Laborategia Ainarak eta biok kudeatzen dugu eta egia da Gure bide galduak lanean taldea handitu egin genuela. Proposamena luzatu genien eta azkenean, lan aktorial batetik abiatu den lana izan da. Sormena bost aktore eta musikari batek osatutako talde handian eman da, eta aktore lantalde hain handiarekin aritzea nahiko berria izan da. Esperientziaren gaineko balorazioa nolakoa da? Balorazioa oso positiboa da, jakina, eta prozesua bera ere ezberdina [...]

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena laster beteko da (hilaren 26an), eta horren harira, egur tailen erakusketa jarriko dute Xenpelar Etxean. Gaur bertan inauguratuko dute, 19:00etan. Guztira, 30 lan inguru jarriko dituzte, Picassoren Gernika margo...

Gaur izango da Anjel Lertxundiren Ihes betea liburuaren gaineko literatur solasaldia. Liburua irakurri duen orok parte har dezake, eta 19:00etan elkartuko dira Xenpelar Etxean (lehen solairuan).

Jaien atarian Antxon urtero koadrilek jokatzen duten futbito txapelketa prest da. Antolatzaileek iragarri dutenez, izena emateko epea maiatzaren 2ra arte izango da zabalik, eta egun berean egingo dute lehen bilera, 19:30ean, Azokan. Bilerara talde bako...

Udaleko alderdi guztiek salatu dute lehengo ostegunean Mikel Hontoria taxilariak jasandako erasoa Lanean zela taxian bezero bat hartu, eta honek erasotu egin zuen lehengo ostegunean Mikel Hontoria taxilari pasaitarra. Labankada batez belarrian zauritu,...

Mutxikoen laugarren saioa igandean egingo dute, 12:00etan, Doneztebe plazan. Helduen Tailerretako dantza taldeek antolatu dute ekimena beste behin ere. Antolatzaileen asmoa hilabetean behin mutxiko saioa egitea da.

Sindikatuaren iritziz, trafikoaren datuak «ezin kezkagarriagoak» dira, eta gainbehera, «etengabea» 3,2 milioi tona mugitu zituen iaz Pasaiako portuak, eta 2010eko datuekin aldaratuz gero, trafikoak %18an egin zuen behera. LABen iritziz, datuak «ezin kezkagarriagoak dira». Sindikatuaren arabera, 2003an sei milioi tona mugitu zituen portuak, eta ordutik, trafikoaren gainbehera «etengabea» izan dela dio. Haatik, Portu Agintaritzak «portua txiki» geratu dela defendatu eta kanpoko kaiaren eskean dabilela salatu du sindikatu abertzaleak, eta horren aitzakiapean egungo portuaren jarduera «itotzen dihardutela» iritzi dio LABek. «Tamainaren aitzakiarik ez du balio», salatu du sindikatuak, «gurea baino txikiagoak diren portuetan, Marin eta Villagarcia de Arousa kasu, edukiontzietan, milaka tona mugitzen dira; hemen, aldiz, deus ere» kexu dira. LABen ustez, Santurtzin sartzen diren baporeen %75 sar daitezke Pasaian. Murrizketak Bien bitartean, portuko langileen lan baldintzek okerrera egin dutela salatu du LABek, eta soldatetan eta eskubideetan «gero eta murrizketa gehiago pairatzen» ari direla gaineratu. «Portua hondamendira eramaten ari den zuzendaritza bera, Madrileko dekretuen itzalpean, langileon soldatak murrizten ari da, behin-behineko kontratuak eteten, eta enpresa akordioak desegin ditu». Norabide aldaketa Gauzak horrela, azpiegituraren gidaritzan «erabateko norabide aldaketa» izan behar dela uste du LABek. «Gezur eta manipulazioen erantzuleak agintetik baztertu», eta portua «instituzio, industria sare, langile eta inguruko biztanleen esku» uzteko eskatu [...]

Fermiñene etxean apuntatu behar da; 180.000 eurotik gora balio dute bi eta hiru logelako etxebizitzek Udalak jarri du martxan etxebitza tasatuen esleitze prozedura. Altzibarko Olalde eremuan 42 etxebizitza tasatu eraikiko dituzte, eta zozketa bidez esleituko dituzte. Maiatzaren 10era arte eman daiteke zozketarako izena. Lau baldintza bete behar dituzte izena eman nahi dutenek: adinez nagusiak edo emantzipatuak izatea; etxebizitzarik ez izatea; Oiartzunen erroldatuta egotea 2012ko urtarrilaren 1az gerotzik, edo azken 15 urteetan gutxienezko 5 urtez egon izana, edota Oiartzunen etenik gabe lanean aritu izana azken 10 urteetan; eta 2010. urtean titular izango diren guztien artean 12.000 euro eta 50.700 euro bitarteko diru sarrera haztatuak izatea. Hirugarren baldintzaren kasuan, errolda baldintza betetzen dutenek lehentasuna edukiko dute, azken 10 urteetan herrian lanean aritu direnen aurretik (entregatu beharreko dokumentuak, hemen). Izena eman nahi dutenek, Etxebizitza Bulegora jo behar dute: Fermiñene etxera, 943 49 10 00 telefono zenbakira, edota etxebizitza@oiartzun.org helbide elektronikora. Informazio gehiago badago udalaren webgunean ere: www.oiartzun.org. Zozketaren bidez 42 etxebizitza esleituko dituzte. Horietatik hamasei bi logelakoak dira, eta 24 hirukoak. Beste bi, mugikortasun urri iraunkorreko gaixotasuna duten pertsonentzat izango dira. Etxebizitzek garajea eta trastelekua izango dute. Bi logelakoek, batez beste, 180.000 euroko prezioa izango dute (BEZa gehitu behar zaie). Hiru logelakoek, berriz, [...]

Taiwanen egiten dituzte Guok flautak; hilaren 6tik dira Oiartzungo flauta jotzaileak enpresaren ikur Oiartzun Oiartzungo Flauta Taldeari esker, taldea, eta herria bera ere ezagutuko dute mundu guztiko musikariek. Izan ere, herriko taldea Guo flauta etxearen irudi izateko aukeratu dute. Joan den hilaren 6tik dira Oiartzungo musikariak flauten irudi. Guo tresna horiek entzutetsuak dira musikaren munduan. Taiwanen egiten dituzte. Munduan zehar, bederatzi musikari ziren, orain arte, enpresaren irudi. Oiartzuarrek, lehen taldea izatea lortu dute, eta Espainiako Estatuan ez dago halakorik lortu duen bakarkako musikaririk ere. Iñaki Gurrutxaga flauta taldearen zuzendariak nabarmendu duenez, gogorra izan da taldea aukeratu arteko bidea, «hainbat eta hainbat baldintza bete behar baitira». Baina azkenean izendapena lortu dute. Oso albiste garrantzitsua dela gogorarazi du: «Taldearentzat oso pozgarria da, noski, mundu mailan ezagutuko gaituztelako, eta gainera, herria bera ere mundu guztian ezagutuko dute». Plaka Valladoliden Bestalde, pasa den asteburuan Mota del Marques (Valladolid, Gaztela Leon, Espainia) herrian izan zen Gurrutxaga, Oiartzungo Flauta Taldearen izenean plaka bat eskaintzeko. Martxoaren 17an eta 18an bertan izan ziren oiartzuarrak, kontzertua ematen. Kontzertu hori, herri hartako gizarte zentro berrian egin zuten lehenengoa izan zen. Hala, plaka horrekin, momentu hura gogoraraziko dute aurrerantzean Mota del Marquesen.Gizarte zentroko areto nagusian jarri zuten asteburuan, herriko hainbat eta [...]

Azken estatistiken arabera, martxoan berriro gora egin zuen langabeziak herrian. Zehazki, %1,78 igo zen langabeen kopurua. Hala, datu horien arabera, 515 langabe daude egun Oiartzunen. Horietatik 266 gizonak dira, eta 249 emakumeak.

Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Irunen, neska-lagun ohia jo egin zuelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Iturri haren arabera, Katea auzoan izan zen erasoa, arratsaldean, eta gizonak emakumea lepotik heldu...

Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, Irunen, neskalagun ohia jo egin zuelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Iturri horren arabera, Katea auzoan harrapatu zuen emakumea, arratsaldean, lepotik heldu eta lurrera...

Arantza izena duten emakumeen topaketa egingo dute maiatzaren 6an Arantzazuko santutegian. Zazpigarren topaketa izango da. Joateko interesa dutenentzako autobusa antolatzen ari dira, eta herritik ere pasatuko da. Autobusez joan nahi dutenek 943 81 44 3...

Ertzainek hiru pertsona atxilotu dituzte azken egunetan herrian. Herenegun goizaldean 40 urteko emakume bat atxilotu zuten. Ertzaintzaren arabera, gizon bat ikusi zuten hainbat harramazkekin eta alkandora puskatuarekin. Emakume bat “hari mehatxuk...

Zuparrobi mendiaren gailurrean banatuko dituzte sariak, eta Leitzan bazkalduko dute Igandean ospatuko du Itsastarrak-ek Finalistaren Eguna, mendizaleen taldeak antolatutako lehiaketetan lortutakoak saritzeko eguna. Aurten Leitzatik (Nafarroa) abiatuko da ibilaldia, eta Aritz mendilerroa zeharkatuz, Zuparrobi mendiraino igoko dira. Eguraldiak baimentzen badu, sariak gailurrean banatuko dituztela iragarri dute, 12:00etan. Bazkaria, berriz, Leitzako Musunzar jatetxean izango da. Izena emateko ondorengo telefono zenbakietara dei daitekeela ohartarazi dute Trintxerpeko mendizaleek: 943 39 07 26, 943 39 60 55 edo 943 39 60 29.

Ereintza eskubaloi taldea Zilarrezko Mailara igotzeko faserako sailkatu da, eta orain, noren kontra jokatuko duen zain dago. Herenegun bukatu zen fase horretarako izena emateko epea. Larunbatean jokatu zuen ligako azken partida Colindresen kontra, etxe...

Andaluziako kulturak beteko du hiru egunez Xabier Olaskoaga Plaza. Izan ere, Apirileko Feria antolatu dute bertan, etzitik hasita, bosgarren aldiz. Concha Rociera eta Aljarafe, Errenterian dauden Andaluziako bi elkarteek, txandaka antolatzen dute Apiri...

10:00etan aterako dira Kausoroko parkinetik; ‘Gipuzkoa ezagutzeko sei plan’ liburuxkan jaso dute ibilaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak irteera antolatu du iganderako, hilaren 22rako, Aiako Harrian barrena. Nahi duen orok parte har dezake. 10:00etan a...

Ostegunetan musika izan ohi da protagonista De Cyne Reynan, eta oraingoan, Javier Ruiz musikari donostiarraren bisita jasoko dute. Askotariko doinuak jotzen ditu: Latinoameriketako musika, pop, rock… Kontzertu horretan, gainera, Manu Larramendi e...