
Don Boscoko ikasleek ikasi ez ezik praktikak ere euskaraz egitea sustatu nahi dute. Hala, gaur goizean hitzarmena sinatu dute ikastetxean bertan ekimenaren bultzatzaileek: Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Luis Mari Carrasco Don Boscoko zuzendariord...

Hondarribiko Eskifaia Abesbatzak bigarren saria lortu zuen igandean, Ejea de los Caballeros (Zaragoza, Espainia) hirian egin zuten abesbatzen lehiaketan. Gorka Aierbek zuzentzen duen taldea ez zen eskualdeko partaide bakarra izan, Irungo Ametsa Gazte Abesbatza ere bertan izan zen. Beste bederatzi koruren aurka egin zuten lehia, eta Eskifaiak saria lortu zuen, lehiaketako bigarrena, irabazle nagusi izan zen Bartzelonako Ars In Nova Cor taldearen atzetik eta hirugarren izan zen Malina de Segurako (Murtzia, Espainia) Diatessaron abesbatzaren aurretik. Eskifaiakoak «oso pozik» bueltatu dira Zaragozan lortutako sariarekin. «Gure saioa egin ondoren, ez ginen oso sentsazio onekin atera. Ez genuen uste saria lortzeko modukoa izango zenik, baina gero, epaimahaiak bere balorazioa egin eta bigarren sailkatu ginen. Sorpresa izan da, agian norberak bere buruari asko exijitzen diogulako, eta gure muga non dagoen jakin eta ustez eman ezin ahal izan dugulako», esan zuen Ejea de los Caballerosen 28 kantarirekin aritu den Eskifaia abesbatzaren zuzendari Gorka Aierbek: «Koruak gogor lan egin du Ejeako lehiaketa prestatzeko». Laugarrena Zaragozan Ez da hau Eskifaiako hondarribiarrek Aragoiko herri horretako abesbatza lehiaketan lortzen duten lehenengo saria. 1980ko hamarkadaren hasieran,Javi Bustoren zuzendari zela, Ejea de los Caballerosen ere lehenengo saria lortu zuten hiriko abeslariek. Eta 2002 eta 2008 urteetan ere hirugarren saria lortu zuten [...]

Gaurko Kirolez blai! saioan, Euskal Herriko Itzulia eta klasikak izango dituzte hizpide Oiartzun Irratian. Gonbidatu hauek izango dira bertan, 13:15ean: Mikel Astarloza Euskalteleko txirrindulari sanpedrotarra; Arkaitz Iza BTT probetan parte hartzen du...

Alain Ducasse Frantziako sukaldariak Hondarribia bisitatu zuen asteburuan. Bixente Muñozen sukaldaritzak erakarrita egin zuen bisita, eta Gran Sol jatetxeko sukaldaritza tradizionala ezagutzeko aukera izan zuen ospe handiko sukaldari horrek. Ducasse hogei Michelin izar lortu dituen sukaldari bakarra da eta munduko hainbat tokitan ditu jatetxeak: Frantziako Estatuan, Britainia Handian Japonian eta Ameriketako Estatu Batuetan, besteak beste.

Haurrek txotxongiloekin gozatu ahal izango dute datozen bi ostiraletan. Izan ere, urtero bezala, aurten ere Lezoko Udalak txotxongilo emanaldiak antolatu ditu. Etzi, Kontakatillu antzerki taldearen txanda izango da. Katillukadak antzezlana aurkeztuko dute Gezala Auditoriumean, 17:00etatik aurrera. Ez da sarrerarik ordaindu behar emanaldiaz gozatzeko. Antzezlan horrek Katillu izeneko bertsolari ohiaren istorioa kontatzen du. Azken hogeita hamar urteetan txotxongiloekin batera aritu da ipuinak kontatzen, baita tortilla patata egiten ere. Antzezlanak txotxongiloak manipulatzeko bost teknika erakusten ditu, lau ipuin laburretan zehar. Guztira, 55 minutuko luzera izango du Kontakatillu konpainiaren lanak. Arkaitz Estiballes eta Uxue Alberdi bertsolariek zein Kukubiltxo antzerki taldeak parte hartu dute antzezlana idazteko orduan, besteak beste. ‘Bikokote’, bigarrena Hurrengo asteko ostiralean, hilaren 27an, Ttinbili Ttanbala antzerki taldearen txanda izango da. Bere lanik berriena oholtzaratuko dute Gezala Auditoriumean: Bikokote. Obra horrek txotxongiloak zein aktoreak batzen ditu. Bi baleagizon dira (Ibai Esoain eta Hodei Unzueta aktoreak) lanaren oinarria, eta istripua izaten dute. Uharte huts batera iristen dira, eta bizimodu bakartia arintze aldera, bi koko hartu eta txotxongilo bilakatzen dituzte. Hori da izenburuaren arrazoia, bikoteak bi koko erabiltzen dituelako. Gainera, munduaren berri izango dute uharte horretan, itsasoak bertaraino eramaten dituen objektuen bidez. Etzikoa bezala, antzezlana 17:00etan hasiko da. Doan izango da, eta 50 [...]

Berria taldearen aldeko Zure ziztada behar dugu kanpainaren barruan bilera egingo dute gaur Zuloaga Etxean, 19:30ean hasita. Informazio kanpainia herrian zabaltzeko ideiak jaso nahi dituzte, besteak beste. Berria egunkaria eta eskualdetako Hitzek osatz...

Irungo Ogasuneko ustezko iruzurraren inguruko epaiketak jarraipena du gaur Donostiako Lurralde Auzitegian, auzitegiko presidente Iñaki Subijana buru duen epaimahaiak Jose Maria Bravo Irungo bulegoko zuzendari ohiaren defentsak epaiketa bertan behera ...

Aiton Borda Lezoko erretiratuen elkarteko kideek hitzaldia antolatu dute gaur arratsalderako. Bertan osasun gaiak izango dituzte hizpide. Zehazki, Alzheimerra eta buruko infartuak (iktusak) izango dira gaur arratsaldean jorratuko dituzten osasunari lotutako gaiak. Garunak osasuntsu iraun dezan prebentzioa beharrezkoa dela nabarmendu du herriko erretiratuen elkarteak, eta hitzaldian horri buruzko hainbat argibide emango dituzte. Horiek guztiak jakin nahi dituztenak, Donibane kaleko Kultura Aretora hurbildu besterik ez dute egin behar, arratsaldeko lautan. Bi bidaia Bestalde, gogorarazi dute bi txango egingo dituztela. Alde batetik, gaur zortzi Bilbora joango dira, Guggenheim museoa eta Alondegia ikustera, besteak beste. Bilboko Montenegro jatetxean bazkalduko dute. Ekainaren 23tik 30era Benidormera (Alacant, Herrialde Katalanak) joango dira herriko erretiratuak, autobusez. Izena eman eta informazio gehiago nahi dutenak elkartearen bulegotik pasatu daitezke, asteartetik ostiralera. Ordutegia 11:00etatik 12:30era da. Aiton Bordak gogorarazi duenez, autobusa bete arte egongo da izena emateko aukera.

Bost alderdiek estrategia nazionalerako konpromisoaren eskema adosturik daukate, eta haren berri emango dute apirilaren 28an, Ficoba erakustazokan. Atzo Baionan egindako prentsaurreko batean eman zuten deialdiaren berri. Ezker abertzaleko kide den Xabi...

Etzi, ostiralarekin, Kasual Friday-a egingo dute Olaberriako Bitamine Faktorian. Hiru orduz kultur jarduera batez gozatzeko aukera izango da, eta zenbait edari eta pintxo dastatzeko ere (5 euro ordainduta edari bat eta nahi adina janari). Antolatzailee...

Irungo Lakaxita gaztetxeak zazpi urte beteko ditu asteburuan, eta ezer aldatu ez dela aldarrikatzeko bideari ekin zioten bezala ospatuko dute, Jaion batekin. Izan ere, 2004an Gazte Asanbladak antolatutako hirugarren jai ibiltaria baliatu zuten Anakako ...

Jose Maria Zabalza zinegilearen gaineko zikloaren barruan La furia del hombre lobo (1970) pelikula emango dute gaur, Amaia Kultur Zentroan, 19:30etik aurrera. Bihar, Plomo sobre Dallas (1969) emango dute, leku eta ordu berean.