Gizon bat atxilotu dute Irunen, ustez bikotekide ohia jotzeagatik
Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, Irunen, neskalagun ohia jo egin zuelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Iturri horren arabera, Katea auzoan harrapatu zuen emakumea, arratsaldean, lepotik heldu eta lurrera...
Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, Irunen, neskalagun ohia jo egin zuelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Iturri horren arabera, Katea auzoan harrapatu zuen emakumea, arratsaldean, lepotik heldu eta lurrera bota zuen. Biktimaren senide eta lagun batzuk laguntzera joan ziren.