
Irungo eta Hondarribiko udalek bultzatuta, Ideiatik enpresara tailer zikloa abiatuko dute hilaren 5ean Bidasoa Bizirikeko autoenplegu departamenduan. Ikastaroak negozio ideia bat buruan darabiltenentzat egokia da, ideia hori enpresa bilakatu dadin, bai...

Hilaren 17an egingo dute Jaizkibelgo Artzuko lurretan Hondarribiko hamazazpigarren Zuhaitz Eguna. Iazko gunetik oso hurbil dago aurten landatzeko prestatu duten zelaia, eta 143 izango dira guztira landatuko dituzten zuhaitzak. Iaz bezala, lizarrak landatuko dituzte aurten, eta 2011n Hondarribian jaio ziren haurren izena eramango dute 143 zuhaitzek. Autoak aparkatzeko, Oiamungo gaina erabiliko dute. Eguraldia lagun izanez gero, ekitaldia goizeko hamaiketan hasiko dute, ordu horretan daude deituak 2011 urtean jaiotako haurrak eta horien guraso, anai-arreba eta senideak. Urtarrilean jaiotako haurrak deituko dituzte banaka-banaka, horrela, abenduan jaiotakoen senideetara iritsi arte. Landaketa gunean jarriko duten karpara hurbildu beharko dute interesdunak haurrarekin, eta zuhaitza jaso. Lizarrak landatzeko gunea kaleka antolatuko dute, eta kale bakoitzaren izena jarraitu beharko dute gurasoek haurraren izena daraman zuhaitzaren tokira iristeko. Ordubete beranduago, 2005. urtean jaiotako haurrak deituko dituzte, eta aurten zazpi urte betetzeagatik mendian ibiltzeko makil bana oparituko diete. 73 mutil eta 70 neska Artzuko lurretan landatuko dituzten 143 zuhaitzetatik, 73k mutilen izena eramango dute eta 70ek neskena. Iaz mutilen artean izenik erabilienak Jon, Galder eta Iker izan ziren; nesken artean, berriz, Naroa, Nahia, Martina eta Nora. Iaz 151 zuhaitz landatu ziren, 80 mutilenak eta 71 neskenak.

Aho batez eskatu du plenoak Marquez familiaren kaleratzea gelditzeko

Egitarau zabala prestatu dute Errenteria-Orereretan, Emakumeen Egunaren harira, eta hilaren 8an gain, hilabete osoan zehar luzatuko dira. Amalatz, auzo elkarteetako emakumeak eta Berdintasun Kontseilua daude egitarau horren atzean, eta “emakumeen...

Altzibarko Olaldeko etxebizitzak hilaren 16an zozkatuko dituzte, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Atzo, otsaileko udalbatzarrean, eskatzaileen behin betiko zerrendak onartu zituzten herriko zinegotziek. Horrez gain, zerrenda horietako kideek zozke...

Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketa pasa den larunbatean jokatu zuten, Seguran. Oiartzundik bi bikote joan ziren bertara, Oiartzungo kanporaketak sailkatuak: Jesus Manzisidor Xardiña eta Iñaki Ercibengoa txapeldunak, eta Jon Goikoetxea eta Mikel Odriozola txapeldunordeak. Azkeneko bikote hori Euskal Herriko Txapelketarako sailkatu da. Goikoetxeak eta Odriozolak hilaren 17an jokatuko dute Euskal Herriko finala, Arbizun (Nafarroa).

Haur mailako 2012ko Gipuzkoako Karate Txapelketa egingo dute etzi arratsaldeko lauetatik aurrera Biteri kaleko Jostaldi pilotalekuan. Gipuzkoako Karate Federazioak antolatuta, borroka txandak hasiko dituzte arratsaldeko lauetatik aurrera pilotalekuan j...

Bai Euskal Herriari ekimenak urtero antolatzen duen Euskal Herri mailako zozketaren irabazlea Josune Ibeas antxotarra izan da. 20 lagunentzako Oibarreko Mendiko upeltegira eta bazkaria irabazi ditu, beraz, Ibeasek.

Oraindik izena eman daiteke Bekoz Beko elkarteak antolatutako Action Painting deritzon tailerrerako. Martxoaren 10ean eta 17an egingo dute marrazketa mota horren tailerraren saioak, Kexaldin elkartean (Antxo). Helduei eta haurrei zuzenduta dago. Inte...

Irun Dastatu proiektuak Irungo Sukaldeak ekimenaren ekitaldi berri bat aurkeztu du aste honetan, Zura tabernan. Horren arabera, sukaldean trebatzeko eskolak emango dira Irungo jatetxe ezberdinetan. Horrez gain, sukaldean ikasteko beste zenbait jarduera ere izango dira, hala nola ogia egiten ikastea, postreen gaineko lanketa egitea, eta ardo dastaketan ikastea. Hala, aurtengo ekitaldian parte hartuko duten jatetxeak, besteak beste, dira: Atalaia, Zura, Iñigo Lavado, eta Aitor jatetxe- erretegia. Oraingo honetan sukaldaritza klase praktikoak aipatutako jatetxe horietako instalazioetan bertan emango dira. Ikastaroak 2012ko ekainera bitartean luzatuko dira, eta Muganeko kideentzat prezio merkeagoan eskainiko dira. Parte hartzeko interesa dutenak jatetxeetako telefono zenbakietara deitu beharko dute. Egitaraua - Atalaia: asteartean, 18:30etik 21:00era. 20 euroko prezioa du, Mugan elkarteko kideentzat izan ezik. Telefonoa: 943 635518. - Zura: bi osteguneko ikastaroak izango dira, 17:00etik 20:00era. 50 euroko prezioa du. Telefonoa: 689 221 139. - Iñigo Lavado: larunbatean, 10:30etik 13:00era. 20 euroko prezioa du. Telefonoa: 943 639639. - Aitor jatetxe-erretegia: ogia egiteko eskola. Asteazkenean, 18:00etik 20:00era. 15 euroko prezioa du. Telefonoa: 943 624477. - Brasil gozotegia: postreak egiteko eskola. Ostegunean, 17:00etik 19:00era. 50 euroko prezioa du. Telefonoa: 943 615079 - Mendibil ardoteka: ardo dastaketan ikasteko eskola. Ostiralean, 19:00etik 20:30era. 25 euroko prezioa du. Telefonoa: 943 660400.

Urte ohiko batzarra egingo dute, igandean, Beraun Bera elkartean. Bi deialdi egin ditu zuzendaritzak: 10:45ean lehena, eta 11:000etan bigarrena.

Kaldereroen txanda etzi izango da; inudeak eta artzainek, berriz, igandean ibiliko dira herriko kaleetan Inauterien ondoren iritsiko dira kaldereroak aurten herrira. Etzi arratsaldean. Eta artzainen eta inudeen txanda izango da, berriz, igande goizean....

Udaberria gainean dela kontuan hartuz, Zintzilik Irratia urtaro horretarako programazioa prestatzen hasi da, eta herritarrengana ere zuzendu du deialdi bera. Hala, etzi elkartuko dira Zintzilik Irratian bertan (Tomas Lopez kalean, Perratoki zaharrean),...

Santiagotarrak Arraun Elkarteak antolatuta, ur lasaietako piraguismo Euskadiko Fondo Txapelketa egingo dute etzi Irunen, joan zen astean Zumaian egin zuten Gipuzkoakoari jarraipena emanez. Irungo lehiaketa azken testa izango da hilaren 17an eta 18an Se...

Euskal Rock gaualdia antolatu du Lanetik Egina musika elkarteak, Euskararen Hilabetearen barruan. Jaialdia, hilaren 3an izanen da, larunbatarekin, Merkatu Zaharrean (21:00). Willis Drummond, Mutürbeltz eta Don’t Save The Queen taldeak ariko dira bertan, euskal rockaren omenezko gaua alaitzeko prest. Horiek horrela, Willis Drummond-ekoek, Instanteak hirugarren diskoa aurkeztuko dute. Iñigo Agirrebalzategi (The Hot Dogs) eta Mikel Larratxe (Sexty Sexers) musikariek osatutako Mutürbeltz taldeak ere Amildegia maite disko berriko doinuak eskainiko dituzte. Don’t Save the Queen lapurtarrek itxiko dute jaialdia. Sarrerak bost euroan salgai dira Lanetik Egina elkarteko kideentzat, eta zortzi euroan ordea, kide ez direnentzat.

370 izan dira Muliaten eraikitzen ari diren gizarte alokairuko 25 etxebizitzen zozketara aurkeztu diren Hondarribiko familiak. Horietatik 60 kanpo geratu dira baldintza ekonomikoak ez betetzeagatik: horietatik 50 familia egiaztatutako diru sarrerak 25.000 eurotik gorakoak zirelako; beste zazpi familia 3.000 eurotara iristen ez zirelako, eta hiru eskatzen ziren diru sarrerak egiaztatu ez dituztelako. Zozketan sartuko diren familien kopuru zehatza oraindik ez da behin betikoa. Izan ere, 57 familiaren diru sarrerak 22.000 eta 28.000 euro bitartekoak dira, eta sarreren muga 25.000eurokoa denean. Beraz, Aitor Kerejeta alkatearen iritziz, azkenik 300 bat eskaera izango dira Muliateko etxebizitza horietarako. Eskaeren %63 pertsona bakarreko bizikidetza unitateak dira, %21,35 bi kidekoak, %13,51 hiru edo laukoak, eta %2,16 bosteko eta bostetik gorako bizikidetza unitateak. Eskaera egileen batez besteko diru sarrerak 17.493 eurokoak dira. Bestetik, 123 eskaera 35 urte baino gutxiago dituzten pertsonenank dira, 63k 4 urtetik gora daramatzate Etxebiden izena emanda, 29 guraso bakarreko familiak dira, eta bostek ezintasun fisikoak dituzte. Zozketa, Hondarribian Eusko Jaurlaritzak onartu eta baztertuen agindua argitaratuko du, eta horren atzetik hilabete beteko epea izango da alegazioak egiteko. Behin betiko zerrenda argitaratuta, zozketa egingo dute, jendaurrean. Hondarribian egingo da, baina Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak antolatuta, berak baitu etxebizitzen kudeaketa eskumena. Zozketa [...]

Autodefentsa tailerrean izena eman behar da, eta bazkarirako txartelak salgai daude 25 eurotan Emakumeen Nazioarteko Eguna. Martxoaren 8a (datorren osteguna). Herriko emakumeek, ordea, ez dute egun hori bakarrik ospatu nahi. Ez omena da hori bakarrik emakumeen eguna, egunero beharko luke. Hala ere, ekitaldi bereziak prestatu dituzte hilaren 8aren harira. Bihar hasi eta hilaren 10ean bukatuko dira. Bihar filma eta solasaldia izango dira. Igandean, Lilaton lasterketa. Asteartean, hitzaldia. Ostegunean, manifestazioa. Ostiralean, hitzaldia eta solasaldia. Eta larunbatean, aste osoko ospakizunak bukatzeko, autodefentsa tailerra, bazkaria eta antzerkia. Horrez gain, bi erakusketa ere antolatu dituzte Oiartzungo Emakume Taldeek (behean). Antolatzaileek, egitarau zabala prestatu dute, beraz, datozen egunetarako. Egitarauarekin batera, hainbat zehaztasun jakinarazi dituzte. Lehenengoa igandeko Lilaton lasterketari dagokio. 23. Lilaton izango da igandekoa, 23. emakumeen herri lasterketa. Bertan, azken urteetako ohiturari jarraituz, Oiartzungo emakume asko Independentzia aurrera! taldearen izenean aterako dira. Oraindik animatu ez direnei deia egin diete emakumeen taldeetatik: «Animatu zu ere!». Gainontzeko zehaztapenak hilaren 10eko egitarauari dagozkio. Egun horretan, hasteko, autodefentsa tailerra egingo dute Elorsoro kiroldegian, goizean. Autodefentsa tailerrean parte hartzeko, izena eman behar da aurrez. Amazkar, Makutxo eta Sorgin tabernetan apunta daitezke interesa dutenak. Gero, bazkaria egingo dute. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian. 25 euro balio [...]

Pista Estaliko Espainiako Atletismo Txapelketa jokatu zuten asteburuan, eta Maitane Azpeitia oiartzuarrak zilarra eskuratu zuen salto hirukoitzean. Euskal Herrian zeukan marka hautsi zuen Azpeitiak: 13,53ko marka egin zuen Espainiakoan, bere marka bain...

Haur Mailako txirrindularitza lasterketa antolatu du Hondarribiko Txirrindulari Elkarteak etzirako. Lasterketa Santa Engraziatik aterako da arratsaldeko lauretan, eta Labrederren bukatuko dute, 17:30ak aldera.

Trintxer mendi taldeko kideek Errobi ibaiaren arroa ezagutzeko ibilaldien artean hirugarrena egingo dute hilaren 18an. Pinodieta mendi lepotik Otsondoko mendatera (Lapurdi). 22 kilometroko bidea da, bost ordu eta erdian egitekoa. Mendizaleak Dax tabern...