
Anai Arrebak taldea EHrZ lehiaketarako sailkatu da eta haien alde bozka daiteke, finalean egon daitezen Iñaki eta Margari Altolagirre sanjuandarrek gidatutako Anai Arrebak taldea Euskal Herria Zuzenean (EHZ) elkarteak antolatzen duen EHrZ lehiaketarako sailkatu dira. Dagoeneko haien alde bozkatzeko aukera dago (http://ehz-festibala.eu/ehrz). Aurten hamabi talde izan dira lehiaketarako hautatuak, eta hiru bakarrik ariko dira martxoaren 23an Intxaurrondon egingo duten finalean: hiru finalistez gain, Vendetta taldea ariko da. Euskal Herria zuzenean jaialdia, berriz, Heletan (Nafarroa Beherea) ospatuko dute, ekainaren 29 eta 30ean, eta uztailaren 1ean. EHZ elkartearen jarduera ezagunena musika jaialdia bada ere, Euskal Herria Zuzenean euskal musika taldeak sustengatzeko trukaketa plataforma da, eta, helburu horrekin, EHrZ lehiaketa antolatzen du urtero, Musikak anplifikatu leloarekin. “Euskal Herriko musika taldeak sustengatu, bultzatu eta musika sorkuntzari ikusgarritasuna eman” nahi diote lehiaketarekin. Hala, parte hartzen duten taldeei eskenatoki profesionaletan jotzeko aukera ematen die lehiaketak, eta, irabazle ateratzen denari, hainbat kontzertuetan egoteko aukera, haien artean Heletan egingo den Euskal Herria Zuzenean festibala. EHZetik badakite urtero talde pila bat sortzen direla, baino askok ez daukatela ezagutzera emateko aukerarik: “Urtez urte, talde berriak agertzen dira baina askotan haien muturra erakusteko aukerak arraroak dira. Lehiaketaren bidez, taldeek Euskal Herriko eszenan lehen pausu baten egiteko parada dute”. Lehiaketa eta bideoa [...]

Aurreko hilabetean portuko langile batzuk nire txanela hartu eta eraman egin zuten, ondoren erabat txikituz eta hondatuz. Hasteko, esan nahi nizuke, nire txanela Sanpedrotarra Arraun Elkarteko pantalanaren ondoan utzi nuela, hauek, entrenamendurako era...