
Santi Angulo, LABeko afiliatua. “Langabezia tasarekin kezkatuta azaltzen zaigu alderdi sozialista eta udal gobernuari enplegu-politika sustatzeko proposamena egin dio. Nik ez dakit, une honetan, PSOEk berak zorpean utzitako udalak zer ahalmen ekonomiko eta zein eskumen dituen hori aurrera eramateko, baina, berandu datorrela iruditzen zait, krisi ekonomikoak luze joko duelako eta PPren erreformak lan baldintzak enpresarien eskuetan utzi dituelako. Zazpi urtez egon da PSOE Madrilgo gobernuan, garai onetan eta garai txarretan, eta langabezia tasa igoz joan da, eta ez du langileen egoera hobetzeko ezer egin. Hala ere, enpresarioen aldeko lege aldaketak onartu ditu, azpikontratazioa bultzatu du, proiektu handi-manditan dirutza xahutu du, bankuei dirua eman die haien zorrak estaltzeko, ustelkeria kasuetan buru-belarri murgilduta ibili da… Bi urte luze daramatza Gasteizko gobernuan, garai txarretan, eta proiektu handitan xahutu du dirutza, hemengo gehiengo sindikala baztertu du, beti enpresarien defentsan azaldu da, PPk ezarritako erreformaren aurrean ez du ezertxo ere egin (Euskal Herrian gobernukideak dira, jakina)… PSOEk orain arte aukera handiak izan ditu egoera hau eman ez zedin zerbait egiteko, baina denbora galdu du. Alternatibak bazeuden eta badaude, Islandiakoa kasu; nonbait, Greziaren bidetik joatea nahiago dute. Euskal Herrian laugarren greba orokorraren deia egin da. Aspaldian gaude egoera ekonomikoaz haserretuta. Egoera gero eta latzagoa da. Egunero [...]

Gazteek martxorako antolatutako ekimenetako lehenengoa gaur egingo dute: pintxo-pote. 19:00etatik aurrera izango da, Kataxulo Gaztetxian. Gazteek merke izango dituzte tragoak, eta pintxoa opari.

Mendekoste Jaiak prestatzeko jai batzorderako deia egin dute udaletik astearterako (hilak 20). 19:30ean izango da batzarra, udaletxeko areto nagusian. Aurreko bileran hitz egindakoaren arabera, maiatzaren 25, 26 eta 27an izango dira Lezoko lehenengo fe...

Emakumeak dira protagonista egunotan Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean. Protagonista aktiboak eurek egindako lanak ikus daitezkeelako, eta baita pasiboak ere, eurek egin dituzten artelanetako protagonistak andreak direlako. Martxoak 8ko Emakume Egunaren harira inauguratu zuten erakusketa, eta hilabete honen 24ra arte (larunbata) ikusteko aukera dago. Skolastika dago artelan horien atzean. Izan ere, Bilboko kultur mugimenduaren arte feminista bildumakoak dira Xenpelar Etxeko hormetan jarrita dauden lanak. Horietako artelan batzuk Skolastikaren barruko tailerretan egindakoak dira, eta beste batzuk, berriz, mugimendu feministarekin lotutako artistek egindakoak. Horien artean aurkitu daitezke Patirke Arenillas, Manolita Thunders edo Concetta Probanzaren lanak. Hain zuzen, pasa den larunbateko Mariasun Landa Sarietan bisita gidatua egin zuten erakusketatik, eta lanak banan-banan aurkeztu zituen egileetako batek, Thundersek. Gehienek komunean elementu bat dutela azaldu zuen: liburua. Izan ere, Skolastika proiektua literatur mugimendutik abiatu zen. Bilbon sortu zuten emakumeek sortutako literatura eta kulturara hurbiltzeko helburuarekin. Mundu osoko literaturatik hasi (Asia, Ekialde Hurbila, Afrika) eta etxekoraino landu dituzte, eta lantzen jarraitzen dute bertan. Hain zuzen, gai horiek zabaltzen ari dira Euskal Herri osoan, oraingo honetan Errenteria-Oreretan egin duten bezala. Askotariko teknikak Xenpelar Etxeko hormetan eskegita dauden lanetan askotariko teknikak erabili dituzte artistek, baina gehien nabarmentzen direnak serigrafia, argazkia eta marrazketa dira. Olioa ere erabiltzen da batean edo bestean, [...]

FUTBOLA Gipuzkoako Ohorezko Erregional Maila. Bergara-Oiartzun: bihar, 16:45ean, Bergarako Agorrosin zelaian. Espainia Estatuko Emakumeen Bigarren Maila. Oiartzun-San Juan: etzi, 11:30ean, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako ...

Etzi, Irun Hiria udal musika bandaren kontzertua izango da Amaia Kultur Zentroan, 12:00etatik aurrera.

Euskadiko Gazte Orkestrak (EGO) kontzertua eskainiko du bihar Amaia Kultur Zentroan, Iker Sanchezen zuzendaritzapean. Bigarren aldia da EGOk Irunen jotzen duena. Egitaraua Gilbert eta Sullivanen Lolanthe fanfarria eta martxa; Brahamsen 4. Sinfonia-ko l...

Gaur, También hay cielo sobre el mar eta Suburbios filmak proiektatuko dituzte Amaia Kultur Zentroan, 20:00etatik aurrera.

Bihar, Atzerapausorik ez, ni para coger impulso lelopean hainbat ekitaldi izango dira Irungo Bilgune Feministak antolatuta. 18:00etan feminismoaren historiatik ibilaldia egingo dute, Moskuko plazatik abiatuta. PausoK danta taldekoek lagunduta egingo ...

Bihar, larunbata, Saint Patrick eguna ospatuko dute Hendaian. Horretarako, Iparraldeko Konpilazioa elkarteak (IPK) eta herriko hainbat ostatuk kontzertuak antolatu dituzte. 18:00: Euski taldea, Txirimirin. 19:20: L’armee du talusek, Baroufen. 20:40:...

Bihar barrikotea izanen da Zugana Kanttu herriko ostatuan, euskal preso eta iheslarien sustengurako taldeak antolatuta. 12:00etan kupelak irekiko dituzte trikilariek eta bertsolariek alaiturik, eta 14:00etan izanen da bazkaria. Txartelak Kanttun erosi ...


Gaur arratsaldean bukatzen da Musika Eskolak bere 40. urteurrena ospatzeko antolatutako Ganbera Musika Astea, Hermunde Hirukotearen kontzertuarekin. 19:00etan da, Alkateordetzan eta doan.

Herri Musikaren Txokoak 10 urte bete dituela ospatzeko, Soinuenea aurten antolatzen ari den ekitaldiekin lotuta, bihar Dultzaineroen Topaketa izango da Oiartzunen. Herri Musika Eskolako dultzainero eta danbor-joleekin batera, Lizarra, Alberite (Erriox...

Gazte Informazio Bulegora jo behar da, hilaren 31 arte; kuota arrunta 70 eurokoa da eta 26 autobusekoa Astelehenean (martxoak 19) irekiko dute udalak antolatutako uztaileko udaleku irekietan parte hartuko duten haurrentzako izena emateko epea. Hilaren ...

Irungo Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) enpresa batzordeak jakinarazi du euren lan baldintzen aldeko lanuzteekin jarraituko dutela datozen asteetan. Horietatik lehena hilaren 26an egingo dute: lanuzteak 10:45ean hasiko dira 18:20an bukatzeko, hau ...

Errenteriako Udalak eta Herribusek akordio bat sinatu dute gaur goizean, udalak Lau Haizeta parkean dituen lur eremuan zuhaitzak landatzeko. Horretarako, Herribusek 3.000 euro inbertituko ditu. Zehazki, hektarea batean landatuko dituzte bertako espezie...

Bihar (larunbata) 12:00etatik aurrera Altza, Bidebieta eta Trintxerpe inguruetan bizi den herritar talde batek agerraldia egingo du Gomistegiko biribilgunearen parean dagoen Nornahi plazan. Martxoaren 29ko greba orokorra abiapuntu hartuta, elkarrekin a...