Emakumeak emakumeari buruz
Emakumeak dira protagonista egunotan Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean. Protagonista aktiboak eurek egindako lanak ikus daitezkeelako, eta baita pasiboak ere, eurek egin dituzten artelanetako protagonistak andreak direlako. Martxoak 8ko Emakume Egunaren harira inauguratu zuten erakusketa, eta hilabete honen 24ra arte (larunbata) ikusteko aukera dago. Skolastika dago artelan horien atzean. Izan ere, Bilboko kultur mugimenduaren arte feminista bildumakoak dira Xenpelar Etxeko hormetan jarrita dauden lanak. Horietako artelan batzuk Skolastikaren barruko tailerretan egindakoak dira, eta beste batzuk, berriz, mugimendu feministarekin lotutako artistek egindakoak. Horien artean aurkitu daitezke Patirke Arenillas, Manolita Thunders edo Concetta Probanzaren lanak. Hain zuzen, pasa den larunbateko Mariasun Landa Sarietan bisita gidatua egin zuten erakusketatik, eta lanak banan-banan aurkeztu zituen egileetako batek, Thundersek. Gehienek komunean elementu bat dutela azaldu zuen: liburua. Izan ere, Skolastika proiektua literatur mugimendutik abiatu zen. Bilbon sortu zuten emakumeek sortutako literatura eta kulturara hurbiltzeko helburuarekin. Mundu osoko literaturatik hasi (Asia, Ekialde Hurbila, Afrika) eta etxekoraino landu dituzte, eta lantzen jarraitzen dute bertan. Hain zuzen, gai horiek zabaltzen ari dira Euskal Herri osoan, oraingo honetan Errenteria-Oreretan egin duten bezala. Askotariko teknikak Xenpelar Etxeko hormetan eskegita dauden lanetan askotariko teknikak erabili dituzte artistek, baina gehien nabarmentzen direnak serigrafia, argazkia eta marrazketa dira. Olioa ere erabiltzen da batean edo bestean, [...]
Emakumeak dira protagonista egunotan Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean. Protagonista aktiboak eurek egindako lanak ikus daitezkeelako, eta baita pasiboak ere, eurek egin dituzten artelanetako protagonistak andreak direlako. Martxoak 8ko Emakume Egunaren harira inauguratu zuten erakusketa, eta hilabete honen 24ra arte (larunbata) ikusteko aukera dago.
Skolastika dago artelan horien atzean. Izan ere, Bilboko kultur mugimenduaren arte feminista bildumakoak dira Xenpelar Etxeko hormetan jarrita dauden lanak. Horietako artelan batzuk Skolastikaren barruko tailerretan egindakoak dira, eta beste batzuk, berriz, mugimendu feministarekin lotutako artistek egindakoak. Horien artean aurkitu daitezke Patirke Arenillas, Manolita Thunders edo Concetta Probanzaren lanak.
Hain zuzen, pasa den larunbateko Mariasun Landa Sarietan bisita gidatua egin zuten erakusketatik, eta lanak banan-banan aurkeztu zituen egileetako batek, Thundersek. Gehienek komunean elementu bat dutela azaldu zuen: liburua. Izan ere, Skolastika proiektua literatur mugimendutik abiatu zen.
Bilbon sortu zuten emakumeek sortutako literatura eta kulturara hurbiltzeko helburuarekin. Mundu osoko literaturatik hasi (Asia, Ekialde Hurbila, Afrika) eta etxekoraino landu dituzte, eta lantzen jarraitzen dute bertan. Hain zuzen, gai horiek zabaltzen ari dira Euskal Herri osoan, oraingo honetan Errenteria-Oreretan egin duten bezala.
Askotariko teknikak
Xenpelar Etxeko hormetan eskegita dauden lanetan askotariko teknikak erabili dituzte artistek, baina gehien nabarmentzen direnak serigrafia, argazkia eta marrazketa dira. Olioa ere erabiltzen da batean edo bestean, eta eskultura batzuk ere ikus daitezke.
Horien artean Probanzaren lanak nabarmendu daitezke, eta horietako bat, etzanda ageri den emakumea, urteetan Skolastikaren ikono izan zela azaldu zuen bisita gidatuan Thundersek.
Beste bitxikeria baten berri ere eman zuen artistak. Izan ere, Berdintasun Kontseiluak Skolastika erakusketa aurkezteko erabili zuen Monica Lignelliren margolana (irudian) Elena Odriozolaren hirukien margolanean oinarrituta dago.
Lan guztietako batzuk baino ez dira horiek, baina denak ikusteko, sentitzeko eta bide batez, hausnartzeko, Xenpelar Etxetik pasatu beharko da. Astelehenetik ostiralera dago zabalik, arratsaldez : 17:00etatik 20:00etara.

