Feminismoaren ibilbidea kaleetan barrena, eta jaialdia Lakaxitan
Bihar, Atzerapausorik ez, ni para coger impulso lelopean hainbat ekitaldi izango dira Irungo Bilgune Feministak antolatuta. 18:00etan feminismoaren historiatik ibilaldia egingo dute, Moskuko plazatik abiatuta. PausoK danta taldekoek lagunduta egingo ...
Bihar, Atzerapausorik ez, ni para coger impulso lelopean hainbat ekitaldi izango dira Irungo Bilgune Feministak antolatuta. 18:00etan feminismoaren historiatik ibilaldia egingo dute, Moskuko plazatik abiatuta. PausoK danta taldekoek lagunduta egingo dute ibilaldia, hainbat dantza eskainiz. Lakaxita gaztetxean bukatuko da ibilaldia eta hor jaialdia egingo dute. Horretarako disko jartzaile bereziak izango dituzte. Afaria ere prestatuko dute gaztetxean.

