
Erregional Ohorezko mailako Hondarribiko futbol taldeak 2-1 galdu zuen larunbatean Donostian Rotetaren aurka. Azkenaren aurka jokatzen bazuten ere, ez zuten partidu fina egin eta hogeitazazpigarren jardunaldia galduta, hamalaugarren dira berdeak hogeit...

Bukatu da Emakumezkoen Saskibaloi Liga. Denboraldi gogorra izan da Hondarribia-Irunentzat, baina taldeak helburua bete du. Datorren denboraldian lehen mailan jokatzeko txartela eskuratu dute eta gainera, ligako azkeneko jardunaldiko partida irabazi zuten larunbatean Zaragozaren aurka. 68-58ko azken emaitzarekin, hamabigarren postuan bukatu dute bidasoarrek denboraldia. Larunbatean eguerdiko hamabietan Hondartza Kiroldegian jokatu zuen Hondarribia-Irunek. Teledeporte telebista kanalak partida zuzenean ematea aukeratu zuen, eta ordutegia beste behin telebistak markatu zuen. Bostgarren sailkatua zen Mann Filter Zaragoza garaitzeko nahia nabari zen Hondarribiko kantxan, eta hala izan zen. Zaragozako taldeak garaipena behar zuen titulua eskuratzeko play offetan sartzeko, baina porrotarekin etxeratu ziren horiak, eta bostgarren bukatu dute. Hondarribiarrek, datorren denboraldiko kategoria konfirmatuta, garaipenarekin bukatu nahi zuten denboraldia, eta hala izan zen, partiduaz gozatu zuten, eta erakustaldi polita eman zuten, bertaratu ziren zaletuentzat. Lehenengo buletan Hondarribia-Irunek 74-63 galdu zuen Zaragozaren aurka, eta larunbateko partidan, buelta eman eta garaipena etxekoentzat izan zen. Mailan jarraituko dute Ligako azken aurreko jardunaldian konfirmatu zen Hondarribia-Irunek, beste urte batez, emakumezkoen saskibaloiko maila gorenean jokatzen jarraituko duela. Baina ligan jarraitzeko eragile nagusia ez zen Hondarribia-Irun izan, 81-70 galdu baitzuten Ibizaren aurka. Obenasak ere galdu egin zuelako sailkatu ziren bidasoarrak. Obenasak, Ibizarekin batera bigarren mailan jokatuko du datorren denboraldian. Hondarribia-Irun pozik zen mailan jarraitzeko [...]

Oarsoaldeko udalek eskaintzen dituzten kirol zerbitzu batzuk partekatzeko aukera aztertu dute martxoan zehar eta orain udal horien instalazioetan egitekoa zen proba maiatzaren 31 arte luzatuko dutela iragarri dute. Beraz, guztira 3 hilabete iraungo du probak, “azterketa zehatzagoa” izan dadin eta “emaitza esanguratsuagoak”. Beraz, maiatza bitartean Errenteria, Oiartzun eta Lezoko udaletako kirol patronatuen instalazioetako abonatuek, eta baita Trintxerpeko kirolguneko eta Donibaneko kiroldegiko abonatuek ere, Errenteriako (Galtzaraborda eta Fanderia), Oiartzungo (Elorsoro) eta Lezoko (Altzate) igerilekuak erabili ahal izango dituzte, osagarririk ordaindu gabe. Arduradunek gogorarazi dutenez sarbidea igerilekuetarako da bakarrik; ez du baliorik instalazioetako gainerako gune, erabilera eta jarduerez gozatzeko ere. Instalazioetara sartzeko, noski, ezinbestekoa da abonatu-txartela erakustea. Patronatuetako arduradunek azaldu dutenez “proba honen helburua da eskualdeko herritarren beharrak eta erabilerak aztertzea” da, “haien interesei elkarrekin erantzun ahal izateko”. Horretarako, hiru hilabete hauetan jasoko dituzten datuak uda partean aztertuko dituzte.

16:00etan izango da, Kultur Etxean. Deitzaileek azaldu dutenez, “bilgunea osatzeko beste urrats bat” eman nahi dute. Orain arte proiektuari forma ematen ibili direnek “martxa hartu baino lehen, modu batera edo bestera Herrira mugimend...

Ondarroako Aurrerak Trintxerperi aurreratu dio sailkapenean, lehengo larunbatean nagusitasun osoz irabazita. Kontrario zuzenak dira bi taldeak, baina larunbatean, ondarrutarrak askoz ere joko hobea egin eta 5-0 irabazi zieten zuri urdinei. Honenbestez,...

Bidasoa Irunek berdinketa lortu zuen Barakaldoren kontra, larunbat arratsean Lasesarreko kiroldegian jokatutako partidan (24-24). Irundarrek gogor kritikatu zituzten epaileek azken minutuetan hartutako hainbat erabaki. Nolanahi ere, lortutako puntuari esker sailkapenean postu bat gora egin dute irundarrek, Alcobendasek Teucrorekin galdu zuelako. Orain Bidasoa eta Alcobendas hemeretzina punturekin daude, Teucrok hemezortzi ditu eta Torrelavegak hamazazpi. Beherago, Badajozek garaipen garrantzitsua lortu zuen eta jaitsiera postuetatik bost puntura urrundu da; ezustekorik ezean, Pozoblanco eta Macalia izango dira datorren urtean Lehen Mailan jokatuko duten taldeak. Irundarrek goitik Angel Ximenez-Puente Genil taldea dute gertuen, hiru puntura (baina partida bat gutxiago dute andaluziarrek). Datorren asteburuan Pozoblancoren kontra jokatuko du Bidasoa Irunek. Multzoko azkenaurreko postuan daude kordobarrak.

3-1 irabazi dio Pasaia Mondragoni, eta honenbestez sailkapeneko bigarren postuan dira zuri gorriak, 51 punturekin. Txus Duartek sartu zituen bi gol eta Asier Agirrek 1. Mondragonen gola Jonanek sartu zuen, 81. minutuan.

Lurraldeko Lehen Mailan jokatzen duen Irungo Gaztiak taldeak garaipena lortu zuen larunbatean Urnietako udal kiroldegian, sailkapeneko azken postuan dagoen Urnietako Kirol Elkartearen kontra (27-32). Garaipenari esker Irungo taldeak Eibarko Haritzaren ...

Udal Kontserbatorioko ikasleek soka entzunaldia egingo dute gaur, astelehena, pianoz eta akordeoiz lagunduta. Biolontxelista batek eta bi biolin ikaslek bakarkako saioak ere egingo dituzte. 18:30ean hasiko da, eta publiko guztia gonbidatuta dago agertz...

Atzo bigarren eskuko azoka egin zuten Zumardian, eta Illimani gobernuz kanpoko erakundeak ere parte hartu zuen. Hala, GKEak eskertu egin die lagundu zuten guztiei eta baita standa bisitatu zuten guztiei ere. “Ohi bezala, ateratako diruarekin La P...

Azkenaren aurka jokatuko du bihar Hondarribiko Erregional Ohorezko Mailako futbol taldeak. Donostiako Herrerako futbol zelaian izango da partida, 17:30etik aurrera.

Donostian aurkeztuko dute, 10:30ean. Pernando Barrena ezker abertzaleko kidea bertan izango da.

Etzirako zineforuma antolatu dute Peña kaleko Kabigorri Ateneoan, 19:00etan. Emakumeak egungo gizarte eta ekonomiaren aurrean. Hainbat dokumental ikusiko dituzte, eta ondoren, solasaldia izango dute.

Donostiako elizbarrutiak antolatuta, Arantzazu Ibilaldia 2012 egingo dute hilaren 31n, igandearekin. Irundik jende multzo bat abiatuko da, Kateako Bizkaia kaleko autobus geltokitik hain zuzen ere. Goizeko 07:30ean irtengo dira. Antolatzaileek iragarri ...