Irungo Gaztiak seigarren jarri da, Urnietan garaipena lortuta
Lurraldeko Lehen Mailan jokatzen duen Irungo Gaztiak taldeak garaipena lortu zuen larunbatean Urnietako udal kiroldegian, sailkapeneko azken postuan dagoen Urnietako Kirol Elkartearen kontra (27-32). Garaipenari esker Irungo taldeak Eibarko Haritzaren ...
Lurraldeko Lehen Mailan jokatzen duen Irungo Gaztiak taldeak garaipena lortu zuen larunbatean Urnietako udal kiroldegian, sailkapeneko azken postuan dagoen Urnietako Kirol Elkartearen kontra (27-32). Garaipenari esker Irungo taldeak Eibarko Haritzaren aurretik jarraitzen du, eta seigarren tokian zegoen Urola Laztirekin berdindu du. Urolak eta Gaztiakek 20na puntu dituzte, Haritzak hemezortzi eta Aloña Mendik hamazazpi.
Talde horien artean Gaztiakek partida bat gutxiago jokatu du, multzoko azken hirugarren dagoen Leizaranekin jokatzekoa duena. Irabaziz gero 22 puntu pilatuko lituzkete, eta Tolosarengandik hiru puntura jarriko lirateke.
Hurrengo jardunaldian seigarren postua jokoan
Datorren asteburuan etxean jokatuko du Irungo Gaztiak-ek, puntu berdinekin dagoen Urola Laztiren kontra; lehia garrantzitsua, liga amaitzeko bi jardunaldi besterik egratzen ez direnean.

