Igandean, 11:00etatik aurrera, jokatuko dute Errenteriako V. Txakurkrosa, eta aurten berritasun gisa Espainiako Kopako lasterketa egingo dute. Txakurkrosa Oarsoaldean lasterketaren antolatzaileak zehaztu duenez, iaz ere saiatu ziren lehia hori ere herrian antolatzen, baina arazo teknikoak medio ez zuten lortu. Aurten eskaera garaiz egin dutenez, bertan egingo dute. Espainiako lehiarekin batera, II. Gipuzkoko Txakurkros Txapelketa izango da jokoan. Iaz, azken hiru urteetan bezala, Pedro Etxeberria izan zen garailea. Hala ere, Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko Iban Angulo lezoarrak Gipuzkoako Txapelketa irabazteko aukerarekin edo, behintzat, podiumera igotzeko aukerarekin ikusten du taldeak. Horiek izango dira parte hartzaileetako batzuk. Oraingoz, 53 korrikalarik eman dute izena, baina azken unean kopuru hori igotzea espero dute antolatzaileek, eta iazkora hurbidu. “80-100 korrikalari izanez gero, pozik egoteko moduan gaude”, adierazi du Patxi Azpiazu Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko kideak. Izan ere, Gipuzkoan jokatu diren sei lehietan azken orduko izen emate ugari ikusi dituzte, eta hori Errenterian ere gertatuko delakoan dago. Hala ere, etzi baino lehen izena ematen dutenentzako oroigarria eta poltsa prestatu dituztela jakinarazi du. Iazko ibilbide berbera egingo dute, 6,3 kilometrokoa, eta Susperregin hasi eta bukatuko dute. Toki hori ikusle zein korrikalarientzat aproposa dela iritzi dio Azpiazuk. Aurten, ordea, errepidea itxiko dutela azaldu du, iaz arazoak izan baitzituzten autoekin. Horrenbestez, trafikoa [...]
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren 90. urteurrenaren harira Euskalduna Jauregian antolatu duten programazioaren barruan parte hartuko du Andra Mari Abesbatzak. Easo eta Araba abesbatzetako kideekin batera ariko dira Andra Marikoak bihar eta etzi Euskalduna...
Bihar, martxoaren 8a da, Emakumeen Eguna, eta ezker abertzaleak herrian antolatu diren ekimenetan parte hartzera animatu ditu herritarrak: “Oraindik ere borrokan jarraitzeko arrazoi asko dago, jendarte parekide eta Euskal Herri demokratikoa lortz...
Zerbitzu berria jarri dute martxan hilabete honetan Fanderiako kiroldegian, kirolari guztiei zuzendua. Horren bidez, hilean behin, azterketak eta balorazioak egingo dituzte kirolariek beren egoera fisikoa zein den jakiteko. Horretarako, azterketa antro...
Martxoan eta apirilean Marisa Pregoren margolanak ikusteko aukera izango da Gaztelu ostatuan. Trintxerpekoa da margolari gaztea, eta beti aritu da inguruan kolaboratzen, muraletan, oihaletan, agertokietan, karrozetan… Horrez gain, marrazketa eta ...
Joan den igandean, 16:30ak aldera, Alondegiko paretatik hainbat lauza erori ziren. Zorionez, Leku Zaharra tabernako terrazan ezta inguruan ere ez zegoen inor une horretan, eta horrenbestez, ez zen zauriturik izan. Egunotan hesituta egon da inguru hori,...
Ildo politikoa eta Zero Zabor Politika. Bi gaiak aztertzeko herri batzarra deitu dute biharko, 19:30ean, Trintxer elkartean.
Txapelketa arratsaldean izango denez, ez da larunbateroko puzgarrik zerbitzurik izango erabiltzaileentzat Datorren larunbatean, hilaren 10ean, Oarsoaldea Igeriketa Elkarteak antolatutako Igeriketa Txapelketa izango da Elorsoro kiroldegiko igerilekuan, 16:00etatik 20:00etara. Hori dela eta, larunbat arratsaldetan igerileku txikian eskaintzen duten uretako puzgarrien zerbitzurik ez da izango asteburu honetan. Erabiltzaileei eragozpenengatik barkamena eta ulermena eskatu diete kiroldegiko arduradunek.
Jose Manuel Herzog eta Maria Angeles Bastos PPko zinegotziak agerraldia egin dute Niessengo supermerkatuaren gainean
103 bazkide ditu txirrindulari elkarteak, eta 75 daude federatuta; igandeetan eta jai egunetan aterako dira Pasa den igandean hasi zuten denboraldia Lartaun Zikloturista Txirrindulari Elkarteko kideek. Aurten, 103 bazkide dira, eta horietatik 75ek dute federazio lizentzia. Martxoaren lehendabiziko igandearekin hasi zuten, eta urriaren azkeneko igandean bukatuko dute denboraldia (behean ikus daitezke irteera guztiak). Igande eta jai egun guztietan aterako dira bizikletan ibiltzera. Martxoan, apirilan, irailean eta urrian, 09:00etan aterako dira Lartzabaldik. Eta maiatzean, ekainean, uztailean eta abuztuan, 08:30ean. Xanisteban Saria Abuztuaren 5a, gainera, berezia izango da. Ohiko irteeratako bat egin beharrean, Xanisteban Saria egingo baitute herrian bertan, jaien harira. MARTXOA Hilak 4: Lesaka. 60 kilometro eta elkarteko hamaiketakoa. Hilak 11: Orio. 64 kilometro. Hilak 18: Azkaine. 62 km. Hilak 25: Larraul. 78 km. APIRILA Hilak 1: Zarautz. 72 kilometro. Hilak 5: Etxalar. 78 kilometro. Hilak 6: Goizueta. 80 km. Hilak 8: Amezketa. 94 km. Hilak 9: Senpere. 90 km. Hilak 15: Doneztebe. 100 km. Hilak 22: Aldaba. 90 km. Hilak 29: Basakabi. 110 km. MAIATZA Hilak 1: Zugarramurdi. 110 kilometro. Hilak 6: Gaztelu (Nafarroa). 106 kilometro. Hilak 13: Itziar. 110 kilometro. Hilak 20: Kanbo. 115 km. Hilak 27: Aizarna. 113 km. EKAINA Hilak 3: Altzaga. 105 km. Hilak 10: Bost mendate. Jaizkibel, Ibardin, Lizarieta, [...]
Inauterien ondoren, baina iritsi ziren. Kaldereroen txanda pasa den larunbatean izan zen herrian. Eta igandean, berriz, artzainena eta inudeena. Argazkian ikus daitekeenez, hitzordua atzeratzeak arrakasta eduki zuen, eta Ibargaingo kide asko atera ziren ekimenetan. Aurten, Nerea Videira eta Ekain Lopez izan dira inude eta artzain nagusiak. Istrian taldeak, gainera, kontzertua eman zuen. Kaldereroen konpartsak hamar urte bete ditu dagoeneko. Eta artzain eta inudeenak bederatzi.
Jaizkibel dragaren berritze lanak azken txanpan dira. Gaur 14 tonako motorra bere jatorrizko tokira itzuli dute, maniobra ikusgarrian. 14 tona pisatzen ditu motorrak eta bi ordu behar izan dituzte, garabia motorra altxa aurretik, guztiak prestatzeko.
Herenegun hasi zuten Musika Eskolako ikasleek martxoko audizioen zikloa. Hamasei kontzertu emango dituzte hilaren 29ra arte, eta 270 ikaslek parte hartuko dute horietan guztietan. Kontzertuak udaletxean, Zuloagan eta Amuten izango dira. Egitaraua Gaur. 18:30ean, Amuteko auzo elkartean, instrumentuen erakusketa eta kontzertua. Bihar. 18:30ean, udaletxean, piano audizioa. Etzi. 18:30ean, udaletxean, tronpeta audizioa. Hilak 12. 18:30ean, Zuloaga Etxean, tronboi audizioa. Hilak 13. 18:30ean, udaletxean, zeharkako xirula audizioa. Hilak 14. 18:30ean, udaletxean, biolontxelo audizioa. Hilak 15. 18:30ean, Zuloaga Etxean, gitarra audizioa. Hilak 16. 18:30ean, Amuten, perkusio audizioa. Hilak 19. 18:30ean, udaletxean, saxofoi audizioa. Hilak 20. 18:00etan, San Gabriel egoitzan, gizarte kontzertua. 18:30ean, udaletxean, biolin audizioa. Hilak 21. 18:30ean, udaletxean, akordeoi audizioa. Hilak 22. 18:30ean, udaletxean, piano audizioa. Hilak 23. 18:30ean, Amuten, trikitixa audizioa. Hilak 27. 18:30ean, Zuloaga Etxean, gitarra audizioa. Hilak 29. 18:30ean, Zuloaga Etxean, tronpeta audizioa
Lezon gaztetxe bat aldarrikatzeko eguna antolatu dute bigarren urtez. Akelarre Eguna 2.0 izena jarri diote hilaren 24an egingo duten jaialdi aldarrikatzaileari. Gaztetxearen alde elkarretaratzea egingo dute 13:30ean, plazan. Leku berean bazkalduko dute...
Larunbatean 51 zuhaitz aldatuko dituzte, «mendiari, Ama Lurrari, emandakoa eskertu nahian» Irteera berezia egingo dute Girizia Mendizale Elkarteko kideek asteburu honetan. Ez da ohiko mendi irteera izango, mendizaleen basoa osatu nahi dute. Horretarako zuhaitzak landatuko dituzte Oianleku inguruan, larunbatean. «Kimu edo landare gazte batzuk besterik ez ginela elkartu ginen, eta mende laurden batean zehar baso bat osatzen joan gara gure mendi irteera, herrigintza ekintza eta abarren bidez», nabarmendu dute Giriziako kideek. Iaz Girizia Mendizale Elkartearen 25. urteurrena ospatu zuten, eta urte hauetan guztietan landatutako «hazi nahiz landareekin osatzen joan garen baso oparoaren» berri eman zuten liburuxka eta DVD baten bidez. Aurten, berriz, lan horrekin jarraitu nahian, naturarekiko euren konpromisoa berretsi eta benetako baso bat landatzeko apustua egin dute. 25 gehi 26 51 landare aldatuko dituzte: «25 zuhaitz iazko partez, eta beste 26 aurtengo mendi taldearen urtebetetzea ospatzeko». Mendizaleen basoa izatea nahi dute, «mendiak urte hauetan guztietan eman diguna mendiari, Ama Lurrari, eskertu nahian». Oiartzungo Udalarekin harremanetan jarri dira, eta bere laguntzarekin herri lur batean landatuko dituzte zuhaitzak: «Hortxe bertan, hurrengo urteetan zehar, mendia maite dugun guztion artean, Mendizaleen basoa sortuko dugu». Beraz, aurten hasi, eta segida izango duen ekimena izango da. Larunbatean, denentzat Mendizale orori egin diote parte hartzeko deia. [...]
Allerruk 0-3 galdu zuen Plazetan Touringen kontra, larunbatean, Erregional Preferenteko eskualdeko derbian. Sailkapenean bi taldeen artean aldea dagoela garbi gelditu zen zelaiaren gainean. Lehen Erregionaleko Allerruk, bestalde, 4-0 galdu zuen Ikasber...
Gizarte Zerbitzuetako Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko eska ditzakete gizarte zerbitzuei dagozkien lanak egiten dituzten elkarteek diru laguntzak, 2012. urterako laguntzak emateko epea ireki baitute. Eskaerak apirilaren 2a baino lehen entregatu behar dira Errenteriako Udaleko Erregistroan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara). Deialdiak jasotzeko hiru bide eskaini ditu: Gizarte Zerbitzuen Sailera joanda (Santa Klara 18, behea), posta elektronikoz eskatuta (bbravo[a bildua]errenteria.net) eta udalaren web orritik jaitsita.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo bere bikotekidea jotzea leporatuta. Irungo taberna batean gertatu zen ustezko eraso atzo, 22:30ak aldera. Ertzaintza iritsi zenean bi lagunek helduta zuten gizonezkoa, eta ustezko erasotuak zauriak zituen aurpeg...
Hondarribiko Aste Santuko bederatzigarren argazki lehiaketa martxan jarri dute. Bertan edonork parte har dezake, eta partaide bakoitzak inoiz saritu edo argitaratu gabeko hiru argazki aurkez ditzake gehienez. Argazkien neurriak 20×30 zentimetrokoak izan behar dute, markorik eta euskarririk gabe. Lanaren atzealdean izen bat idatzi behar da, eta horrekin batera kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanaren edo lanen izen berbera. Kartazalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta NAren fotokopia erantsi behar dira. Argazkiak BAZen entregatu behar dira, apirilaren 20a baino lehen, eta argazki onenak, Zuloaga Etxean erakutsiko dituzte. 500 euroko saria izango da irabazlearentzat.