
FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Pasaia-Real Union. Larunbata, 16:30ean, Don Boscon. Elgoibar-Trintxerpe Larunbata, 16:30ean, Elgoibarren. Erregional Preferente Maila Sanpedrotarra-Tolosa. Larunbata, 16:00etan, Txintxerren. Erregional Lehen Maila...

Almitza Sega Elkarteak antolatuta, jaialdi berezia izango da datorren larunbatean Madalensoron. Almitzak bere ibilbidearen gaineko bideoa emango du lehenengo, eta pilota partida berezia izango da ondoren. Mikel Goñik bi oiartzuarren kontra jokatuko du: Mikel Martinezen eta Iñigo Ugalderen kontra. Gainera, bertso-pilota partida izango da, eta bi bertsolarik girotuko dute lehia. Horietako bat Angel Mari Peñagarikano izango da. Sarrerak datorren astean jarriko dituzte salgai, eta orduan zehaztuko dituzte salmetan tokiak eta prezioa.

Atzo egin zuten aurkezpena HUHEZIko kideek eta Porrotx pailazoak. Azken horrek azaldu zituen egitasmoaren nondik norakoak.

LAB sindikatuko zerbitzu publikoetako ordezkariek, Ainhoa Etxaide idazkari nagusiarekin batera, batzarra eta manifestazioa egin zuten atzo goizean Irunen. Manifestazioa Ospitale Zaharretik Nazioarteko zubira egin zuten. Hala, Europako Sindikatuen Nazioarteko Elkargoak deitutako Munduko Federazio Sindikalaren Zerbitzu Publikoen Aldeko Egunarekin bat egin zuen euskal sindikatuak. Horrez gain, gaur egungo egoeraren gaineko irakurketa egiten zuen.

Soroeta auzoa berritzeko lanak astelehenean hasiko dituzte: dagoeneko hasi dira lanen materiala auzoan uzten. Lanek 15 hilabete iraungo dute eta aurrekontua 15.000 eurokoa da. Proiektua Altair Ingeneria izeneko enpresak idatzi zuen, eta Orsa eta Otegi-Gaztañaga enpresek egingo dute obra. Helburua, auzoan saneamendu sare bereizlea ezartzea eta oinezkoei lehentasuna ematea da. Espaloi zabalak eta bide estuak ere egingo dituzte, oinezkoak eta bizikletak erosoago ibiltzeko. Gainera, Amutekoaren antzeko kirolgunea egingo dute, Soroetako gaur egungo futbol zelaian. Horrez gain, argiteria aldatuko dute, eta kontsumo txikiko argiak jarriko dituzte. Hiri altzari berriak jarriko dituzte, eta baita berdegune berriak ere. Espaloietan eta hiriguneetan 150 zuhaitz landatuko dituzte. Obrek irauten duten bitartean, Soroetako futbol zelaia aparkaleku gisa erabili ahal izango dute herritarrek. Girizi kalean hasiko dituzte lanak, eta bertan beste 35 aparkaleku berri egongo dira. Horiek behin betikoak izango dira. «Auzoak biziberritzeko beharra du. 1960ko hamarkadan eraiki zuten, eta orain arte ez da berritze lanik egin; konponketa lan txikiak bakarrik egin dira, eta zahartuta gelditu da», azaldu zuen atzo goizean Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. Trafikoan aldaketak Lau hilabete iraungo ditu lanen lehen zatiak. Bi aldaketa nagusi egingo dituzte fase horretan. Batetik, Donostia kaleko lehendabiziko zatia, Iturriberritik Dia hipermerkatuko biribilguneraino doana, gorantz joateko izango da bakarrik. Eta [...]

Hondarribiko Gazte Asanbladak antolatuta, Gaztetxearen aldeko binakako futbolin txapelketa egingo dute gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Muara tabernan. Parte hartzeko lau euro ordaindu behar dira taldeko, eta sariak izango dira. Futbolin abileziak er...

Asteburu honetan izango da Allerru judo taldeak antolatu duen judo maratoiaren bigarren saioa. Hala, bihar eta etzi izango da judoa ikusteko aukera Bekoerrota kiroldegian. Bihar arratsaldean entrenamendu moduko erakustaldia egingo dute Bekoerrotan. Guz...

Oraindik urrats hori egin ez dutenak aldaketak egitera animatu dituzte udalak eta UEMAk Gero eta gehiago dira izen-abizen ofizialak euskal grafiaz dituzten oiartzuarrak. Oiartzungo Udalak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak jakinarazi dutenez, azken bi urteetan abizena 108 lagunek euskaratu dute, eta izena 23k. Aldaketa horien ondorioz, Oiartzunen Michelena gutxiago daude eta Mitxelena gehiago, Tellechea gutxiago eta Telletxea gehiago, Oyarzabal gutxiago eta Oiartzabal gehiago, eta Ignacio gutxiago eta Iñaki gehiago, besteak beste. Izenak zein abizenak euskal grafiaz jartzeko ez da aparteko gauzarik egin behar: bake epaitegira joan, inprimaki bat bete eta agiri batzuk aurkeztu behar dira. Honako hauek dira: nortasun agiriaren kopia; hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria (bake epaitegian bertan ematen dute); errolda agiria (udaletxean lor daiteke); seme-alabak dituztenek edo ezkonduta daudenek familia liburua aurkeztu behar dute, eta seme-alaben nortasun agiria ere bai. Agiri horiek aurkeztearen helburua nortasun agirian eta bestelako agiri ofizialetan abizena eta izena euskal grafiaz edukitzea da, toki guztietan izen-abizenak berdin idatzita izateko. Oiartzungo Udalak eta UEMAk dei egin diete oraindik ere abizena edo izena euskaratu gabe dutenei, urrats hori egitera anima daitezen. Zalantzarik edukiz gero edo argibiderik behar izanez gero, interesdunek Oiartzungo Bake Epaitegira dei dezakete, honako telefono zenbakira: 943 49 09 13. Abizenak eta izenak euskaratu ez [...]

Zentro zaharra eta berria, batetik bestera pauso batzuetara besterik ez daude, baina aldea nabaria da: Garagune berriak abantaila ugari ekarri dizkie erabiltzaileei. Abenduan pasatu ziren Tulle kaleko zentrotik Martin Etxeberria kalekora. Goitik behera egokitu dute lokala erabiltzaileen beharretara, eta orain euren espazio propioa daukate. Errenteria-Oreretako Garagune Goyeneche Fundazioaren zentroa da, Gipuzkoan dauden 11 zentroetako bat. Adimen urritasuna daukaten pertsonak dira erabiltzaileak, eta bertan euren gustu eta beharretara egokitutako ekintzak egiten dituzte, begiraleen laguntzarekin. Horien bidez, adimen urritua dutenak gizartean integratzea du helburu Goyeneche Fundazioak. Errenteriako zentroak, hain zuzen, hamahiru erabiltzaile ditu, eta sei laguneko bi begirale ditu, Leire Lasa koordinatzaileaz aparte. Espazio propioa Lasak zentroaren beharra nabarmendu du. Tulle kalekoa Txolarte aisialdirako elkartearekin partekatzen zuten, eta Lasaren arabera, erabiltzaileek euren espazio propia edukitzeko beharra zeukaten: euren gauzak bertan eduki eta jaso, kudeatu… Zentro berriak aukera berriak ireki dizkie, eta orain bakoitzak bere gauzak edukitzeko txokoa du, pertsonalizatua, eta horrek autonomia sustatzen duela azaldu du Lasak. Sukaldea bera ere hobea dela adierazi du, eta gainera, Garaguneren kasuan, espazio garrantzitsuena da, hor egiten baitituzte ekintza asko eta asko. Ardurak banatzen dituzte bakoitzaren gustu eta beharren arabera: janaria prestatu, mahaia jarri, arropa garbitu edo lisatu… Sukaldeaz gain, beste zenbait gune ditu lokal berriak: [...]

Bihar, Gipuzkoako Ezker Hormako Joko Garbi Txapelketako finalak jokatuko dituzte, Zubietako (Donostia) pilotalekuan, 16:30etik aurrera. Hiru mailatako partidak izango dira, eta bitan lehiatuko dira Txosteko pilotariak. Gazte Mailan, Zubieta-Txost ariko...

Anaka auzoaren baserrien gaineko ikerketa lana on line jarri du Anaka 1881 Kultur Elkarteak. Ezer gutxi gelditzen da nekazal eta abeltzain giroko Anaka auzo historiko hartaz: hiru baserri eta artxibo historikoan gordetako zenbait dokumentu besterik ez. 1857. urtean 44 baserri zeuden Anakan, eta horietatik 37ren gaineko informazioa aurkitu dute ikerketan. Hala ere, gogoratzekoa da Anaka ez zela egungo irundarrek ezagutzen duten auzo bera. Anaka historikoa Auzoaren mugak askoz ere zabalagoak ziren XIX. mendean, eta Urdanibia, Pinudia, San Migel, Geltokia, Mendibil, Beraun, Lapitzeko zati bat, eta Santiago hartzen zituen bere baitan. Auzoaren ekialdeko muga Dunboako kanaleraino iristen zen, eta Behobiarekin muga egiten zuen. Colon ibilbideko zenbaki bikoitiak eta Nafarroako hiribideko bakoitiak ere Anaka auzoko parte ziren. Trenbidearen etorrerak, ordea, auzoaren egitura guztiz eraldatzea ekarri zuen. 44 baserritik, hiru zutik Agerre Txiki, Camino Berri eta Ipar Txiki dira bizirik dirauten baserriak. Agerre Txiki Emaus enpresatik gertu dago, Letxunborro etorbidera iritsi aurretik. Erraz ikusten da, bertan dagoen baserri itxurako eraikin bakarra baita. 1706an Beltran de Agerre zen jabea. Camino Berri da horien artean bigarrena; Sancheski enpresaren eremuan dago egun, eta oraindik ere, behiak ditu, nahiz eta hamaika lapurretaren ondorioz eraikina erabat suntsitua egon. Lehen datuak 1768koak dira, eta Isabel Barbasa zen garai hartan [...]

Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute, hiri barneko autobus linean Lurraldebusen Txartel Bakarra erabili ahal izateko. Gaur eman dituzte urtebeterako sinatu duten akordioaren xehetasunak Jon Txasko Ogasun zinegotziak ...

Auto batek su hartu zuen atzo eguerdian Letxunborro etorbidean. Sistema elektrikoan arazo bat izan ondoren, frenorik gabe gelditu zen suhiltzaileen biribilgunera iristean, Donostiarako noranzkoan. Gasolindegian gelditu zen gidaria autoa sutan zegoela. Suhiltzaileek hamar minutu behar izan zituzten bertaratzeko.

Bergaran jokatuko du Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak, bihar, 16:30ean, Agorrosin futbol zelaian. Hamalaugarren dira berdeak sailkapen nagusian, hemeretzi punturekin, eta hamargarren sailkatua menderatzen saiatuko dira bihar. Sai...

Etzi egingo dute Amuteko zine zikloaren azken emanaldia. Desperoren kondaira ikusteko aukera izango da, euskaraz. Arratsaldeko bostetatik aurrera emango dute pelikula, eta doan izango da. Peter Pan lana ikusteko aukera izan zuten auzoko haurrek aurreko...

Antxoko anbulatorio berria ezagutzeko baliatu zuten atzoko eguna antxotarrek. Bertan izan zirenek hitz onak besterik ez zituzten izan, aurrekoarekin alderatuta, askoz hobea delako. Erosoagoa, handiagoa, osatuagoa, argiagoa. Hitz horiek erabili zituzten atzo antxotarrek Usozen egin duten behin-behineko anbulatorio berria izendatzeko. Osasun azpiegitura berriarekin txundituta gelditu ziren bisitariak, eta “bazen garaia”, “hau aldaketa!”, eta “hau bai dela anbulatorio bat” bezalako esaldiak ahoz aho ibili ziren. Izan ere, atzo ezagutu zuten Antxoko bizilagunek anbulatorio berria. Ate irekien eguna izan zen. Hala, asteburua lokal zaharretik berrira beharrezko materiala eramateko baliatuko dute Osakidetzako langileek, eta astelehenean hasiko dira medikuak bertan herritarrak artatzen. Herritarrekin batera, Pasaiako Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideak, eta Osakidetzako nahiz anbulatorioa eraiki duen enpresako ordezkariak izan ziren atzo azpiegitura ezagutzen, tartean, langileak. 7.172 erabiltzaile Antxoko anbulatorioak 7.172 biztanleren beharrak asetuko ditu. Horietatik 6.358k helduen familiako medikuntza zerbitzuak jasoko dituzte, eta 814k pediatriakoak. Hortaz, Antxok 4.652 biztanle dituela kontuan izanik, ondoko herrietako biztanleei ere zerbitzua ematen die osasun zentroak. Pediatria zerbitzua erabiltzen duenetakoa da Kike Tellado antxotarra, adin txikiko alaba bat baitu. Oso pozik azaldu zen atzo Tellado ikusi zuenarekin, batez ere pediatriako sailaren antolaketarekin: “Instalazioak oso handiak dira. Haurrentzako aretoa besteetatik bereizi dute, eta lehengo anbulatorioarekin alderatuz, askoz hobeto dago [...]

Harrigarria da ikustea batzuk lanerako agertzen duten gogo falta, eta, aldiz, errealitatea manipulatzeko eta egiak erdizka kontatzeko egiten duten ahalegina. Guk ez dugu lan dinamika hori atsegin eta ez dugu bide horretatik jarraituko, Lezoko EAJri eraikitzailea eta egokia iruditzen bazaio jarrai dezatela horrela. Xehetasun gehiagorekin jarraitu aurretik komenigarria litzake memoria pixka bat egitea zehaztasun eta ezagutza gehiagorekin hitz egiten jarraitzeko: Bat: Lezon inoiz politiko batek izan duen soldatarik altuena EAJko zinegotzi batena izan da. Guk aurreko lanetan genuen soldata bera mantendu dugu. Bi: EAJk, ezker abertzalearen ilegalizazioa aprobetxatuz, 2003-2007 legegintzaldian bere bi liberatuei jarri zien soldatari soilik KPIak izan duen igoera aplikatuko bagenio ondorengo emaitza emango luke: EAJko bi zinegotzi horiek 114.433,26 euro kobratuko lituzkete gaur egun, eta, aldiz, Bilduko hiru zinegotzien guztirakoa 117.433,26 euro da. Diferentzia argia da, eta ez du komentario gehiagoren beharrik. Ez gara zuen kudeaketaren eraginkortasuna aztertzen hasiko, nahiz eta askok oraindik gogoan duten zuen legegintzaldian hornitzaileek kobratzeko izan zituzten arazoak, herriko hainbat kultur eta kirol elkarteri ordainketa egiteko garaian etengabeko atzerapenak … eta guzti hori oraindik krisia hasi gabe zegoelarik. Lezoko Bildutik herritarren ongizaterako lan egin nahi dugu. Zoritxarrez ez dago gure esku ekonomia suspertzea, ezta langabezian daudenen egoera ekonomikoa hobetzea ere, baina bai Lezorako [...]

Erregional Preferente Mailako Allerruk aukera ederra du asteburu honetan puntuak pilatzen jarraitzeko. Izan ere, azkeneko sailkatuaren, Kotskas-Miren Bihotzaren, zelaian jokatuko du bihar arratsaldean. Matigoxotegiko norgehiagoka 17:15ean hasiko da. Au...

Lezoko Udalak jakinarazi duenez, 45 lezoarrek jasoko dituzte hobariak tasetan eta zergetan 2012an. Guztira, 68 eskakizun aurkeztu zituzten (horietako hiruk ez dute jaso dokumentazioa falta zelako), eta hogeik ez zituzten baldintzak betetzen. Horrela, 24 lagunek %90ekoa jasoko dute, hamabik %75ekoa, bostek %50ekoa eta lauk %25ekoa. Datozen egunetan jasoko dute onuradunek jakinarazpen ofiziala. Udalak esan du «behar gehien duten familiak laguntzea» dela hobari horien helburua. Aurten, mailakatuak Aurten, orain arte ez bezala, mailakatuak izan dira hobariak. Orain arte hobari bakarra egon da: %75ekoa. Horrela, aurten %10 eta %95 arteko hobariak ematekoa zen udala zergetan eta tasetan. Horrela, 36 familiak iazko hobari berbera edo hobea izango dute aurten. Hala ere, iaz jaso zutenen bederatzi familiek ez dute hobaririk jasoko aurten. Familia bakoitzeko kideen zein familia bakoitzak dituen diru sarreraren arabera kalkulatu dute hobarien kopurua.

Donostiako Zurriola hondartzan aurkitu dute atzo Errenteria-Oreretan desagertu zen 83 urteko emakumea, osasun egoera “nahiko onean”. Atzo 21:30ean hasi ziren emakumearen bila, DYA Hego Euskal Herriko errepideetan laguntzen duen elkarteko it...