2012/1

Zerura begira, baina egin zen danborrada

Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, euriaren beldur izan arren, Hendaiako danborrada zerurantz begira atera zen larunbatean. Bixintxo Besten barruan bosgarren urtez segidan antolatutako jarduerak, 700 danbor elkartu zituen herriko kaleetan. H...

admin

Hainbat ekitaldi egingo dituzte Gezalan, ikastolaren inaugurazioaren harira

Lezoko eraikinaren inaugurazio ofiziala pasa den igandean egin zuten arren, Pasaia-Lezo Lizeoak eraikin berria duela ospatzeko hainbat ekitaldia antolatu ditu datozen egunetan. Horrela, datorren ostiralean, Deja Bu taldeak Azken Portua eskainiko du, ha...

admin

Zaharren ohiko bazkarian parte hartzeko azken deia

Datorren otsailaren 5ean eginen dute bixintxoetako zaharren ohiko bazkaria, Landa Agerrian. Joateko interesa duten lagunek Laguntza Sozialeko Herriko Zentroan eman behar dute izena (Lorategietako karrika, 9), hilaren 27a baino lehen.

admin

Errugbi taldeak galdu du, eta futbolekoak, irabazi

Stade Hendayais errugbi taldea Boucau-Tarnos talde lapurtarraren kontra aritu zen igandean, Hendaian jokatutako partidan. Etxekoek ez zuten partida irabazten asmatu, eta azkenean, 12-24 galdu zuten Bokalekoen kontra. Bestalde, Hendaye Eglantins futbol ...

admin

Biztanleria erroldan sartzeko dei egin dute herriko etxeak eta INSEEk

Frantziako Estatistika eta Ikerketa Ekonomikoen Institutu Nazionalak (INSEE), Hendaiako Herriko Etxearekin elkarlanean, errolda osatuko du otsailaren 25era arte. Biztanleriaren herena Bidasoa ibaiaren beste aldetik datorrela nabarmendu zuten herriko et...

admin

1936ko gerrako iheslarien gaineko konferentzia izanen da gaur

Hendaiako Herriko Etxeak, Oroitza elkartearekin elkarlanean, konferentzia antolatu du gaurko, L’été 36, Irun et les réfugiés dans la mémoire des hendayais (1936ko uda, Irun eta errefuxiatuak hendaiarren gogoan) izenburupean. Hendaiarren historia...

admin

Hiru merkataritza gune berri sortuko dira K-Biziaken

Irungo Udalak jakitera eman duenez, hiru negozio berri ireki behar dituzte K-Biziak ekimenaren baitan. Hala, proiketu honek bultzatuko dituen hiru merkataritza gune berriak dira, Miren Gómez dantza estudioa; Arreglitos, arropa konponketa eta euskal  jantzigintza; eta, Kids&Us haurrentzako ingelesa akademia. Hala, sartu berri diren komertzioekin, 19 dira dagoeneko K-Biziak ekimenean parte hartzeko onetsitako proiektuak:  11 Hondarribia kalean eta Pinudi inguruan, eta 8 Pio XII.ren eremuan. Ekimena, Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Hitzarmen Orokorraren barruan jaio zen; bertan, ekonomia suspertzeko eta enpresa berrien sorrera bultzatzeko, zein toki jakin batzuetako kontsumoa eta inbertsioa ere suspertzeko. Miguel Angel Paez Irungo Ekonomiaren Sustapenerako ordezkariak baieztatu duenez, programak “emaitza onak izaten ari da.”    

admin

Inauterietako kartel irabazlea aukeratu dute

2012. urteko Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazlea zein izan den jakitera eman du Irungo Udalak. Raquel Hernandez Boneden Sonrisa de Carnaval (Inauterietako irrifarrea) kartelak lortu ditu boza gehien herritarren aldetik (441 zehazki), eta hor...

admin

Lezoko Soinu Zahar Txapelketa hilaren 28an ospatuko dute

Gazteen Soinu Zahar Txapelketaren XIV. ekitaldia egingo dute larunbat honetan Lezon. Bertan 7 eta 15 urte bitarteko neskek hartuko dute parte, A eta B sailetan banatuta. Eusko Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XIV. Gazteen Neskatxena Ligaxkaren leh...

admin

Aiton Bordakoek txangoa egingo dute Abadiñora, San Blas Eguna ospatzera

Aiton Borda Lezoko zaharren egoitzako kideek txangoa egingo dute datorren otsailaren 3an, ostiralarekin. Abadiñora (Bizkaia) egingo dute irteera, San Blas Eguna dela eta. Urtero azoka antolatzen dute bertan. Bertara joan nahi duenak, izena eman dezake...

admin

‘PaGAGnini’ umorezko ikuskizuna, Itsas Etxean

Etzi, arratsaldeko zortzietan, Yllana taldeak PaGAGnini umorezko antzerkia emango du, Ara Malikianekin, Itsas Etxeko auditoriumean. Sarrerak Arma Plazako eta Kirol Kaiko turismo bulegoetan eros daitezke, goiz eta arratsaldez. Emanaldiaren egunean ere,...

admin

Bizilagunekin bilduko da Hondarribiko Udala

Udala datozen asteetan Hondarribiko bizilagunekin bilduko da. Bilerak astelehenean hasiko dituzte eta Jaitzubian egingo dute lehenengoa. Udalak 2012an izango duen aurrekontua azalduko die hondarribiarrei, eta udaletik esan dutenez, bizilagunek iradokiz...

admin

Palestinako argazkiak daude Mikelazulon

Gaurtik otsailaren 5era bitartean Palestinan ateratako argazkiak ikusteko aukera izango da Mikelazulon. “Jerusalem, Nablus, Hebron, Ramala, Bir Zeit eta Qalquiliako eta beste hainbat herritako palestinarren sufrimendua” azaleratzen dutela e...

admin

Iñaki Petxarroman: “Oarsoaldea nahiko eskualde zigortua da”

Iñaki Petxarroman kazetari eta idazleak Lurra, zorua bailitzan liburua aurkeztuko du bihar, 19:30ean Xenpelar Etxean. “Garapen ereduak azken urte eta hamarkadetan Euskal Herrian eragin dituen ondorioei buruz” ariko da, eta ildo horretatik,...

admin

Udaltzainak: “Uste dugu udalak ez duela gure lana behar bezala baloratzen”

Lezoko Udalak Udaltzaingoaren gaueko txanda kentzea ez dute gogo onez hartu udaltzainek. “Gu hemen hiru txanda egiteko sartu ginen, beraz, ez daukagu arazorik gaueko zerbitzua emateko”. Herriko agintariek euren lana behar bezala ez dutela baloratzen uste dute udaltzainek: “Gure lanaren aitortza eza dago murrizketaren oinarrian. Ez da inon baloratzen. Bi aspektutan oinarritzen gara hori esateko. Alde batetik, instalazioetan. Udaletxeko leku ziztrinenean gaude, eta azkeneko urteetan ez da ezer inbertitu. Bestalde, plantilan izan diren murrizketak daude. Egoera onenetan zortzi ginen, eta aurreko legealdian sei geratu ginen. Seirekin gelditzeak balio izan zuen Oiartzungo Udalarekin hitzarmena egiteko”. Euren ustez, Oiartzungo Udalarekin patruila bateratua egiteko hitzarmenak “emaitza kaskarra” eman zuen: “Eman duen emaitza kaskarrarekin… hura aurrezteko bazen, oraingoarekin gehiago aurreztuko da. Aurreztu, aurreztu eta aurreztu zerbitzu baten kaltetan”. Egindako murrizketek eurei eta musika eskolakoei eragiten dietela gaitzetsi dute: “Salatu nahi dugu udaltzainak zein musika eskolakoak garela egoera gehien pairatzen ari garen langileak. Hobeto dira esfortzu kolektiboak esfortzu partikularrak baino. Garrantzitsua da aldarrikatzea. Udaltzaingotik askotan galdetu izan diogu udalari zergatik ordaindu behar dugun beti guk. Ekintza solidarioagoa izango litzateke plantilari, bere osotasunean, eragingo dion neurri bat hartzea, atal bati baino”.   Gauetan, prebentzio lana Gaueko eta eguneko txandak ezberdinak direla aldarrikatu dute udaltzainek: “Gaueko txandan [...]

admin

Ibilgailuen tasak «garestiegiak» direla salatu du EAJK

Lezoko EAJren udal taldeak ibilgailuen zergak kritikatu ditu, “garestiegiak” direla eta. Horrela, zerga hori 25 tarifek osatzen dute (ibilgailu mota bakoitzeko bana), eta horietatik hogei tarifa Gipuzkoako garestienak direla salatu dute. Horrela, Donostiako, Bilboko eta Gasteizko tarifak baino garestiagoak direla azaldu du EAJk, eta Gipuzkoako hiriburuan garestiago diren bi tarifa soilik daudela esan du Kepa Garbizu bozeramaileak. Horrez gain, Oarsoaldeko beste herriekin alderaketa egin dute, eta 21 dira garestiagoak Lezon. Horrez gain, Laukizen eta Getxon —Espainiako Estatuan errenta handiena duten udalerriak— baino garestiagoak dira Lezoko zergak. Horrela, bere talde politikoak urtero KPI igotzea defendatu duela esan du. “Gu alkatetzan egon ginenean lehenengo urtean igo genuen zerga hori, eta gainontzeko hiruetan ez genuen igo”, gaineratu du Garbizuk. Aurten, gobernu taldeak tarifen herena %5 igo duela salatu dute, eta gainontzekoak,%10. “Guztira, %9,08 igo da batez beste”, esan dute.   “Ibilgailua, luxua” Lezon biztanleko 0,71 ibilgailu daudela gogorarazi du Garbizuk, eta herritik kanpo lan egiten duten 16 urtetik gorako lezoarren batez bestekoa %79,05ekoa dela esan du, Oarsoaldean %49 guztira. Gipuzkoan, berriz, %48koa da kopuru hori. Kanpoan ikasten dutenak, berriz, %91 direla aipatu du. Gauzak horrela, Garbizuren ustez, Bildurentzako ibilgailuak “luxuzko produktuak” dira, “behar bat direnean”. Euren ustez, udal gobernuak autoen jabeak “aberatsak balira [...]

admin

Langabeek batzarra egingo dute gaur

Errenteria-Oreretako langabeek batzarra egingo dute, gaur, eguerdiko hamabietan, Herriko Enparantzan. Antolatzaileek bilera irekia dela jakinarazi dute, eta herriko langabe guztiak parte hartzera animatu dituzte.

admin

Hiru estropada irabazi ditu Hibaikak Gipuzkoako Ligako lehen lehian

Gipuzkoako Ligaren aurretik izandako emaitzak berretsi dituzte Hibaika Arraun Elkarteko batelek Orion. Ligako lehen estropada egin zuten bertan —Zarautzek antolatu zuen—, eta nesken Haur-Kadete Mailan, mutilen kadeteetan eta nesken Gazte Mailan lor...

admin
Gehiago