Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ibilgailuen tasak «garestiegiak» direla salatu du EAJK

Lezoko EAJren udal taldeak ibilgailuen zergak kritikatu ditu, “garestiegiak” direla eta. Horrela, zerga hori 25 tarifek osatzen dute (ibilgailu mota bakoitzeko bana), eta horietatik hogei tarifa Gipuzkoako garestienak direla salatu dute. Horrela, Donostiako, Bilboko eta Gasteizko tarifak baino garestiagoak direla azaldu du EAJk, eta Gipuzkoako hiriburuan garestiago diren bi tarifa soilik daudela esan du Kepa Garbizu bozeramaileak. Horrez gain, Oarsoaldeko beste herriekin alderaketa egin dute, eta 21 dira garestiagoak Lezon. Horrez gain, Laukizen eta Getxon —Espainiako Estatuan errenta handiena duten udalerriak— baino garestiagoak dira Lezoko zergak. Horrela, bere talde politikoak urtero KPI igotzea defendatu duela esan du. “Gu alkatetzan egon ginenean lehenengo urtean igo genuen zerga hori, eta gainontzeko hiruetan ez genuen igo”, gaineratu du Garbizuk. Aurten, gobernu taldeak tarifen herena %5 igo duela salatu dute, eta gainontzekoak,%10. “Guztira, %9,08 igo da batez beste”, esan dute.   “Ibilgailua, luxua” Lezon biztanleko 0,71 ibilgailu daudela gogorarazi du Garbizuk, eta herritik kanpo lan egiten duten 16 urtetik gorako lezoarren batez bestekoa %79,05ekoa dela esan du, Oarsoaldean %49 guztira. Gipuzkoan, berriz, %48koa da kopuru hori. Kanpoan ikasten dutenak, berriz, %91 direla aipatu du. Gauzak horrela, Garbizuren ustez, Bildurentzako ibilgailuak “luxuzko produktuak” dira, “behar bat direnean”. Euren ustez, udal gobernuak autoen jabeak “aberatsak balira [...]

admin
Bidasoa
2012/01/24

Lezoko EAJren udal taldeak ibilgailuen zergak kritikatu ditu, “garestiegiak” direla eta. Horrela, zerga hori 25 tarifek osatzen dute (ibilgailu mota bakoitzeko bana), eta horietatik hogei tarifa Gipuzkoako garestienak direla salatu dute.

Horrela, Donostiako, Bilboko eta Gasteizko tarifak baino garestiagoak direla azaldu du EAJk, eta Gipuzkoako hiriburuan garestiago diren bi tarifa soilik daudela esan du Kepa Garbizu bozeramaileak. Horrez gain, Oarsoaldeko beste herriekin alderaketa egin dute, eta 21 dira garestiagoak Lezon. Horrez gain, Laukizen eta Getxon —Espainiako Estatuan errenta handiena duten udalerriak— baino garestiagoak dira Lezoko zergak.

Horrela, bere talde politikoak urtero KPI igotzea defendatu duela esan du. “Gu alkatetzan egon ginenean lehenengo urtean igo genuen zerga hori, eta gainontzeko hiruetan ez genuen igo”, gaineratu du Garbizuk. Aurten, gobernu taldeak tarifen herena %5 igo duela salatu dute, eta gainontzekoak,%10. “Guztira, %9,08 igo da batez beste”, esan dute.

 

“Ibilgailua, luxua”

Lezon biztanleko 0,71 ibilgailu daudela gogorarazi du Garbizuk, eta herritik kanpo lan egiten duten 16 urtetik gorako lezoarren batez bestekoa %79,05ekoa dela esan du, Oarsoaldean %49 guztira. Gipuzkoan, berriz, %48koa da kopuru hori. Kanpoan ikasten dutenak, berriz, %91 direla aipatu du.

Gauzak horrela, Garbizuren ustez, Bildurentzako ibilgailuak “luxuzko produktuak” dira, “behar bat direnean”. Euren ustez, udal gobernuak autoen jabeak “aberatsak balira bezala” tratatzen ditu, eta “ibilgailuen kopurua gutxitu behar dela esaten digute klabean”. Lezoar baten errenta 14.000 euro ingurukoa dela adierazi dute, eta Gipuzkoako batez bestekoa, berriz, 17.000 eurokoa.

EAJk badaki arazo ekonomikoak daudela udalean: “Hartu duten bidea ez da egokia. Gastuak murriztu beharko lituzkete eta beste zerga batzuk aplikatu”. Zergetan Bilduk “urrezko arrautzen oiloa” aurkitu duela diote.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.