2012/1

Txoko mitikoa arriskuan

Errenteria-Oreretako denda mitikoen zerrenda bat egin behar izanez gero, ziur Txustiren Txokoa bertan agertuko litzatekeela. Izan ere, nork ez du noizbait ogia, gozokiren bat edo txorizo ogitartekoa erosi Erdiko kaleko dendan? 1991tik du martxan negozioa Tomas Rodriguezek, eta herritar askoren denda izan da hogei urte horietan. Ez da, ordea, momenturik onenak pasatzen ari, eta duela ia zazpi urte hasi zen gatazka baten ondorioz, kaleratu egin dezakete Rodriguez. 2005ean Lekuona lokalaren jabeak, eraikin osoa goitik behera bota behar zutela jakinarazi zion dendariari. Maizterra, ordea, ez zegoen ados nagusiak proposatutako neurri horrekin, eta horren truke kalte-ordainak eskatu zizkion. Negoziazioa aurrera joan zen pixkanaka, baina azkenean ez ziren alde biak ados jarri. Handik lau urtera, jabeak berriro hasi ziren eraikin berriaren gaiarekin. Lekuonak Zumardiko lokal bat proposatu zuen, baina Rodriguez ez zegoen ados, kontratuaren baldintzak aldatuko zirelako. Eraikuntza enpresa ere sartu zen erdian maizterren irteera negoziatzeko. Orduan ere ez ziren inongo akordioetara ailegatu, eta eraikina barruan zela botako zutela esan zien. Esan eta egin: 2011ko otsailean hasi ziren obrak. Lanak geldiarazteko salaketa jarri zuen Rodriguezek, baina epaileak onartu egin zuen obrak egitea, eta lanekin jarraitu zuten. Handik gutxira, epaitegitik eskutitz bat iritsi zitzaion Rodriguezi, lokaletik kaleratuko zutela jakinaraziz. Horretarako argudioa kontraturik ez izatea [...]

admin

“Nire argazkietan azaltzen direnekin harremana lantzen saiatzen naiz beti”

Imanol Pachecok (Oiartzun, 1979) bere loradendan egiten du lan, baina duela hiru urtetik argazkilaritza du zaletasun. Super Foto Digital aldizkariak antolatutako lehiaketan bigarren saria eskuratu berri du, eta azken horrek ekarri duenaz eta bere zaletasunaz hitz egin du Hitza-rekin Errenteria-Oreretan bizi den oiartzuarrak. Zer da Book Super Foto Digital lehiaketa? Super Foto Digital aldizkari espezializatuak antolatzen du lehiaketa hori. Aldizkaria Euskal Herrian eta Espainiako Estatu osoan banatzen dute, eta lehiaketan parte hartzeko baldintza bakarra hilabetean bi argazki baino gehiago ez bidaltzea da. Otsailean hasi eta azaroan amaitzen da lehiaketa, eta ia urte osokoa izanik, argazki ikaragarri pila jasotzen dituzte.  Ematen dituzten sariak, berriz, interesgarriak dira oso: lehenengo hirurek, 3.000, 1.800 eta 1.200 euroko saria jasotzen dute, hurrenez hurren. Nik bigarrena jaso dut. Horrekin batera akzesitak ere badituzte. Zerk eraman zintuen bertan parte hartzera? Bertan parte hartzen nuen lehenengo aldia izan da, eta bi argazki bidali nituen lehiaketarako. Joan den urte hasieran bidaia egin nuen Senegalera gobernuz kanpoko erakunde batekin, eta bertan egindako argazkiak asko gustatu zitzaizkidan. Lehiaketa horretan parte hartzea, bidaiari nolabaiteko jarraipena emateko modua iruditu zitzaidan. Nolakoa da saritutako argazkia? Senegalen egindako txango batean Dindefelo ur-jauziaren azpian, bertako  mutil pare batekin egin genuen topo. Oso atseginak ziren, eta naturaltasun [...]

admin

Nekane Lasarteren margolanak, Gaztelun

Nekane Lasarte artistaren margolanak ikusteko aukera izango da datozen asteotan Gaztelu ostatuan. Otsailaren 15era arte egongo dira lanak zintzilikatuta, eta jangela irekita dagoenean ikus ahal izango dira. Lasarte musika munduan ezagunagoa den arren, ...

admin

Oiarsoko mutilek irabazi eta neskek galdu egin dute

Oiarso saskibaloiko Senior Mailako mutilek garaipena lortu zuten; neskek, ordea, ezin izan zuten Internacionalen aurrean ezer egin. Mutilek 85-58 irabazi zioten Ordiziari, eta zazpigarren daude, 21 punturekin. Neskek, berriz, porrot latza jaso zuten et...

admin

Udal gobernu taldea: “Epaiak ez dio normalizazio politikoari laguntzen”

Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko sei gazte espetxeratzen hartutako erabakiaren gainean, udal gobernu taldeak “kezka eta atsekabea” azaltzeaz gain, normalizazio politikoari ez diola laguntzen adierazi du: “Erabakia gazte hauek Se...

admin

Euskal Herrikoan porrotak herriko taldeentzat

EPLEk zein Landarek galdu egin dituzte Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako asteburuko euren partidak: EPLEk (Aitor Odriozola-Antton Aranburu) 16-22 galdu zuen Zazpi Iturriren kontra eskuz binaka, eta Landarek (Iñaki Elorza-Ruben Pichel), berriz,...

admin

Udalak balorazio positiboa egin du herri batzarren gainean

Azken hilabeteetan udalak batzarrak egin ditu herriko auzo elkarte guztiekin, eta atzo berriro bildu ziren udaleko eta auzo elkarteetako ordezkariak, bileren gaineko ondorioak ateratzeko. Udalak balantze positiboa egin du. Luisma Diez Hirigintza zinego...

admin

Josu Gil: “Eguneroko erosketek baserria eta ingurumena mantentzea laguntzen dute”

Josu Gil (Eibar, 1979) EHNE sindikatuko kidea 19:30etik aurrera egongo da gaur Gezala Auditoriumean. Txoriak galduta egozenian dokumentala ikusi ondoren, hitza hartuko du Gilek. Filmak Zumarragako Oraa baserriko bizimodua azaltzen du. Arratsaldeko ekitaldia Gipuzkoa desberdin baten alde, jendarte eredua aldatu: azpiegitura lan handiak gelditu izenburuko jardunaldien barruan egingo dute.   Gaur solasaldia egongo da Gezala Auditoriumean. Zer aditzeko aukera izango dute bertaratzen direnek? Hitzaldia baino gehiago, Txoriak galduta egozenian dokumentalarekin dago lotuago saioa. Baserri tradizional baten bizimodua azaltzen du, eta gaur egun ikusteko zailak diren hainbat lanbide ikusteko aukera egongo da. Pasarte batzuk hartuko ditut, eta jendeak zer pentsatzen duen adierazi dezake. Ez dut ohiko hitzaldi bat emango, nahiago dut jendearen iritzia jaso; euren kezkak eta galderak jaso. Film horretan familia batek zalantzak ditu, baserrira aurrerapen teknologikoak eraman ala ez, batzuk aldekoak dira, beste batzuk kontrakoak… Ea jendeak zer pentsatzen duen horri buruz. Eztabaida modukoa izatea da helburua, interaktiboa.   Arratsaldeko ekitaldia ‘beste Gipuzkoa baten aldeko’ jardunaldien barrukoa da. Baserriak oinarrizkoak dira aldarrikatzen den beste Gipuzkoa horretan? Bai, argi daukagu baietz. Dinamika horretan azpiegitura handiak kritikatzen dira: Abiadura Handiko Trena edo Jaizkibelgo kanpo kaia… Azpiegitura horiek, eta ia denek, nekazaritzan dute eragina. Nekazal lur asko ari dira zementuz betetzen. Nekazaritzak [...]

admin

Laguntasunaren jaiotza CANen bulegoan dago

Gabierrotak Laguntasuna erretiratuen egoitzak jakinarazi duenez, Gabonetan Xenpelar Etxean jarrita egon den jaiotza CANen bulegora eraman dute (Nafarroa etorbidea, 69). Erakusketa hilaren 31 arte ikusteko aukera izango da bulegoa irekita dagoen orduetan.

admin

Anaitasuna liderrari irabazi dio Oiartzunek

Etxetik kanpo. Liderraren zelaian. Eta Ohorezko Erregional Mailako Oiartzun taldeko mutilek garaipena eskuratu zuten. 0-1, Eñaut Fernandezek sartu zuen oiartzuarrei garaipena eman zien gola. Anaitasuna gutxienez berdinketa lortzen saiatu zen, baina oi...

admin

Pili Ansaren lore lehorrak, Petra Lekuonan

Erakusketa berria jarri zuten ostiralean Petra Lekuona zaharren egoitzan. Pili Ansaren lanak dira, lore lehorrekin egindako koadroak. Ansa, Katalina Erauso Arte Klubeko kidea da. Erakusketa bisitatu nahi dutenek, otsailaren 13ra arte izango dute horret...

admin

Sailkapenaren goialdean da Touring, 2-0 irabazita

Touringen asteburuko garaipena garrantzitsua izan da, horri esker sailkapenaren bigarren tokian jarri baita. 2-0 irabazi zion larunbatean Kostkas Miren Bihotzari, eta hiru puntuei esker, liderrarekin berdinduta dago, 35 punturekin. Beti Onak bina berdi...

admin

OKEren goi mailako taldeak hizpide irratian

Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan Oiartzun Kirol Elkarteko goi mailako futbola aztertuko dute bihar. Lau gonbidatu izango ditu Joxemi Lopez kirol esatariak: Gari Argote, Aritz Bereziartua, Enekoitz Markos eta Mikel Salegi. Argote Ohorezko Erregion...

admin

Neguko Kontzertu arrakastatsua

Larunbatean, Herri Musikaren Txokoan, Neguko Kontzertua egin zuten. Euskal Herritik Mixel Etxekopar zuberotarra aritu zen eta argazkian kantua laguntzeko kontrabaxua jotzen ageri da. Xirula eta ttunttuna, eta bestelako flautak ere jo zituen. Venezuelatik hirukotea igo zen taula gainera: Ynahru Silva abeslaria, Jesus Gonzalez Brito gitarra jotzen eta Mao Fermin Ruiz kuatroarekin. Kontzertuak sekulako arrakasta izan zuen, antolatzaileen arabera: «Musikariek oso maila ona emateaz gain, emanaldi bikainak eskaini zituzten. Aretoa erabat bete zen, aulkiak, eta bazter guztiak, eta adin guztietako entzuleak zeuden».

admin

Saskibaloiko igoera fasean, gazteek bi partida irabazi dituzte

A taldea sailkapeneko liderra da bi partidetatik biak irabazita; bigarren taldea, hamargarrena da Igoera fasea jokatzen ari da Gazteen Mailako Partaidetza lehiaketako lehen taldea sailkapeneko liderra da. Gazteen A taldeak, asteburuan, erraz irabazi zion MCM taldeari: 72-36. Igoera faseko lehenengo partida, berriz, aurreko asteburuan jokatu zuen, eta 94-39 irabazi zion GX Easo taldeari. Igoera faseko bigarren garaipena du Oiartzungo taldeak. Jokatutako bi partidetatik biak irabazi ditu. Ondorioz, sailkapeneko liderra da, lau punturekin. B taldeak, berriz, partida bakarra jokatu du, eta galdu. 42-32 irabazi zion asteburuan Easo 95 Amara taldeak. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrak hamargarrenak dira, hamabitik. Bestalde, Kadete Mailako neskek 40-77 irabazi diote Gamon taldeari asteburuan. Taldeko hirugarrenak dira neskak. Jokatutako partidetatik bost irabazi dituzte eta hiru galdu. Helduen Mailako taldeak, berriz, galduz hasi du urte berria. Eibarko Rubal taldearen kontra 50-86 galdu zuen.

admin

Kirol emaitzak

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Anaitasuna-Oiartzun: 0-1. Espainiako Estatuko Emakumeen Bigarren Maila. Oiartzun-At. Revellin: 5-0. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Gorka Pinturas Makax-Oiartzun: 1-6. Bigarren Maila. Tecnun-Power Rangers:...

admin

Helitt-ek ostiralean abiatuko ditu hegaldiak Madrilera

Hellit airelinea andaluziarra low cost enpresa gisa aurkeztu da Hondarribiko aireportuan. 40 eurorekin Hondarribiatik Bartzelonara bidaiatu daiteke dagoeneko, eta 50 eurorekin Madrilera joateko aukera zabaldu dute: ostiralean inauguratuko dute zerbitzu...

admin

Jaitsiera postutan sartu da Hondarribia-Irun

Bigarren itzuliko lehen aukera galdu du Hondarribia-Irunek Gran Canariaren aurka. 67-59 galdu ondoren, jaitsiera postutan sartu dira bidasoarrak. Hamazazpi punturekin, sailkapen orokorreko azken aurreko postuan daude berdeak, eta datorren larunbatean i...

admin
Gehiago