Helitt-ek ostiralean abiatuko ditu hegaldiak Madrilera
Hellit airelinea andaluziarra low cost enpresa gisa aurkeztu da Hondarribiko aireportuan. 40 eurorekin Hondarribiatik Bartzelonara bidaiatu daiteke dagoeneko, eta 50 eurorekin Madrilera joateko aukera zabaldu dute: ostiralean inauguratuko dute zerbitzu...
Hellit airelinea andaluziarra low cost enpresa gisa aurkeztu da Hondarribiko aireportuan. 40 eurorekin Hondarribiatik Bartzelonara bidaiatu daiteke dagoeneko, eta 50 eurorekin Madrilera joateko aukera zabaldu dute: ostiralean inauguratuko dute zerbitzu hori, eta bi hegaldi jarriko dituzte astean, asteazken eta ostiralero. Madriletik 11:35ean aterako da bi egun horietan hegazkina, eta 13:15ean Hondarribitik. Bartzelonara bi hegaldi eskaintzen hasi ziren abenduan, astearte eta ostegunero: 10:45ean ateratzen da hegazkina Bartzelonatik, eta 12:55ean, Hondarribitik.
Enpresa andaluziarraren arabera, bidaiariek eserlekuetan erosotasuna izango dute, nahiz eta low cost erako hegaldiak izan. Gainera, 20 kiloko maleta doan fakturatzeko aukera eskaintzen dute Bartzelonara eta Madrilera joango diren bidaiarientzat, eta hegaldietan janaurrekoak emango dituzte.

