2012/1

Euskara Biziberritzeko Plana martxan jarriko dute

Hondarribiko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen aho batez iazko azken udalbatzarrean. Hala, ostiral goizean Txomin Sagarzazu Euskara zinegotziak, planaren helburuak azaldu zituen. «Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu garrantzitsuena euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea da: maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotuz», esan zuen Sagarzazuk. Hamar esparru hartu dituzte kontuan: familia transmisioa, euskalduntzea–prestakuntza, irakaskuntza, administrazioa, lan mundua, aisia, kirola, kulturgintza, hedabideak eta teknologia berriak. Esparru horietan hemezortzi helburu hitzartu dituzte, eta estrategia batzuk landuz jorratuko dituzte, 114 ekintzaren bidez. Asmo nagusien bilduma 2015era arteko ikuspegiarekin egin dute, eta horretarako euskararen zeharkakotasuna «oso kontuan» hartu dute. Aho batez onartuta Euskara zinegotzia pozik azaldu zen plana martxan jarriko dutelako. «Bereziki aipatu nahi nuke udal talde guztien adostasunarekin onartutako egitasmo bat dela, aho batez onartu genuen eta. Asmo nagusien bilduma bat da, bost urteko ikuspegiarekin. Bi hitzetan esanda, helburu hau betetzeko ondorengo urteotan udalak euskararen alorrean egingo duena zehazten duen dokumentua edo erreferentzia-markoa da plana», esan zuen Sagarzazuk. Plana garatzeko, udalerrian euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin Hondarribiko Udalak burutzen dituen ekimenak kontuan hartu behar direla esan zuen Sagarzazuk. Plana osatzeko ekarpenak egin dituzte hezkuntzan, euskalduntzean, merkataritzan, [...]

admin

Arte Txiro erakusketa ireki dute Zuloaga Etxean

Arte Txiro erakusketa ireki dute Zuloaga Etxean, hilaren 29ra arte. 7 Emakume eta Cetaces en Mer Science et Partage elkarteek antolatuta, astelehenetik larunbatera izango da erakusketa bisitatzeko aukera.

admin

‘Zerbitzu eraginkorragoa eta zentzuzkoagoa’ bilatu dutela esan du Labordak

Cristina Laborda Irungo Mugikortasun arduradunak “linea berriek zerbitzu eraginkorragoa, iraunkorragoa eta zentzuzkoagoa” helburu dutela erantzun die Kateako bizilagunei. Hala, Irungo Udaletik adierazi dutenez, egun 2. lineak emandako zerbi...

admin

Gizarte Zerbitzuen Batzordea etzi arratsaldean bilduko da

Etzi arratsaldean Gizarte Zerbitzuen Batzordea bilduko da, hiru puntu aztertzeko. Bilera Kultura Aretoan egingo dute, 18:30etik aurrera. Udalak jakinarazi duenez, hiru gai aztertuko dituzte. Alde batetik, etxeko laguntzaren araudia aldaketak onartzea j...

admin

Sailkapenaren zuloan jarraitzen du Donibane Eskubaloia taldeak

Burua altxatu ezinik jarraitzen du Lurraldeko Lehen Mailako Donibane Eskubaloiak. Herenegun 42-31 galdu zuen Oñatiko Aloña Mendiren zelaian, eta horrenbestez, sailkapenaren zuloan jarraitzen dute arrosek. Ligako hamaikagarren partida izan zen astebur...

admin

‘Gal-Alkain’ datorren hilaren 5era arte ikusgai izango da

Gal-Alkain izeneko erakusketa datorren hilaren 5era arte luzatu dutela jakitera eman dute Irungo Udaletik. Menchu Galen erretratuek eta Javier Alkain artistaren lan berriek osatzen dute erakusketa. Ostiral eta larunbatean 18:00etik 21:00era ikusgai iza...

admin

Oiartzungo gazteak absolbitu ditu Auzitegi Nazionalak

Duela ia lau urte eskualdean egindako sarekadan atxilotutako bost oiartzuarrak absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak.  Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe zigorra ezarri die Oarsoaldeko sei gazteri, Segiko kide direlakoan. Xabier...

admin

Urtarrilak 14 eta 15eko partidak

Eskubaloia Gizonen Espainiako Lehen Maila Ereintza. Atsedena. Emakumeen Lurraldeko Lehen Maila. Bera Bera-Ereintza 21-15 Futbola Erregional Preferentea Touring-Kostkas Miren Bihotza 2-0 Dunboa Eguzki-Beti Ona 2-2 Saskibaloia Senior emakumeak. 1. m...

admin

Gauetako larrialdiak Ertzaintzak hartuko ditu bere gain

Lezoko Udaleko udaltzainen zerbitzuak aldaketak izango ditu 2012an. Udalak jakinarazi duenez, eguneko zerbitzuak indartu egingo dituzte, gaueko zerbitzuaren kaltetan: “Izan ere, 10.000 biztanletik beherako Gipuzkoako herrietan, Lezo zen udaltza...

admin

PSE-EEk atez atekoaren gaineko “eztabaida demokratikoa” eskatu du

PSE-EEk jakinarazi duenez, Ainhoa Intxaurrandieta San Marko Mankomunitateko presidenteak Hondakin Partzuergoari eskutitz bat igorri dio Errenteria-Oreretan atez ateko sistema ezartzea proposatuz. Horren haritik, PSE-EEk mozio bat aurkeztu du, batetik, hondakinak biltzeko sistemaren gaineko “eztabaida demokratikoa” eskatzeko, eta bestetik, gehiengoak erabakitakoa errespetatzeko konpromisoa hartzeko. Udal gobernuari ere zuzendu zaio, eta “urgentziaz” atez atekoaren gastuen gainean dituen datuen berri emateko eskatu dio, eta baita hondakin organikoaren berehalako helmugari eta garraioari buruzkoak ere. Atez atekoaren aurrean, bosgarren edukiontzia babestu du talde sozialistak. Atez atekoa “zikinagoa, ezerosoagoa eta garestiagoa” dela iritzi dio, eta bosgarren edukiontzia, berriz, birzikla daitezken hondakinak eta konposta daitezkeenak hobekien biltzen dituen sistema dela. Birziklatzearen alde egiten duela gogorarazi du PSE-EEk, “baina ez, atez atekoak bezala, behartzen gaituzten neurrien bidez”. Ildo horretatik, ez dela kasualitatea esan du “orain Bilduk ezagutu duen atez atekoa duela urte askotatik Europan baztertzen ari direla”. Horrenbestez, “hondakin zati bakoitza atariaren pareko esekigailuan zein egun eta zein ordutan jarri behar dugun esatearen kontra” dagoela adierazi du. Kritikatu duten atez atekoaren beste alderdi bat «mantenuaren gastua» da. Udaleko diru kutxak “hipotekatu” egingo dituela iritzi dio, eta zaborren tasa igoko duela: “Zergatik ez diete azaltzen errenteriarrei zenbat kostako zaien atez atekoa?”. Zaborra “beste herrietara” Atez ateko sistema erabiltzen duten [...]

admin

1-0 galdu du futbol taldeak, Tolosan

Hondarribiko futbol taldeak 1-0 galdu zuen Tolosaren kontra larunbatean. Partida gogorra jokatu zuten, baina garaipena ezin eskuratu geratu ziren. Hamalaugarrenak dira sailkapen nagusian hondarribiarrak, eta datorren partida bosgarrenaren kontra jokatu...

admin

Allerru saskibaloi taldeak bederatzi puntuko aldeagatik irabazi du etxean

Asteburu kaxkarra izan da Lezoko kirol talde nagusientzat. Izan ere, lautik hiru partida galdu zituzten. Emaitza positibo bakarra Allerruren saskibaloi taldeak lortu zuen.   Leihoak Zast taldea jaso zuen Bekoerrotako kantxan. Sailkapenaren behealdean dago talde hori, eta lezoarrek ez zuten sorpresarik izan: 63-54 irabazi zuten. Zortzigarren postura igo dira berdeak orain. Zortzina garaipen eta porrot dituzte lezoarrek.   Futbolean, berriz, Emakumezkoen Ligako Igoera Fasea ez du ondo hasi Allerruk. Zarautzen jokatu zuten larunbat arratsaldean, eta 3-2 gailendu ziren etxekoak. Asteburu honetan lehenengo puntuak eskuratu nahi dituzte, Plazetan, Hernaniren kontra. Faseko estreinako partida galdu zuten hernaniarrek ere.       Allerru Bri, gol zaparrada Allerruren mutilen bigarren taldeak, berriz, Donostian jokatu zuen, larunbat arratsaldean. Etxeko taldea izan zen nagusi Puioko futbol zelaian: Vasconia. Lau gol sartu zizkieten zuri-berdeei, eta ez zuten donostiarren atea zulatzerik izan.   Erregional Preferenteko taldeak ere galdu egin zuen, baina Plazetan. Munibek 0-1 irabazi zuen. Sailkapenean Donostiako taldea aurreratzeko aukera aparta zen, baina ezin izan zituzten hiru puntuak lortu. Hamabigarren postura jaitsi dira lezoarrak.

admin

Oarsoaldeko batelen garaipen bakarra Tolosan

Joan den asteburuko Donostiako sei garaipenen ondoren, asteburu honetan emaitza apalagoak lortu dituzte Oarsoaldeko batelek Tolosan jokoan izan duten Federazio Kopako estropadan. Eskualdeko ontzien artean Hibaika Arraun Elkarteko Kadete Mailako mutilen...

admin

Ioritz Learteren bi goli esker irabazi du Pasaiak etxean

Erregional Ohorezko Pasaiak garaipena lortu zuen larunbatean, 2-0, Rotetaren kontra. Partidako izarra Ioritz Learte izan zen, berak sartu zituelako partidako bil golak: 25. minutuan sartu zuen 1-0ekoa, eta 65. minutuan partida erabakita utzi zuen gola....

admin

Unionek huts egin du derbian

Real Union Real Bren aurka aritu zen asteburuan Stadium Galen, eta 0-1eko markagailuarekin donostiarren aldeko garaipenarekin bukaera eman zioten gipuzkoarren arteko derbiari. Hala, Real Bk azken hamairu partidak galdu arren, hiru puntu lortu zituen et...

admin

Sei gazte zigortu ditu Audientzia Nazionalak, Segiko kide izatea egotzita

Segikoak direlakoan zigortu ditu Xabier Lujanbio, Maitane Linazasoro, Iosu Arruabarrena, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza. Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe zigorra ezarri die Oarsoaldeko sei gazteri, Segiko kide direlakoan...

admin

II. Hockey 7 Torneoa jokatzen hasi dira Andonaegin

Gaurko 11:30ean hasita, II. Hockey 7 Torneoa jokatzen hasi dira Trintxerpeko Andonaegi zelaian, Pasaia-Trintxer Hockey Taldeak antolatuta. Udalak, Intensivo Autoeskolak eta Amistad tabernak lagundu dute torneoa antolatzen.

admin

Pili Ansak lore lehorrekin egindako koadroak, Petra Lekuonan

Erakusketa berria jarri zuten atzo Petra Lekuona zaharren egoitzan. Pili Ansaren lanak dira, lore lehorrekin egindako koadroak. Ansa, Katalina Erauso Arte Klubeko kidea da. Erakusketa bisitatu nahi dutenek, otsailaren 13ra arte izango dute horretarako ...

admin

Euskal liga bihar, Fanderiako pilotalekuan

Bihar, 11:00etan, Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako pala motzeko partida jokatuko dute Landareko Iñaki Elorzak eta Ruben Pichelek, Adurtza taldeko pilotarien kontra. 17:30ean, eskuz binakako Nagusien Mailako EPLEko  Aitor Odriozola eta Antton...

admin
Gehiago