OKEren goi mailako taldeak hizpide irratian

Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan Oiartzun Kirol Elkarteko goi mailako futbola aztertuko dute bihar. Lau gonbidatu izango ditu Joxemi Lopez kirol esatariak: Gari Argote, Aritz Bereziartua, Enekoitz Markos eta Mikel Salegi. Argote Ohorezko Erregion...

Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan Oiartzun Kirol Elkarteko goi mailako futbola aztertuko dute bihar. Lau gonbidatu izango ditu Joxemi Lopez kirol esatariak: Gari Argote, Aritz Bereziartua, Enekoitz Markos eta Mikel Salegi. Argote Ohorezko Erregional Mailako taldeko entrenatzailea da, eta Bereziartua eta Markos, berriz, aipatutako taldeko jokalariak. Salegi, bestalde, Bigarren Mailako nesken taldeko entrenatzailea da. Kirolez blai! saioa, ohi bezala, bihar izango da eguerdian: 13:15ean, FM107an. Eguerdian entzuteko tarterik ez dutenek, arratsaldean ere izango dute saioa jarraitzeko aukera. Izan ere, egunean bertan errepikatzen dute, arratsean, 20:30ean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.