
Otsailaren 5ean eginen dute bixintxoetako zaharren ohiko bazkaria, Landa Agerrian. Joateko interesdunek Laguntza Sozialeko Herriko Zentroan eman behar dute izena (Lorategietako karrika, 9). Hilaren 16tik 27ra eman daiteke izena.

Bihar hasiko dira Hendaiako Bixintxo Bestak, Pellot kortsarioaren lehorreratzearekin. Bi asteburuz ekitaldiz puztutako egitarauaz disfrutatzeko aukera izanen dute hendaiarrek zein bisitariek. Bihar Manolo Alkaiaga Besta Komiteko presidenteari egindako ...

Hendaia Euskaraz, Euskararen Hilabetea urteroko ekimena antolatu du Herriko Etxeko Udal Euskara Batzordeak, Hendaiako saltegietan ere, euskaraz izenburupean. Hala, aurten dendak ardatz gisa hartuko ditu ekimenak, eta bertan, euskara bultzatzeko hainbat...

Erakusketa inauguratu zuten astelehenean Zuloaga Etxean, eta hilaren 28a arte izango da, astelehenetik larunbatera, irekita. 7 Emakume eta Cetacées en Mer Science et Partage elkarteek antolatuta, Arte txiroa erakusketa prestatu dute eta birziklatutako materiala erabili dute artelanak egiteko. Zuloaga Etxeko erakusketa astelehenetik ostiralera irekitzen dute goizeko hamarretarik eguerdiko ordubatetara goizetan, eta lauetatik zortzietara arratsaldetan. Larunbatetan, berriz, goizetan irekitzen dute soilik, goizeko hamarretatik eguerdiko ordubatetara.

Hilabete inguru geratzen da Inauteriak iristeko, eta Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak bi lehiaketa antolatu ditu horri begira. Lehenengoa, kartel lehiaketa, eta bigarrena, otsailaren 19an egingo duten desfilea: bertan talde onenei sariak emango dizkiete. Aurten, desfilearen ibilbidea aldatuko dute, Portua auzoko lanak direla eta. Desfileak ezingo du Matxin Artzu kaletik pasatu, eta Bernat Etxeparetik jarraituko du Zuloaga kalera, egungo trafiko norabidearen kontra. Antolatzaileek hala azalduta, Hondar jatetxe inguruan San Pedro kalera bidean, bira estua egin beharko dute karrozek. Ez dute gutxieneko neurririk ezarri, eta ibilgailuek garraiatuta edo ibilgailu batean egindakoak izan daitezke karrozak. Musika aparailua eraman dezakete, eta su itzalgailua derrigorrezkoa da. Izena emateko Desfilean parte hartu nahi dutenek, Hondarribiko Bezeroaren Arreta Zerbitzuan (BAZ) eman behar dute izena, otsailaren 10a baino lehen. Parte hartzeko lau talde daude: banakakoa; bat eta bost partaide artekoa; sei eta hamabost kide artekoa, eta hamabost partaidetik gorakoa. Azken talde honetan, gehienez hamabost konpartsa onartuko dituzte: herrikoek dute lehentasuna. Kartel lehiaketa Inauteriak datozela iragartzeko, kartel lehiaketa antolatu dute ere, eta hilaren 26tik 28ra aurkez daitezke lanak BAZen. Artistak nahi duen teknika erabil dezake kartela egiteko, eta originalak behar dute izan. Kartel irabazleak iragarriko ditu Inauteriak. Lanak ikusgai jarriko dituzte otsailaren 13tik 26ra, Zuloaga Etxeko erakusketa aretoan.

Men of Rock Musika elkarteak antolatuta, bihar, ostirala, The White Towels talde hondarribiarrak kontzertua emango du 22:30etik aurrera Butroi pasealekuko Uxoa tabernan. Kontzertua abenduaren 16rako antolatuta bazegoen ere, arazo batzuek medio, zuzenek...

Larunbatetik iganderako gauerdian atxilotu zuten emakume bat, eta gizon bat goizaldean Asteburuan bi pertsona —gizon bat eta emakume bat— atxilotu zituen Ertzaintzak, dantzaleku baten inguruan droga salerostea leporatuta. Osasun publikoaren kontrak...

Hendaiako Herriko Etxeak iragarritako moduan, birziklagarria den zaborraren bilketan aldaketak emango dira. Hemendik aurrera, kutxa horiak (estalkiak eta papera) asteartetan bilduko dira, eta kutxa berdeak (beira) ostegunetan herri osoan zehar. Sistema...

Mendi Zolan kulturguneak, Nicolas Billotelen erakusketa hartuko du datorren urtarrilaren 28ra arte. Erakusketak marrazkia, margoa, argazkiak eta animazioa uztartzen ditu. Bisitak: asteartetik larunbatera, 10:00etik 13:00era eta 15:00etik 19:00era.

Hendaiako Aice Egoa margolarien elkarteak 49. margo erakusketa antolatu du hilaren 20tik 29ra Herriko Etxean. Musika ardatz gisa hautatu du aurten elkarteak, eta udalaren Hendaia Herriko Sariaz gain, Publikoaren Saria emango du lehen aldiz elkarteak. I...

Lezo herri eskolako ikasleekin izan zen atzo prorrotx

Kasino Zaharrak lehenengo hiruhilabeterako jarduerak antolatu ditu. Ohiko zerbitzuez gain, txangoak, txapelketak, jaialdiak, hitzaldiak eta omenaldiak egingo dituzte. Horietarako izena elkartearen bulegoan eman behar da.