
Egoiliar txartela berritzeko epea zabaldu du Errenteriako Udalak. Hori dela eta, txartel berria eskuratu ez duten herritarrek, TAO zerbitzuak Iztieta kaleko 8. zenbakian duen bulegotik pasa beharko dute hura jasotzera, otsailaren 18a baino lehenago. TA...

Igande eguerdian Tomas Garbizu Musika Eskolakoek danborrada egingo dute herriko kaleetan, San Sebastian Eguna ospatzeko. Igandeko Danborradan musika eskolako ikasleek hartuko dute parte, eskolako bandakoek lagunduta. 12:00etan irtengo dira, eta honako ibilbidea egingo dute: Musika Eskola, Ijurko, Atzekoate eta Kale Nagusia. Danborrada osatzen dutenek kontzertua emango dute Gurutze Santuaren plazan, hasi eta ordu erdira, gutxi gora behera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldi txarra egiten badu, Karlos Saldise plazan egingo dute bukaerako kontzertua.

Lezok badu hirigintza plana, behin betiko. Izan ere, pasa den hilean argitaratu zuen Aldundiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hori zen planaren azken urratsa. Bi urteko ibilbidea egin du hirigintza planak 2009ko abenduan lehen onarpena eman ziotenetik. Ordutik aurrera, helegiteen, aldaketen eta beste hainbat prozeduren garaia izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu zuen duela urtebete, eta testu bateratua egin zuten. Hala ere, ez zuten Udalak osatutako plan osoa onartu. Hirigintza plana indarrean sartuta, ez du udalerri osoa arautuko. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak (EAJren eskuetan zegoenean) ez zituen onartu Gaintxurizketako hirukia bezala ezagutzen den eremurako planak. Kanpo kaiarekin lotuta plataforma intermodala sustatzeko asmoa zuen aurreko aldundiak toki horretan bertan. Udalaren egitasmoak 11 hektareatako industrialdea aurreikusten zuen. Izan ere, herriko enpresek euren instalazioak handitzeko “beharrezkoa” ikusten zuen aurreko udal gobernu taldeak. Hiruki horretan, beraz, 1987ko araudia egongo da indarrean. Hala ere, Lezoko Udala eta foru gobernu berria harremanetan daude, arazo hori konpontzeko asmoz.

2012ko lehen partidak asteburuan jokatu dituzte Oiarso saskibaloiko neskek eta mutilek. Ez dute, baina, biek berdin hasi urtea: mutilek irabazi egin dute eta neskek galdu. Lehen itzuliko lehia Donibaneren kontra zeukaten mutilek, eta hainbat jokalari m...

Bi eta zazpi urte arteko haurrei eskainitako zerbitzu berria da; heldu batekin sartu beharko dute txikiek Elorsoro kiroldegiak eskaintza berria jarriko du martxan larunbatero: igerileku txikian haurrentzako puzgarriak, koltxonetak… jarriko dituzte, 16:30etik 19:30era. Hilaren 7an jarri zuten martxan zerbitzu berria, eta urte osoan zehar mantenduko dutela iragarri dute. Jolas horiek bi eta zazpi urte arteko haurrei egokituta egongo dira. Haurrek heldu batekin sartu beharko dute igerilekura eta dagoen erabiltzaile kopuruaren arabera, jolasteko denbora mugatu daitekeela jakinarazi dute kiroldegiko arduradunek.

Literatur solasaldia egingo dute gaur Xenpelar Etxean arratsaldeko zazpietatik aurrera. Gaurko saioa euskaraz izango da, eta bertan parte hartzen dutenak, Goizalde Landabaso idazlearen Bränskit liburuaren gainean ariko dira. Euskaraz egindako literatu...

Girizia elkarteko Pilota Sailak antolatzen duen XXIX. lehiaketa da; hilaren 15a da izena emateko azken eguna Girizia elkarteko Pilota Sailak Euskal Herriko VIII. Pala Txapelketa Irekia antolatu du. Azken urte hauetan bezala, EHPK Euskal Herriko Pilota Konfederazioaren onarpenarekin antolatu du Giriziak lehiaketa, eta haren oniritziarekin jokatuko dute. Txapelketari dagokionez, gomazko pilotarekin ariko dira palistak, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Gizonetan hiru mailatan lehiatuko dira: lehenengoan, bigarrenean eta hirugarrenean. Eta emakumezkoentzat bitan: lehenengoan eta bigarrenan. Bikoteek izena emateko epea dagoeneko irekita dago eta hilaren 15ean bukatuko da. Parte hartu nahi duten palistek telefono zenbaki honetara deitu dezakete: 656 71 12 75. Helbide elektroniko bidez ere eman ahal izango dute izena, helbide honetan: izoztegi@euskalnet.net. Antolatzaileek zehaztu dutenez, partidak herriko Madalensoro pilotalekuan jokatuko dituzte izena ematen dutenek. Partida horiek goizetan eta arratsaldetan jokatuko dituzte larunbatetan, eta igande eta jai egunetan, goizetan. Josetxo Gamioren omenez Aurtengoa Euskal Herriko VIII. Txapelketa Irekia bada ere, Giriziako Pilota Sailak 29 urte daramatza pilota lehiaketa hori antolatzen. Beraz, Euskal Herriko VIII.a eta herriko XXIX. da aurtengo edizioa. Azken urte hauetan bezala, aurtengo lehiaketa ere elkarteko pilotaria izan zen Josetxo Gamioren omenez antolatu dute. Pala Txapelketa Izen-ematea Epea. Hilaren 15era arte. Telefonoz. 656 71 12 75 zenbakira deituta. Mezu elektroniko bidez. [...]

Mogambo aretoak Les Profs de Skids surf musika egiten duen Frantziako taldearen kontzertua antolatu du gaurko. Grenoblen sortutako banda instrumentala da, eta surf eta punk musikak uztartzen ditu. Bere abestietan melodia itsaskorrek zati handia hartzen dute; zuzenekoetan soinua asko zaintzen duen taldea da, gainera. Kontzertua 20:30ean hasiko da. Sarrera ordaindu behar da.

Laurak Bat Pasaiako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak Gabonetako kanpaina egin du. Horren barruan hainbat sari eman dituzte herrian erosketak egiteagatik. Gaur emango dituzte sari horiek, 20:30ean, Antxoko Kultur Etxean. Dagoeneko saridu...

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Osasuna B 2-3 Erregional Ohorezko Maila Behobia-Pasaia 2-1 Hondarribia-Real Union 2-0 Erregional Preferente Maila Dunboa Eguzki-Lengokoak 0-1 Mariño-Munibe 0-0 MAHAI TENISA Gizon...

Hilabete pasatu da azkeneko aldiz Zine Txiroko pantaila piztu zenetik, eta orain, urtarrileko filmaren txanda da: Vecinos, bandurrias y guateques. 40 minutuko dokumental horretan, kostan eta mugan dagoen herri bat izango da protagonista, eta bertako musika izango da ardatza: “Toki horri betidanik askotariko musika interesatu izan zaio. Hala, pelikulak musikarekiko pasioa jorratzen du, eta kameraren bidez gazte batzuengana hurbiltzen da”. Bihar izango da emanaldia, 19:30etik aurrera, Mikelazulon. Herritik gertu egindako filma izango da, gainera, Sandra Cuesta hondarribiarrak eta Larraitz Torres irundarrak zuzendu baitute, eta Bidasoan ekoiztutakoa baita: Hondarribiako Psilocybenea musika elkartean. Cuesta eta Torresek Colombina’s izengoitiarekin sinatzen dute. Antolatzaileen arabera, Vecinos, bandurrias & guateques dokumentalean “diskurtso artistikoa, musika, zinea, erakusketa, dokumentala eta hitzaldien arteko harremanak” sakonean aztertu dituzte. Gaineratu dutenez, bi zuzendariek identitate bakar bat osatzen dute, “euren identitateak nahastuz”. Eduki guztiak ere zentzu handiz nahasten dituztela esan du kultur elkarteak, “istorio nahasiak biltzeko”. Elementu horiek guztiak kontuan hartuta, lana ibilbide subjektibo bat dela adierazi du; aurrerapausoak, maitasuna, eguneroko bitxikeriak eta memoria nahastuko dituen ibilbidea, hain zuzen. Zine Txiroan eduki sozialak dituzten dokumentalak proiektatzen dituzte hilean behin. Mikelazulok jakinarazi duenez, Euskal Herriko zenbait herritan dago martxan ekimen hori. Mikelazulon, esaterako, orain arte emandako lanekin bideoteka bat osatu dute, eta nahi [...]

Pasa den asteburuan estreinatu ziren herriko pilota taldeak Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketan, baina ez zuten hasiera ona izan: bai EPLEk eskuz binaka eta baita Landarek pala motzean galdu egin zuten. EPLEko Aitor Uranga eta Antton Aranburuk 22 ...

Larunbatean izango da, Herri Musikaren Txokoan, 18:30etik aurrera; ondoren, afaria egingo dute Negua da urteko lehenengo sasoia, eta hala, Neguko Kontzertua izaten da HMT Herri Musikaren Txokoko urteko lehen emanaldia. Aurtengoa larunbatean izango da, 18:30etik aurrera, Herri Musikaren Txokoan bertan. Bikote bat eta bakarlari bat lotu dituzte antolatzaileek larunbateko emanaldirako. Venezuelako Ynarhu eta Mao Fermin bikotea izango da taula gainera igotzen lehena. Ynarhu abeslaria da, eta jaiotzetik izan du musikarekin eta kantuarekin harremana. Jakintza hori Madrilen osatu zuen, bertan egin baitzituen solfeo eta kantu ikasketak. Mao Fermin, aldiz, musikaria da. Hamahiru urterekin hasi zen mandolina jotzen eta zenbat talde sortu ondoren, hemeretzi urtereko Un solo pueblo taldeko partaide egin zen. Talde horretan hasi zen Venezuelako musika eta folklorea sakon ezagutzen. Rafael Salazar musikologoarekin eta Rafael Strauss antropologoarekin Venezuelako hainbat eskualdetan ibili zen musika jotzen, eta aldi berean, zeharkatzen zituzten eskualde haietako musika ikertzen eta ikasten. Herri Musikaren Txokoko kideek nabarmendu dutenez, «Ynarhuren ahots gozoa eta Maoren maila instrumentala elkartuz, Venezuela, Hegoamerika eta Espainiako musikari onenenetakoekin lana egin dutenengandik espero daitekeena bezalako emanaldi bikaina antolatu dute». Mixel Etxekopar, Zuberoakoa Venezuelako bikotearen ondoren Zuberoako Mixel Etxekopar bakarlariaren txanda izango da. Hamar abestiko egitaraua du. Etxekopar hamabi urte inguru zituela hasi zen hiru [...]

PSE-EEk jakinarazi duenez, Ainhoa Intxarraundieta San Marko Mankomunitateko presidenteak eskutitz bat igorri dio Hondakin Partzuergoari Errenterian atez ateko sistema ezar dezan. Ildo horretatik, PSE-EEk bi mozio aurkeztu ditu. Batetik, zaborra biltzek...

Herenegun egin zioten azken agurra Fausto Anzari, eta herritar ugari bildu zen hilerrira zein elizkizunetara haren familiari elkartasuna adierazteko. Anza joan den larunbatean zendu zen, Bilbon euskal presoen eskubideen alde egindako manifestazioaren o...

Etzi edaria hartzearekin batera jateko aukera izango da Aker tabernan (Maria Lezo kalean dago). Hainbat pintxoren artean aukeratu ahal izango dute bezeroek: hanburger txikia, hot dog txikiak, patata tortilla eta itsaskiak. 19:00etatik 22:00etara egongo...

Oiartzungo kirola eta herria bera aztertuko dute Joxemi Lopez esatariak eta hiru gonbidatuk Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioak hirugarren denboraldia hasiko du dagoeneko. Joxe Migel Lopez kirol esatariak, gaur egingo du hirugarren denboraldiko estr...

Oarsoaldeko eta Donostiako udalen ekimenez, Pasaiako portuaren ingurumen jarduera aztertzeko bilkura politikoa egin zuten herenegun Pasaiako udaletxean. Bertan atera zuten ondorio nagusia izan zen jarduera hori aztertzeko mahai teknikoa osatuko dutela. Lantalde horrek egingo duen lanaren ondorioak martxoaren 23ko astean egingo duten batzar politikora eramango dituzte. 2000. urtean sortu zuten Pasaiako Portuaren ingurumen jarduera aztertzeko mahaia. Horren ibilbidea gorabeheratsua izan da ordea, eta Oarsoaldeko nahiz Donostiako udalen ekimenez, mahai hori berriz ere indartuko dute. Bertan, bost udal horiez gain, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Osalaneko eta Pasaiako Portu Agintaritzako ordezkariak daude. Mahai teknikoan erakunde horietako ordezkariak izango dira. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkatearen ustez, Donibaneko udaletxean bildu zirenek garbi dute «badian ingurumen arazo larria» dagoela, eta horri konponbidea emateko irizpide orokorra da horiei irtenbidea eman behar zaiela. Horren araberako diagnostikoa egingo du mahai teknikoak. Portuaren jarrera Agirregabiriaren arabera, herenegungo bilkuran alkateek mahai gainean jarri zuten portuan egiten diren jarduerek ez dutela lizentziarik, “baina portuaren arabera, legeak horrela lan egitea baimentzen die”. Hortaz, lizentziarik gabe, portuaren jarduera egiaztatzea zaila dela onartu du Pasaiako alkateak. Zentzu horretan, Pasaiako Portu Agintaritzak bilkurara bidalitako ordezkaritzarekin ez da ados azaldu Agirregabiria: “Lucio Hernando presidenteak esan zidan bertan izango zela, eta oraindik ez digu azaldu zergatik ez [...]

Gipuzkoako Txakurkros Txapelketako bigarren proba jokoan izan zuten 84 partaidek joan den igandean Jaizkibel mendian. Euskanikross taldeak antolatutako proban azkarrenak Pedro Etxeberria zumaiarra gizonetan eta Leire Fernandez 14 urteko errenteriarra emakumeetan izan ziren. Fernandezek Junior Mailako proba ere irabazi zuen horrenbestez: txakurkros proba batean parte hartzen zuen lehen aldia izan zen igandekoa. Horrez gain, Beteranoen Master Mailan Juan Mari Lujanbio sanjuandarra izan zen lehena —sailkapen nagusian seigarrena izan zen—, eta Patxi Azpiazu errenteriarra bigarrena —sailkapenean hamabosgarrena—. Beteranoetan, berriz, Ion Arzubialde iritsi zen lehen postuan helmugara, eta maila horretako emakumeen lasterketan Noemi Ugarte izan zen ibilbidea osatzen trebeena. 6,5 kilometroko bidea Proba bukatu zuten korrikalariek 6,45 kilometroko bidea egin zuten Jaizkibeldik euren txakurrekin. Azken egunetan egindako euriarengatik lokaztuta eta irristakor zegoen zirkuitua, eta horrek kirolarien lana zaildu zuen. Gipuzkoako Txakurkros Ligako bigarren proba izan zen igandekoa. Hurrengoak Zumaian, Tolosan, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen egingo dituzte. Sailkapenak Gizonak 1. Pedro Etxeberria 27:21 2. Mikel Etxeberria 27:57 3. Iskander Rodriguez 28:28 4. Eneko Agirre 29:06 5. Jon Gonzalez 29:56 6. Juan Mari Lujanbio 30:00 7. Iban Angulo 30:02 8. Ion Arzubialde 30:06 9. Roberto Alonso 30:37 10. Joel Lamas 30:58 Emakumeak 1. Leire Fernandez 34:16 2. Naiara Casi 37:32 3. Larraitz Sorron 37:47 4. [...]