
Bihar bukatuko da Inauterietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea (ikus oinarriak irun.org webgunean). Epaimahaiak hiru kartel aukeratuko ditu, eta horien artean bozketa zabalduko du. Herritarrek udalaren webgunean eta Luis Marianoko turismo bul...

Hondarribiko hainbat koadrilatako 50 bat lagunek Hondarribiko Gazte Asanbladarekin (HGA) bat egin dute helburu bateratu batekin: Hondarribian gaztetxe bat irekitzea. Hala, ideia udalean aurkeztu zuten iragan abenduan, 1.000 sinadura baino gehiagoren babesarekin. Orain, leku baten bila dabiltza, eta HGAko lagunek Puntal auzoko eskolaurreko eraikina «aukera posible» bezala proposatu dute. Izan ere, musika eskola berria inauguratzen dutenean, bertan ematen diren eskolak eraikin berrian emango dituzte. Hala ere, eraikina beste bi erakundek erabili nahi dute, hortaz, «erabilera konpartitzea» proposatu dute gazteek. Gainera, HGA elkarte ofizial izateko izapideak egiten ari da, udalak hala eskatuta. Ekintza programa Gaztetxean antolatu ditzaketen ideien zerrenda ere aurkeztu dute, eta horiek garatzeko arduradunak ere bilatu dituzte. Literatura tailerrak, ludoteka bat, irrati bat edo bigarren eskuko merkatu bat dira, besteak beste, http://hondarribikogaztetxea.wordpress.com blogean kontsulta daitezkeen ideiak. Hala, HGAk azken urteetan landu dituen ekintzei jarraipena eman nahi die, eta berriak sortu. Asmo horiek guztiak indartzeko gogotsu daude.

Barrutiko jai batzordeak gaur egingo du bilkura, 20:30etik aurrera, Azoka kultugunean. Batzordeko buruek deia egin diete Antxoko elkarte, eragile eta norbanakoei bilerara agertzeko.

Rafael Artola Sagarzazu Hondarribiako apaizak 100 urte bete zituen herenegun. Fernando Artola Bordari-ren anaia da, eta 1935ean izendatu zuten apaiz. Gasteizen, Donostian, Eibarren eta Hondarribian ibili zen lanean. Erretiratu ondoren, eta hainbat urtez Kale Nagusiko hasieran dagoen Atalaia etxean bizi eta gero, egun, Donostiako seminarioko apaizen egoitzan bizi da. Hantxe ospatu zituen 100 urteak. Bere omenez meza egin zuten herenegun, eta atzo, eta Seminarioko hainbat apaiz elkartu ziren, Joseba Gonzalez Zugastik zuzendu zuen mezan.

Hondarribiko Emeki emakumeen elkarteak urte berria martxan jarri, eta akuarela ikastaroa antolatu du. Bihar hasiko dituzte margoketa eskolak, honako ordutegiarekin: arratsaldeko bostetatik zazpietara. Elkartearen egoitzan emango dituzte eskolak. Irakas...