‘Kirolez blai!’ saioaren hirugarren denboraldia hasiko dute gaur

Oiartzungo kirola eta herria bera aztertuko dute Joxemi Lopez esatariak eta hiru gonbidatuk Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioak hirugarren denboraldia hasiko du dagoeneko. Joxe Migel Lopez kirol esatariak, gaur egingo du hirugarren denboraldiko estr...

Oiartzungo kirola eta herria bera aztertuko dute Joxemi Lopez esatariak eta hiru gonbidatuk

Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioak hirugarren denboraldia hasiko du dagoeneko. Joxe Migel Lopez kirol esatariak, gaur egingo du hirugarren denboraldiko estreinako saioa.

Hiru gonbidatu hurbilduko dira irratira: Imanol Barrenetxea Torres, Karmele Irastorza eta Roman Iza.

Oiartzungo kirola eta Oiartzungo herria aztertuko dute: elkarteak, instalazioak, kultura…

Torresek eta Izak herriko kirola gertutik jarraitzen dute eta herriko zenbait elkarteetan sartuta daude. Irastorza, berriz, urte askotan Girizia sokatira taldean ibilitakoa da eta herriko kirol zinegotzia izana da.

Eguerdian eta arratsean
Saioa, ohi bezala, gaur emango dute 13:15ean, FM107an. Hala ere, eguerdian entzuteko aukerarik ez duenak, arratsean ere izango du saioa jarraitzeko aukera. Izan ere, 20:30ean errepikatzen dute. Asteazkenero dute hitzordua kirola gustuko dutenek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.