Atez atekoa baztertu eta bosgarren edukiontziaren alde egin du PSE-EEk

PSE-EEk jakinarazi duenez, Ainhoa Intxarraundieta San Marko Mankomunitateko presidenteak eskutitz bat igorri dio Hondakin Partzuergoari Errenterian atez ateko sistema ezar dezan. Ildo horretatik, PSE-EEk bi mozio aurkeztu ditu. Batetik, zaborra biltzek...

PSE-EEk jakinarazi duenez, Ainhoa Intxarraundieta San Marko Mankomunitateko presidenteak eskutitz bat igorri dio Hondakin Partzuergoari Errenterian atez ateko sistema ezar dezan. Ildo horretatik, PSE-EEk bi mozio aurkeztu ditu. Batetik, zaborra biltzeko sistemaren gainean udalbatzarrean eztabaida “demokratiko” bat egiteko eskatu du, eta bestetik, gehiengoak erabakitzen duena errespetatzeko. Horrez gain, atez atekoaren gastuaren gainean udalari dituen datuen berri emateko eskatu dio, eta baita hondakin organikoaren berehalako helmugari eta garraioari buruzkoak ere.

Atez atekoaren ordez, bosgarren edukiontziaren alde egin du PSE-EEk. Atez atekoa “zikinagoa, ezerosoagoa eta garestiagoa” dela iritzi dio, eta bosgarren edukiontzia, berriz, birzikla daitezken hondakinak eta konposta daitezkeenak hobekien biltzen dituena dela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.