Gabonetako atsedenean indarrak hartzea ondoetorri zaie Espainiako Estatuko Bigarren Mailan aritzen diren Oiartzungo neskei. Izan ere, denboraldiarekin jarraitzeko asteburu honetan duten partidan liderraren kontra lehiatuko dira. Etzi izango da norgehia...
Gipuzkoako Ohorezko Erregional Mailako taldeek asteburu honetan jarraituko dute denboraldiarekin, Gabonetako oporren ondoren. Oiartzungo mutilak Oñatiko Aloña Mendi taldearen kontra lehiatuko dira. Etzi jokatuko dute partida, 15:30etik aurrera, Ugald...
Txosteko pilotariek Gipuzkoako Pala Txapelketako finalean parte hartu zuten, baina ez zuten txapela janzterik izan. Hala, Lehen Mailan aritzen diren Aierbek eta Menak 35-27 galdu zuten Real Sociedad taldearen kontra. Nahiz eta partida erdialdera arte T...
Bihar bueltatuko da Erregional Preferenteko Liga, bidasoarren arteko derbiarekin. Hondarribiak etxean jokatuko du Real Union Bren kontra. Hiru asteko geldialdiaren ondoren, azkeneko jardunaldiko Berioren aurkako porrota ahaztu eta helburu berrien bila ...
Pasa den asteazken goizean (abenduaren 28an), Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen AP-8 autobidean, ustez lapurtutako autoa zuelako. Alfa Romeo Giulietta autoa ikusita, gelditzea erabaki zuten ertzainek, susmagarria iritzita. Geldituta, autoa lapurtutak...
Erdiko-Erreka auzo elkarteak antolatuta, Fanderiako Haurren Krossa egingo dute etzi seigarrenez. Rafa Lorente auzo elkarteko presidenteak eta Jose Manuel Ferradas Kirol Patronatuko lehendakariak herenegun arratsaldean egindako agerraldian eman zuten lasterketaren nondik norakoen berri. Lorentek azaldu zuenez, “honakoa da auzo elkarteak antolatzen duen urteko lehen ekimena”, eta antolaketan, urtero bezala, EAT Errenteriako Atletismo Taldearen laguntza izan dute aurten ere. Bost kategoria guztira Eguerdiko hamabietan hasiko da lasterketa Dolores Ibarruri Zumarditik abiatuta, eta mailaren arabera, ibilbide ezberdina egin beharko dute parte hartzen duten haurrek, Lorentek zehaztu zuen bezala. “Bost kategoria izango dira guztira. Aurrebenjamin Mailakoek, 500 metro egin beharko dituzte; Benjamin Mailakoek, 510; alebinek, 840 metro; Haur Mailakoek, 350; eta kadeteek azkenik, 1.680 metro”. Parte hartu nahi duten haurrek helmugaren parean jarriko duten postuan eman beharko dute izena proba hasi baino ordubete lehenago. “Bakoitzak bere kategorian eman beharko du izena”, azaldu du Lorentek. Urtez urte handitu den proba Etzikoa, seigarren ekitaldia izango du Fanderiako Haurren Krossak, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, “urtero-urtero handitzen doa, eta baita indarra hartzen ere”. Aurreko urtean, 200 haurrek eman zuten izena lasterketan parte hartzeko. Aurten kopuru hori gainditzea espero dute antolatzaileek eta hori esateko adierazle egokia badutela azaldu dute: “San Silbestre lasterketan parte hartu duten haurren kopurua igo [...]
Ttak taldeak hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetarako herriko haurrentzat, kale ekintzaren barnean. Hala, oporrek iraun bitartean, hainbat modutara gozatzeko aukera izango dute txikiek. Bihar egingo dute oporretako azken saioa: Agur oporrak jolasean,...
Gabonetan atseden hartu ondoren, gogotsu hasiko dira lehian asteburu honetan Erregional Preferente Mailako herriko taldeak. Touringek Usurbil hartuko du bihar, 16:30ean, Fanderiako zelaian. Beti Onak, berriz, Allerru izango du aurrez aurre, Lezoko Plaz...
Gehiago betetzea espero dutela jakinarazi du Oiartzun Herrirak; zerrendak ohiko tokietan daude Oiartzun Herrira plataformak jakinarazi duenez, dagoeneko sei autobus bete dituzte herritarrek bihar Bilboko manifestaziora joateko. Oiartzun Herrirako kideek zehaztu dutenez, autobus gehiago betetzea espero dute, eta horregatik, zerrendek ohiko tokietan jarraitzen dute, herritarrek bete zain. Gaur izango da izena emateko azken eguna. Autobusen irteeran, baina, aldaketa izango da. Autobusak besteetan baino gehiago izanik, ez dira Manuel Lekuona Bibliotekaren paretik aterako bihar. 15:30ean Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik aterako dira. Herri mobilizazio orokorra izango da biharkoa. Manifestazioa, Egin Dezagun Bidea taldeak deitu du eta 17:30ean izango da Bilbon. Landutako kanpaina bezala, kolosala izatea espero dute. Atxikimendu bideoa Kontatu oiartzuarrokin izeneko bideoa osatu dute herrian, Egin Dezagun Bidea taldearen ekimenarekin bat egiteko. Bideoan, oiartzuarrek biharko Bilboko manifestazioari egindako atxikimendua ageri da.
Bihar, Hondarribiko Arraun Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Distantzia Luzeko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatuko dute Bidasoa ibaian. Hala, Espainiako eta Euskadiko txapelketetan modalitate honetan izandako arrakastaren ondorioz, Gipuzkoako federazioak, Gipuzkoako txapelketa lehenengo aldiz antolatzea erabaki du. Hartara, 2012 urteko lehenengo arraunketa txapelketa ofiziala izango da. Haurren Mailako lehenengo ontziak arratsaldeko hiruetan aterako dira Behobiatik. Jarraian, kadeteak aterako dira, eta bukatzeko, gazteak eta seniorrak aterako dira autopistako zubitik. Helmuga, Bidasoa pasealekuan izango da, Puntala auzoko etxeen parean. Hala, zaleek estropadaren azken metroak ikusteko aukera izango dute. Ontzi luzeak lehian 51 ontzik parte hartuko dute, eta 270 arraunlari izango dira guztira. Lauko eta zortziko ontzi luzeek parte har dezakete, eta bikoak emakumeen kasuan. Txapelketako proba nagusia seniorrena izango da. Sei ontzik parte hartuko dute: Ur Kirolak, Santiagotarrak, Donosti Arraun Lagunak, Orio, Hondarribia B eta Hondarribia A. Lehia ikusgarria izango da seniorren artekoa, eta iaz modalitate honetan lortutako emaitzak kontuan hartuta, hondarribiarrak dira faborito, aurrera doazen Santiagotarrak eta Ur Kirolak-ekin batera. Oriok ere zer esana emango du, zortziko indartsua bildu baitu: modalitatean berriro erreferente izateko helburuz, Miguel Angel Millares eta Arkaitz Goñi arraunlariek osatuko dute Orioko zortzikoa. Gainera, Hondarribiak bi ontzi aterako ditu. Hondarribiko A ontzia ondorengo arraunlariek osatuko dute: Julen Castrillon, Iñigo Vertiz, Ekaitz [...]