
Gabonetako saskibaloi txapelketa antolatu zuen Oiarsok joan den astean, eta bera izan zen talde guztien artean onena: Oiartzungo Saskilagunak-en kontra irabazi zuen finala, 75-69. Partida osoan zehar izan ziren nagusi Oiarsokoak. Lau taldek parte hartu...

Tradizioari eutsiz, V. Doinu Zahar eta XXXI. Euskadiko Aurresku txapelketen irabazleek, Nagore Indakoetxea eta Aitor Arrietak, hurrenez hurren, eurek irabazitako sariak Errenteriako herriari emango dizkiete gaur arratsaldean, 17:30etik aurrera. Indakoe...

Ficoba erakustazokak urtero antolatutako Pin Pan Pun Eguberrietako Haur Parkeak (EHP) 10.740 bisitari jaso ondoren ateak itxi ditu. Abenduaren 19an ikasleentzako bakarrik ireki zuten arren, abenduaren 21etik urtarrilaren 4a arte pertsona orok parte hartu ahal izan du eskainitako jardueretan. Hala, konten agertu da Elena Casuso EHPko zuzendaria: “Oso pozik gaude bai gure EHPk berriz bildu duen lagun kopuruarengatik, bai edizio horretarako antolatu ditugun jarduera guztiek izan duten harrerarengatik”. Era guztietako jarduerak Antolatzaileek adierazi dutenez, bisitariek gehien baloratu dutena erakustazokak eskainitako instalazioen zabaltasuna izan da. “Horri esker erosotasunez gozatu ahal izan da Ficobako hiru pabiloiak bete dituzten jarduera ludiko eta hezigarrien eskaintza zabalaz”. Horiek horrela, 3 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzako aisialdirako jarduerak eskaini ditu parkeak, entretenimendua eta ariketa didaktikoak uztartuz. Elkartasuna, ingurumena, berdintasuna eta osasuna ardatz hartuta, hiru pabilioietan zehar banatutako jolasak aurrera eraman ahal izan dituzte Irungo zein inguruetako txikienek.

Hiriak krisiari eusten jakin izan diola goraipatu du alkateak 2011ko balantzea egiterako orduan Urtarrileko lehen astea amaitu berri den urteko balantzea egiteko aproposa izaten da. Norberak bere atzera begirada egiten duen bezala, hori bera egin zuen Jose Antonio Santano Irungo alkateak, kanpaikaden aurretik kazetariekin eginiko bileran. Irunentzako 2011 urte gogorra izan da alkatearen ustez, baina hiriak krisiari eusten jakin izan diola nabarmendu zuen. ETA erakundeak armak uztea izan da, beretzat, urteko albiste onena. ETAren erabakia joan den urteko albisterik garrantzitsuena izan zela argudiatzeko azalpenak eman zituen alkateak: “Pertsona askorentzako sekulako lasaigarria izateaz gain, gizarte bezala asko irabazi dugu, egoera jasanezina zelako”. Etorkizunari begira, elkarbizitza eta zauriak sendatzea erronka nagusiak direla nabarmendu zuen alkateak: “Denekin kontatu behar da, inor baztertu gabe”. 2012 “bakea sendotzeko” urte garrantzitsua izatea espero du. Irun erre zutela 75 urte bete ziren iaz, eta 1936ko gerran atxilotu eta fusilatu zituzten Evaristo Larrañaga eta Florencio Iratxeta bi zinegotzi irundarrei, omenaldia egin zitzaiela gogoratu zuen ere. “Demokraziaren alde lan egin zuten bi pertsonen oroimena berreskuratzeko ekitaldia” izan zela adierazi, eta bide berean urrats gehiago eman behar direla gaineratu zuen Santanok. Krisi latza, hiri indartsua Krisi ekonomikoa dela eta, 2011 “urte latza” izan dela nabarmendu du Santanok, eta ez zuen [...]

Bost seme, hamalau biloba eta beste hamalau birbiloba ditu abenduaren 28an 100 urte bete zituen Margarita Vazquez hondarribiarrak. Hala, egun berezia izan zen iragan asteazkenekoa Vazquezek bizitu zuena. Etxean eta familia giroan ospatu zituen 100 urteak, eta Margaritaren sasoi ona miretsi zuten. Gainera, Juan Mari Altuna, Lupe Olaskoaga eta Katrin Martinez udaleko zinegotziak ere hurbildu ziren omenduaren etxera, eta lore sorta bat eman zioten.

Helitt airelinea andaluziarra herenegun hasi zen Hondarribiko aireportuan lanean. Astean bi hegaldi eskainiko ditu Bartzelonara, astearte eta ostegunero: 10:45ean aterako da hegazkina Bartzelonatik, eta 12:55ean, Hondarribitik bi egun horietan. Gainera, Hondarribia-Madril hegaldia hilaren 20an inauguratuko dute, eta beste bi hegaldi jarriko dituzte erabiltzaileek aukeratzeko, asteazken eta ostiralero. Madriletik 11:35ean aterako da bi egun horietan hegazkina, eta 13:15ean Hondarribitik. Hala, konpainia andaluziarra Iberiak azken urteetan Hondarribiko aireportuan izan duen monopolioarekin hausten saiatuko da. Bartzelona eta Madril Konpainiako presidente Abel Pizarro herenegun iritsi zen Bartzelonatik, beste bidaiariekin batera, Hondarribiko aireportura. Hala, Helittek datozen hiru hilabetean Bartzelona edo Madrilera hegaldi bat eskainiko du ia egunero: «Ez gaituzte erronkek izutzen, ez beste enpresen lehiatzea ere, eta ezta prezioak jaistea ere, prezioak jaitsi daitezkeelako». Pizarroren arabera, Hondarribiko aireportuak «urte asko darama gehiegizko prezioak jasaten, eta Helitt horiek jaistera dator. Zentzu honetan apustua egin nahi dugu». Hiru tarifa Konpainiak txartelak erosteko leihatila jarri du Hondarribiko aireportuan bertan. Gainera, bidaiariek Internet bidez hiru txartel aukera ditzakete: azken ordukoak, irekiagoak edo itxiagoak, eta ekipaje fakturatuak. Bartzelonara bidaiak 40 euroko prezioa du, eta Madrilera, 50ekoa. Ibildide berriak eskaintzeko aukera ere dagoela azaldu zuen Pizarrok herenegun: «Herrialdeko erakunde publikoekin harremanetan jarri gara, eta Espainiako bestelako norakoak begiratu ditugu, baina poliki-poliki [...]

Poxpolo eta Mokolo pailazoen emanaldia izango da etzi Itsas Etxeko auditoriumean, 18:00etatik aurrera. Sarreren salmenta saioa hasi baino ordubete lehenago izango da. Hiru euroko prezioa dute.

Badatoz Errege Magoak. Gaur arratsaldean etorriko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar herria bisitatzera, eta eurekin batera opari zakukada erraldoia ekarriko dute. Bigarren aukera izango dute bihar, beraz, Olentzeroren oparirik jaso ez zutenek edo bigar...

Oiartzuarrek urtarrilaren 7ko Bilboko manifestazioari egindako atxikimendua:

Hondarribiko Udalak hemeretzi kontratazio egingo ditu lau eta sei hilabeteko iraupeneko lanpostuak betetzeko. Hautagaiak diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak edo langabezia prestazioa jasotzen ez duten langabeak dira. Ekimena Lanbideren la...

Amute-Kostako auzo elkarteak bilera antolatu du datorren iganderako, goizeko hamaiketan, elkartearen egoitzan. Bertan, otsailaren 19an Hondarribian egingo duten desfilearen gainean hitz egingo dute. Garatuko duten gaia aukeratuko dute, eta horren arabe...