Helitt airelineak Hondarribian lurra hartu du dagoeneko
Helitt airelinea andaluziarra herenegun hasi zen Hondarribiko aireportuan lanean. Astean bi hegaldi eskainiko ditu Bartzelonara, astearte eta ostegunero: 10:45ean aterako da hegazkina Bartzelonatik, eta 12:55ean, Hondarribitik bi egun horietan. Gainera, Hondarribia-Madril hegaldia hilaren 20an inauguratuko dute, eta beste bi hegaldi jarriko dituzte erabiltzaileek aukeratzeko, asteazken eta ostiralero. Madriletik 11:35ean aterako da bi egun horietan hegazkina, eta 13:15ean Hondarribitik. Hala, konpainia andaluziarra Iberiak azken urteetan Hondarribiko aireportuan izan duen monopolioarekin hausten saiatuko da. Bartzelona eta Madril Konpainiako presidente Abel Pizarro herenegun iritsi zen Bartzelonatik, beste bidaiariekin batera, Hondarribiko aireportura. Hala, Helittek datozen hiru hilabetean Bartzelona edo Madrilera hegaldi bat eskainiko du ia egunero: «Ez gaituzte erronkek izutzen, ez beste enpresen lehiatzea ere, eta ezta prezioak jaistea ere, prezioak jaitsi daitezkeelako». Pizarroren arabera, Hondarribiko aireportuak «urte asko darama gehiegizko prezioak jasaten, eta Helitt horiek jaistera dator. Zentzu honetan apustua egin nahi dugu». Hiru tarifa Konpainiak txartelak erosteko leihatila jarri du Hondarribiko aireportuan bertan. Gainera, bidaiariek Internet bidez hiru txartel aukera ditzakete: azken ordukoak, irekiagoak edo itxiagoak, eta ekipaje fakturatuak. Bartzelonara bidaiak 40 euroko prezioa du, eta Madrilera, 50ekoa. Ibildide berriak eskaintzeko aukera ere dagoela azaldu zuen Pizarrok herenegun: «Herrialdeko erakunde publikoekin harremanetan jarri gara, eta Espainiako bestelako norakoak begiratu ditugu, baina poliki-poliki [...]
Helitt airelinea andaluziarra herenegun hasi zen Hondarribiko aireportuan lanean. Astean bi hegaldi eskainiko ditu Bartzelonara, astearte eta ostegunero: 10:45ean aterako da hegazkina Bartzelonatik, eta 12:55ean, Hondarribitik bi egun horietan.
Gainera, Hondarribia-Madril hegaldia hilaren 20an inauguratuko dute, eta beste bi hegaldi jarriko dituzte erabiltzaileek aukeratzeko, asteazken eta ostiralero. Madriletik 11:35ean aterako da bi egun horietan hegazkina, eta 13:15ean Hondarribitik. Hala, konpainia andaluziarra Iberiak azken urteetan Hondarribiko aireportuan izan duen monopolioarekin hausten saiatuko da.
Bartzelona eta Madril
Konpainiako presidente Abel Pizarro herenegun iritsi zen Bartzelonatik, beste bidaiariekin batera, Hondarribiko aireportura. Hala, Helittek datozen hiru hilabetean Bartzelona edo Madrilera hegaldi bat eskainiko du ia egunero: «Ez gaituzte erronkek izutzen, ez beste enpresen lehiatzea ere, eta ezta prezioak jaistea ere, prezioak jaitsi daitezkeelako».
Pizarroren arabera, Hondarribiko aireportuak «urte asko darama gehiegizko prezioak jasaten, eta Helitt horiek jaistera dator. Zentzu honetan apustua egin nahi dugu».
Hiru tarifa
Konpainiak txartelak erosteko leihatila jarri du Hondarribiko aireportuan bertan. Gainera, bidaiariek Internet bidez hiru txartel aukera ditzakete: azken ordukoak, irekiagoak edo itxiagoak, eta ekipaje fakturatuak. Bartzelonara bidaiak 40 euroko prezioa du, eta Madrilera, 50ekoa.
Ibildide berriak eskaintzeko aukera ere dagoela azaldu zuen Pizarrok herenegun: «Herrialdeko erakunde publikoekin harremanetan jarri gara, eta Espainiako bestelako norakoak begiratu ditugu, baina poliki-poliki joan nahi dugu».

