Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Santano: “Urte latza izan da”

Hiriak krisiari eusten jakin izan diola goraipatu du alkateak 2011ko balantzea egiterako orduan Urtarrileko lehen astea amaitu berri den urteko balantzea egiteko aproposa izaten da. Norberak bere atzera begirada egiten duen bezala, hori bera egin zuen Jose Antonio Santano Irungo alkateak, kanpaikaden aurretik kazetariekin eginiko bileran. Irunentzako 2011 urte gogorra izan da alkatearen ustez, baina hiriak krisiari eusten jakin izan diola nabarmendu zuen. ETA erakundeak armak uztea izan da, beretzat, urteko albiste onena. ETAren erabakia joan den urteko albisterik garrantzitsuena izan zela argudiatzeko azalpenak eman zituen alkateak: “Pertsona askorentzako sekulako lasaigarria izateaz gain, gizarte bezala asko irabazi dugu, egoera jasanezina zelako”. Etorkizunari begira, elkarbizitza eta zauriak sendatzea erronka nagusiak direla nabarmendu zuen alkateak: “Denekin kontatu behar da, inor baztertu gabe”. 2012 “bakea sendotzeko” urte garrantzitsua izatea espero du. Irun erre zutela 75 urte bete ziren iaz, eta 1936ko gerran atxilotu eta fusilatu zituzten Evaristo Larrañaga eta Florencio Iratxeta bi zinegotzi irundarrei, omenaldia egin zitzaiela gogoratu zuen ere. “Demokraziaren alde lan egin zuten bi pertsonen oroimena berreskuratzeko ekitaldia” izan zela adierazi, eta bide berean urrats gehiago eman behar direla gaineratu zuen Santanok. Krisi latza, hiri indartsua Krisi ekonomikoa dela eta, 2011 “urte latza” izan dela nabarmendu du Santanok, eta ez zuen [...]

admin
Bidasoa
2012/01/05
Oinaurreko etxebizitzak

Irunek bizitzaren pultsuari eutsi diola adierazi du alkateak. irudian, Oinaurreko lanak

Hiriak krisiari eusten jakin izan diola goraipatu du alkateak 2011ko balantzea egiterako orduan

Urtarrileko lehen astea amaitu berri den urteko balantzea egiteko aproposa izaten da. Norberak bere atzera begirada egiten duen bezala, hori bera egin zuen Jose Antonio Santano Irungo alkateak, kanpaikaden aurretik kazetariekin eginiko bileran. Irunentzako 2011 urte gogorra izan da alkatearen ustez, baina hiriak krisiari eusten jakin izan diola nabarmendu zuen. ETA erakundeak armak uztea izan da, beretzat, urteko albiste onena.

ETAren erabakia joan den urteko albisterik garrantzitsuena izan zela argudiatzeko azalpenak eman zituen alkateak: “Pertsona askorentzako sekulako lasaigarria izateaz gain, gizarte bezala asko irabazi dugu, egoera jasanezina zelako”. Etorkizunari begira, elkarbizitza eta zauriak sendatzea erronka nagusiak direla nabarmendu zuen alkateak: “Denekin kontatu behar da, inor baztertu gabe”. 2012 “bakea sendotzeko” urte garrantzitsua izatea espero du.

Irun erre zutela 75 urte bete ziren iaz, eta 1936ko gerran atxilotu eta fusilatu zituzten Evaristo Larrañaga eta Florencio Iratxeta bi zinegotzi irundarrei, omenaldia egin zitzaiela gogoratu zuen ere. “Demokraziaren alde lan egin zuten bi pertsonen oroimena berreskuratzeko ekitaldia” izan zela adierazi, eta bide berean urrats gehiago eman behar direla gaineratu zuen Santanok.

Araso industriagunea

Araso indutstriagunean eraikitzen ari diren pabiloi bat

Krisi latza, hiri indartsua
Krisi ekonomikoa dela eta, 2011 “urte latza” izan dela nabarmendu du Santanok, eta ez zuen ahaztu irundar asko sufritzen ari direla. Nolanahi ere, “krisia latza izanik ere”, Irunek “hiri indartsua” dela erakutsi duela esan zuen: “Hiriak bizitzaren pultsuari eutsi dio, horretarako, pertsonek, enpresek eta komertzioek sakrifizio handia egin behar izan badute ere. Zerbitzu publikoak mantendu ahal izateko gerrikoa estutu behar izan dugu, baina hiriak indartsua dela erakutsi du”. Lanak esleitu eta ekimenak mantendu dituen hiri gutxietakoa izan da.

«Pertsonek, enpresek
eta komertzioek
sakrifizio handia
egin behar izan dute”

Iaz jarduera ekonomikorako 18.000 metro koadro egokitu direla ere nabarmendu zuen Santano alkateak eta Oinaurreko eremua eta Porcelanas lantegia zegoen eremua aipatu ditu. “Lurraren salmentaren bidez hiri berria sortzen jarraitu dugu, eta horrekin, jarduera ekonomikoari eutsi diogu: Arasoko industriaguneko pabilioiak, Arretxe Ugaldeko eraikin berria, K-biziak egitasmoa…”

Eta San Juan Harria plazako lanak ere nabarmendu zituen: “Ez dira guztiz amaitu, baina aparkalekua ireki ahal izan dugu Gabonetako eta urtarrileko erosketak egin ahal izateko, eta plazako hiritartzea egun gutxietan bukatuko da. Ez da obra soila, hiriko zentralitatearen gunea berreskuratzea dakar, hiritarren ospakizunetarako gunea, eta existitzen ez zen gunea ere”. Hiru solairuko aparkalekuaz gain, liburutegi berria San Juan plaza azpian joango dela aipatu zuen.

Hauteskunde urtea
2011 urte “arraroa” ere izan dela gogoratu nahi izan du Santanok: «Bi hauteskunde prozesu izan ditugu, eta horrek denbora luze batean gauza gutxi egin daitezkeela esan nahi du». Udal hauteskundeetan bere alderdiak lortutako emaitzekin pozik agertu zen. «Beste lekuetan gertatu dena kontuan izanik, ez dago gaizki», argitu zuen. Erabateko gehiengorik gabe, hasieratik garai berri bati ekin behar zitzaiola argi izan zuela gaineratu zuen.

Elkarbizitza eta zauriak
sendatzea erronka
nagusiak dira
Irungo alkatearentzat

Hasi berri den urteari begira hiru helburu ditu Irungo alkateak: “Lana sortzen saiatzea, pertsonenganik gertu egotea, eta zintzotasuna, gertatzen ari dena esateko eta ekimenak hartzeko”. Bere ustez, bizi dugun egoerari aurre egiteko ezinbestekoa da akordioetara iristeko gaitasuna agertzea, eta harro azaldu da Irungo Udalean ordezkaritza duten alderdiek gaitasun hori erakutsi dutelako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.