19 lanpostuetan izena emateko epea, gaur arte
Hondarribiko Udalak hemeretzi kontratazio egingo ditu lau eta sei hilabeteko iraupeneko lanpostuak betetzeko. Hautagaiak diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak edo langabezia prestazioa jasotzen ez duten langabeak dira. Ekimena Lanbideren la...
Hondarribiko Udalak hemeretzi kontratazio egingo ditu lau eta sei hilabeteko iraupeneko lanpostuak betetzeko. Hautagaiak diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak edo langabezia prestazioa jasotzen ez duten langabeak dira. Ekimena Lanbideren laguntzarekin egingo dute. Izena emateko epea gaur bukatuko da: Lanbidek Irunen dituen bi bulegoetan eman behar da.

