Final-laurdenetako saioa jokatuko du Lizarraldek etzi

Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ari da pixkanaka aurrera egiten, eta asteburu honetan final-laurdenetako bi saio jokatuko dituzte, Oñatin eta Villabonan. Etzi izango da Villabonako saioa, eta bertan Ander Lizarralde oiartzuarrak parte hartuko...

admin

Ikasturteko lehen txangoa, Artikutzara

Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak ikasturteko lehenengo irteera egingo du etzi. Mendi taldearekin batera txangora animatzen direnak Artikutzako mendietan barrena ibiliko dira. 08:30ean aterako dira etzi ikastolako aparkalekutik eta eguerdian itzuliko ...

admin

Patinatzen ikasteko ikastaroa, astelehenetik ostegunera

Oinarrizko patinaje ikastaroa egingo dute datorren astean herrian, haurrentzat zein helduentzat, Rolling Slap-en eskutik. Astelehenetik ostegunera izango da, 18:00etatik 20:00etara, Elizalde ikastetxeko frontoian. Ikastaroak 60 euro balio du haurrentza...

admin

Aljaraferen kultur astea egingo dute asteburua

Aljarafe elkarteak kultur astea antolatu du bihar, etzi eta iganderako. Briska, tute eta mus txapelketak izango dira bihar, karta joko txapelketako finala eta garaikurren banaketa etzi, eta igandean egun handia: goizean elkarteko ateak irekita egongo d...

admin

Pala motzeko lehia bihar, Fanderiako pilotalekuan

Gipuzkoako txapelketaren barruko nagusien pala motzeko lehia jokatuko da bihar arratsaldean Fanderiako pilotalekuan, Landare 1 (Iñaki Elorza eta Imanol Lujanbio) eta Urnieta 2ren artean. Partida 21:15ean hasiko da. Pasa den asteburuan Landareko Elorza...

admin

Udazkeneko emanaldia

Udazkeneko Kontzertua izan zen pasa den larunbatean HMT Herri Musikaren Txokoan. Bi talde aritu ziren taula gainean: Daniel Peral rabelista kantabriarra, eta Luis eta Leire Astiasaran trikiti eta pandero joleak. Ikusleek ederki gozatu zuten bi emanaldiekin, eta ondoren, afaria egin zuten.

admin

BM Corrales hartuko du etxean etzi Ereintzak

Ereintza eskubaloi taldeak BM Corralesen kontra jokatuko du etzi, 19:30ean, Galtzarabordako kiroldegian. Ereintza egun Espainiako Lehen Mailako liderra da, baina puntu bakarrera dauka BM Corrales.

admin

Pasaiak liderra hartuko du etzi Don Boscon

Ohorezko Mailako liderraren kontra du etzi Pasaiak partida. Don Boscon jokatzen dute zuri-gorriek eta etxean jokatzeak ematen duen abantaila baliatu beharko dute sailkapenean behera jarraitu nahi ez badute. Trintxerpek, aldiz, Oiartzunen du partida, es...

admin

Donibane Majestik-ek, Urola Laztiren kontra

Partida zaila dute Donibane Majestik taldekoek etzi. 18:00etan jokatuko dute, Zumarragako Ispilla kiroldegian, Urola Laztiren kontra. Zumarragakoak sailkapeneko lidergoan dira Amenabar taldeko zarauztarrekin batera.

admin

Jon Martin, Xamoa eta Ander Lizarralde, ‘Puntu motzean’

Puntu motzean izeneko erreportajeak egiten ari dira, Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako antolatzaileak bertsolariekin. Nola bizi dute txapelketa? Nola prestatzen dira? Noiz? Non? Eta norekin? Galdera horiei guztiei erantzuten saiatzen ari dira...

admin

Euskalduna-Beti Ona eta Touring-Allerru

Pasa den asteburuan huts egin zuen Beti Onak etxean Martuteneren kontra (2-2 berdindu zuen), baina oraingoan garaipenaren bila aterako da Euskaldunaren kontra. 18:00etan izango da lehia bihar, Andoainen. Touring, berriz, Mariñori irabazita, lasaiago i...

admin

Hiru puntuen bila Hondarribia Elgoibarren

Futboleko Erregional Ohorezko mailako zazpigarren jardunaldia jokatuko dute larunbatean Hondarribiko mutilek. Iragan jardunaldiko porrota atzean utzita, Elgoibarrera abiatuko dira futbolariak garaipen berri baten bila. Hiru puntuak beharrezko dituzte h...

admin

Gernikako Akordioaren martxarekin bat egin du Irungo Bilduk

Irungo Bilduk bat egin du bihar Bilbon Gernikako Akordioak egingo duen manifestazioarekin, eta bertara joateko eskatu die irundarrei eta herritarrei oro har. “Gure herri honetan bizi dugun aukeraz beteriko une honetan, herritarrok aktore nagusi e...

admin

Bi mila urte baino gehiago dituzten aztarnak aurkitu dituzte Munttarren

Jaizkibel mendian, Munttarreko zelaian, indusketa arkeologikoak egiten hasi dira, aintzinako herrixkarik bazegoen jakiteko. Xabier Alberdi indusketen arduradunak azaldu duenez, oraingoz aztarnak aurkitu dituzte, hiru arotakoak: Erromatarren garaikoa, Burdin Arokoa eta, agian, Paleolitokoak (10.000 urte baino gehiago lituzketenak). Hiru geruza “argi” daudela ziurtatu du. Orain dela bi urte lehenengo hartu zituzten Munttar zelaian lehenengo laginak. Alberdik azaldu duenez, hainbat faktorek bultzatzen dituzte arkeologoak lagin horiek hartzera: “Datu historikoak daude, alde batetik. Meatzerik edo iturririk baldin badago, normala zen ondoan populazioa egotea, urteetan zenbat eta atzerago egin, naturari lotuago zegoen gizakia. Toponimiak ere pisu handia du, eta geografiak ere”. Munttarren kasuan, gailurrean dagoen ordeka izanagatik, eta babes naturalak edukitzeagatik, aukera handiak zituen aurkikuntza bat egiteko. Hala ere, batzuetan susmo horiek ez dira egi bihurtzen, baina ez da Jaizkibelen kasua izan. Horrela, iaz, Foru Aldundiari baimena eskatu zioten indusketak egiten hasteko, laginean hiru geruza aurkitu zituztelako. Indusketa proiektu hori Lezoko Udalean ere aurkeztu zuten, eta elkarlanerako hitzarmena sinatu zute. “Ea hitzarmen horrek emaitza onak ematen dituen”, espero du Alberdik. Orain arte emandako fruituak, behintzat, onak izan dira. Harrizko perimetro bat aurkitu dute Munttarren, eta etxola baten zola izan litekeena ere. Horrez gain, aro ezberdinetako hainbat lanabes eta ontzi  aurkitu dituzte bertan. Batez ere [...]

admin

AEK-k eta udalak San Tomas Batzordean parte hartzeko deia egin diete herritarrei

Aurtengo San Tomas Eguna antolatzeko batzordea osatuko dute datozen egunetan. Hori dela eta, herritar, eragile eta txistorra postuak jartzeko asmoa duten taldeetako kideak datorren ostegunean egingo duten bileran parte hartzera deitu dituzte udalak, Xenpelar AEK-k eta auzoetako San Tomas azoken antolatzaileek. Borja Arbelaitz Xenpelar AEK-ko arduraduna mintzatu da agerraldian eta “ezinbestekoa” iritzi dio batzordean  parte hartze zabala  izatea “gure San Tomas Eguna ahalik eta aberatsen izan dadin”. Halaber, San Tomas Batzordean herritar guztiek “lekua” dutela zehaztu du Arbelaitzek, eta horrenbestez,  eragileak, elkarteak, tabernariak, txistorra postuak jartzeko asmoa duten taldeak eta herritar xumeak gonbidatu dituzte “jai handi” horren antolaketaren parte izatera, “denok dugulako zeresana”. Postuak jartzeko baldintzak Hilaren 27an arratsaldeko zazpietan egingo dute San Tomas batzordea osatzeko bilera Merkatuzarren. Besteak beste, joan den urteko San Tomas Egunaren balantzea egingo dute, “oraindik egin gabe dugulako”, zehaztu du Arbelaitzek. Horrekin batera, batzordearen funtzionamendua zehaztuko dute: “Joan den urtean azpi batzordeak osatu genituen, azoka bera, kantina, egitaraua eta animaliez arduratu ziren sortutako batzorde horiek”. Aurten ildo beretik jarraitzeko asmoa azaldu du Arbelaitzek. Txistorra postuak jarri nahi dituzten taldeek bete beharreko baldintzak ere bilera horretan zehaztuko dituzte batzordea osatuko duten guztien artean, eta halaber, eskaerak egiteko epeak zehaztuko dituzte. Bi urte dira Xenpelar AEK-ko kideek, [...]

admin

Bilbora joateko autobusa antolatu dute Oiartzunen

Gernikako Akordioak manifestazioa antolatu du larunbaterako Bilbon Herritarrok ere konponbidea nahi dugu lelopean, eta hara joateko autobusa antolatu dute herrian. Zerrendak hiru tokitan daude: Amazkar eta Makutxo tabernetan, eta Garmendi txokolategian...

admin

Biodibertsitatea nola hobetzen ari den ikusiko dute ikasleek

Pasa den astean, Lezoko Udalak komunikabideei eman zien biodibertsitatea hobetzeko aurrera eramaten ari diren lanen berri. Bihar eta astelehenean, berriz, herriko bi ikastetxeetako ikasleen txanda izango da. Gaur arratsaldean, 15:00etan, Herri Eskolako...

admin

Lurrinak lapurtzeagatik gizon bat atxilotu dute

34 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak astelehenean, Pausuko denda batean lurrinak lapurtzeagatik. Bi gizon saiatu ziren lapurreta egiten, baina alarmen hotsa entzun eta ihesari ekin zioten: dendako arduradunek lapurretako bat atxiki zuten, bain...

admin

Burgosen ariko da bihar Hondarribia-Irun

Emakumezkoen Saskibaloi ligari hasiera kaskarra eman zioten Hondarribia-Iruneko neskek, iragan larunbatean Gran Canariaren aurka ligako lehen partida galduta. Horrela puntu bakarrarekin hamargarren dira etxeko neskak eta Burgosen jokatuko dute bihar li...

admin
Gehiago